Ane Larrinaga, “Estatua, abertzaletasuna eta euskara” (bideoa)
Estatua, abertzaletasuna eta euskara, Ane Larrinaga
“XXI. mendeko abertzaletasunaz” EHUko udako ikastaroan, Ane Larrinagak, EHUko soziologia irakasleak, “Estatua, abertzaletasuna eta euskara“ izan zuen berbagai, azpiko bideoan ikus dezakezuenez:
.
Euskararen aldeko eragileen iritziak Euskal Estatuaz
.
Estatuaren ezinbestekotasuna ez da zalantzan jartzen eragile hauen artean, bai ordea estatu proiektua bera. Bi diskurtso bereizten dira euskalgintzan:
- Nazio kulturala eta estatu eraikuntza bateragarri ikusten dutenak.
- Nazio kulturalaren eraikuntza gainetik jartzen duena.
Lehenengoan subjektu demokratikoa hartzen da aintzat, bigarrenean, aldiz, nazio kulturala. Bi diskurtso hauek testuingurua konpartitzen dute:
- Ziklo amaieraren diagnostikoa: hizkuntza politikak agortuta eta euskalgintza ahul.
- Ardura: abertzaletasunak euskara desplazatuko al du estatu proiektua egikaritzeko?
- Egungo egoerak ez du nazio kulturalean oinarritutako estatua ahalbidetzen.
.
Euskalgintzari honako erronkak ikusten dizkio Larrinagak aurrera begira:
.
- Marko kognitiboaren krisia.
- Mugimenduaren erakundetzea.
- Euskal hiztunen dibertsifikazioa.
- Esparru politikoan abertzaletasunarekiko autonomia.
.
IDATZIZKO LABURPENA
…
* ZUZEUk, “XXI. mendeko abertzaletasunaz” ikastaroko antolatzaile izan den aldetik, bertako hitzaldien bideo guzti-guztiak zuonganatzeko asmoa du, egunero bat, egitarauaren ordena kronologikoa aintzat hartuta.
Bihar:
EDUARDO APODAKA
Ane Larrinaga, “Estatua, abertzaletasuna eta euskara”