Azken irriparrea eta zulora

Irriparra - Omar Eduardo cc
Irriparra - Omar Eduardo cc

Hamaika arrazoirengatik izan daiteke; Aurreko tipoa erori delako, telebistako txorakeriaren batengatik, txiste eta monologoengatik… baina bai, egunero egiten dugu parre. Kondaira asko da algararen inguruan, jendeak esaten du, parre gehiago egin ahala, gehiago biziko garela, zoriontsuago izango garela, estresa kentzen lagunduko digula eta abar. Terapia moduan planteatzen da beti, baina, joan gaitezen beste muturrera eta galde diezaiegun gure buruei, ezjakinei, ea hil daitekeen algararen algaraz. Posible al da kaput erortzea gehiago ezinda? Arnasa galdu eta ito al daiteke parrez?

Oroi dezakegu nola, garai bateko tortura moten artean, lumarekin oinetan kilimak egitea zegoen. Kontatzen da, hainbatek gehiago ezinda bizia galdu zuela halako kasuetan. Baina tira historian badira hainbat kasu dokumentatuta geratu direnak; horiei helduko diegu.

Egia diren? Sinistu egin behar.

K.a. XII. mendean aurkitu dut parrez hildako lehen gizona, Calcas edo Calcante (Kalkhas Thestórides). Gizon hau igarle eta Greziako mitologiako profeta ezaguna izan zen eta Troiako gerlan aholkulari lana egin zuen besteak beste. Esaten da berak aholkatu zuela Troiako zaldia eraikitzea. Beraz tipo garrantzitsua berau. Bada nahi al duzue jakin nola hil zen? Parrez alajaina. Beste igarle batek bera hilko zen eguna iragarri zuen, eguna iritsita, ikusi zuenean ez zela ezer gertatzen, algaraka hasi zen geratu gabe hil arte.
Beste kasu ezagun bat Zeuxis pintorearen heriotza izan zen. K. a. 398an hil zen greziarra, hau ere parrez. Antza denez, atso batek afroditaren erretratua margotzeko eskatu zion, bera modelo bezala erabilita. Zeuxisek ezin izan zuen algara jasan eta hil egin zen.
K.a. III. mendean Crisipok, filosofo greziarrak bere astoari ardoa eman zion edateko. Astoa ficusak jaten nola saiatzen zen ikusi, parrez hasi eta bereak egin zuen.
Azkenik beste kasu kurioso batekin amaitu behar dut. 1782an Fitzherbert anderea, The Beggar’s Opera ikusten ari zela, algaraka eta algaraka hasi zen. Charles Bannister, Peachumen papera antzezten, eszenatokira atera zenean sekulako irri jarioa izan zuen andereak. Gaizki zegoela ikusita, antzokitik atera behar izan zuten eta irriparreka jarraitu zuen gau osoan zehar goizean hil arte.
Horrelako heriotz batek sekulako grazia egiten du ezta? Hiltzera doanari behinik behin bai. Kuriosoa da gutxienez horrelako kasuak egotea. Egia diren? Nik nire zalantzak ditut. Hona hemen Monty Phytonekoek antzeztutako “istoriako txisterik graziosoena”. Kontuz hil gabe!
http://www.youtube.com/watch?v=F7oTJsdLsJg

Ekaitza bainuontzi batean