Isila zara ala isilik zaude?
Indarkeria matxista gure gizarteko arazo larrienetarikoa dela iruditzen zait. Niretzat bai behintzat, berdintasuna sustatzearen jarraitzaile sutsua bainaiz.
Emakumeenganako erasoak tamalez areagotu egin dira azken urte hauetan. Indarkeria matxistaren aurkako legeak dauden arren, biktima kopurua igotzen doa. Nola liteke posible?.
Nik teoria bat daukat. Legeak ez du ezertarako balio, hau aldatu ala ez jendeak berdin jarraituko du. Heziketa da aldatu behar dena, hitzak eta ekintzak aldatu behar dira. UNESCOk orain dela gutxi, gure gizartearen pentsamendua nolakoa zen azadu zuen interneteko bilaketetan islaturik: “Women need to be put in their place” ( Emakumeak beren lekuan jarri behar dira) edota “Women should stay at home “ ( Emakumeak etxean egon beharko lukete) bezalako bilaketak aurki genitzake. Non dago berdintasuna?. Adibide honekin, berdintasuna babesten duten diskurtso politikoen atzean dagoen zaborra agerian ikus genezake, bistan utzi du UNESCOk gizartearen itxurakeria.
Heziketa zaindu beharko genuke, gure haurrak ikus eta ikas ez dezaten gaur egungo “ fikziozko berdintasun” hau.
Indarkeria matxista pairatzen duten pertsonak ez dira emakumeak soilik, beraien seme-alabek ere biolentzia honen lekuko izan ohi dira askotan. Haurrek tratu txarrak jaso ez arren, beraien gurasoen heriotzaren lekuko izaten dira askotan. Eta kasurik txarrenean normaltzat hartzen dute etxean ikusten duten indarkeria.
Uste dut, tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeei babaes gehiago eman beharko geniokela. Izan ere, gaur egungo legeak ez baitute desio den aldaketa eragiten. Indarkeria pairatzen duten emakumeen zelatari izanez indarkeria matxista murriztu dezakegu. Baina arazoa haratago joaten ari da gaur egun, emakumeak isildu egiten baitira beraien senarren beldur direlako.
Sarri pentsa izan dut, zerk bultzatuko ote dituen emakume hauek sufrimendu guzti hori jasatera. Isilik egotera. Maitasuna?, beldurra?, ez dakit zer esan.
Pentsa dezagun momentu batez, zer da maitasuna? Kolpen bidez eraikitzen den istorioa?, non malkoak sufrimenduarekin batera diren protagonista?. Zer gara? Prest gaude benetan gure bizitza honelako pertsonekin partekatzeko, maitasuna delakoan kolpeak isilik mantentzeko?.
Eta zu? Isila zara ala isilik zaude?