Galdera bat Ibarretxeri
Izaskun Bilbaok herriko festetara gonbidatu zuen eta Bilboko Gogorregi koadrilakoek omenalditxo bat eskaini diote oraintsu. Kitxo. Hori izan da agerian Ibarretxek egin duen guztia.
Mintzatu ere gutxi mintzatu da. Soilik iritsi zaigu nekazaritzarekin zerikusia duten pare bat esaldi: “Uzta jasotzeko, erein egin behar da lehenbizi, eta nik erein nuen”. Jakina, Ibarretxek populuak dion maitasunaz ziharduen eta ez azenarioez.
Pentsatzekoa da hedabide gehienek gustura hartuko luketela Ibarretxerekin elkarrizketa bat. Jakin badakit, esaterako, ZuZeuko erredaktore bat baino gehiago, irrikitan dagoela horretarako eta botata dituztela amuak bazterretan. Jakina, ZuZeu baino lehen, badira mila hedabide Ibarretxeren agendan.
Interes informatiborako osagai guztiak ditu Ibarretxek: denboralea darama isilik, eta inkognitaz betea da etorkizuna. Esaterako, oraindik ez dago argiturik zein lan egingo duen aurrerantzean. Esaten da lidertzari buruzko ikasgaiak ematea eskaini diola unibertsitate batek baino gehiagok, baina ezer baieztatzen ez den bitartean, hobeto gaude ixilik.
Bai, kortesiarenak aparte utzita —zer moduz zaude?, nola pasatzen duzu eguna? etc.—, dozenaka galdera etortzen zaizkigu gogora arrapaladan. Horien guztien artetik, eta batere originala ez naizela jakinik, bat nagusitzen zait niri daukan urgentziagatik. Iruditzen zait, eguna joan eta eguna etorri, berandutzen ari dela gauza batzuetarako.
Bai, dozenaka galderaren artetik bakarra egin behar banio, honakoa galdegingo nioke: Nor ikusten duzu zeure ondorengo izateko modukoa Alderdi Jeltzalearen baitan?
Horixe egingo nioke galde.
Eta zeuk, zein galdera egingo zenioke, bakarra egitekotan?
Donostiako Udaletxean bezala, PSOEk beste 16 urte iraungo dituela uste al duzu?
Bake prozesu berri bat hasteko garaia dela uste al duzu? Honi nik erantzungo diot XD Herriak bai.
Politika publikoki utzi eta era dotorean ibili ondoren, nola eramaten duzu tropak zu berriro saltsetan sartzeko duen jarrera?
Patxi Lopez ez da Odon, beraz ez diot etorkizun handiegirik ikusten.
Bestalde EAJan belaunaldi berri bat behar da, ez dakit baina agian Imaz itzuliko balitz…bestela gazteren bat.gaur egun zaila dena den.
…eta Izaskun Bilbao?,…zer deritzozue Ibarretxeren ondorengo izateko?
Eusko jaurlaritzak azken asteetan hartu duen bidea ikusita, azken hogeitaezdakitzenbat urteetan egindako lana egokia/nahikoa izan dela uste al duzu?