Abertzaletasuna XXI. mendean, EHUren uda ikastaroa

Abertzaletasuna XXI. mendean, EHUren uda ikastaroa

Ba ote du zentzurik gaur eta hemen abertzale izateak? Gainera, zer da abertzale izatea eta zer nazionalista izatea? Balio al du XXI. mendeko mundializazioan egoteko, XIX. mendeko erromantizismoak sortutako pentsaera honek? Euskal abertzale guztiek helburu bera dute? Orduan, zergatik ez dute elkarrekin egiten bidea? Zerk ditu bereizten, zerk elkartzen? Estatu propio bat al du amesten euskal abertzaletasunak? Hala bada, egingarria ala utopia ote da hori? Eredu sozio-ekonomikorik ba ote dago aldarrikatzen dena antolatzeko?

Identitatea, abertzaletasuna, nazionalismoa, burujabetza, autodeterminazioa, subirautasuna, independentzia… Hitzak ez ezik, kontzeptuak zorrozteko garaia da.

Kontu hauek guztiak eta gehiago argitu nahian, Jakin aldizkariarekin batera, ZuZeuk antolatu du hiru eguneko kurtso hau Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroetarako eta Donostiako Miramar Jauregian izango dena ekainak 29, 30 eta uztailaren lehenean. Lore Agirrek eta Hasier Etxeberriak zuzendutakoa.

Balio akademikoa: 30 ordu, 2 kreditu, eta matrikula prezioak UPV/EHUko UIK.eus webgunean.

Hemen duzu programa osorik eta bertan matrikulatzeko aukera:

www.uik.eus/xxi-mendeko-abertzaletasunaz

 

XXI mendeko abertzaletasunaz - Abertzaletasuna XXI. mendean

Abertzaletasuna XXI. mendean, EHUren uda ikastaroa Ba ote du zentzurik gaur eta hemen abertzale izateak? Gainera, zer da abertzale izatea eta zer nazionalista izatea? Balio al du XXI. mendeko mundializazioan egoteko, XIX. mendeko erromantizismoak sortutako pentsaera honek? Euskal abertzale guztiek helburu bera dute? Orduan, zergatik ez dute elkarrekin egiten bidea? Zerk ditu bereizten, zerk elkartzen? Estatu propio bat al du amesten euskal abertzaletasunak? Hala bada, egingarria ala utopia ote da hori? Eredu sozio-ekonomikorik ba ote dago aldarrikatzen dena antolatzeko?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.