Hobelex, lexiko zuzenarekin idazteko tresna

Hobelex euskararako lehen lexiko-zuzentzailea da. Zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa da, euskaraz akats ortografikorik gabe idazten eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuarekin idazten laguntzen duen tresna.

 

hobelex 15 a 72 dpi

 

Euskaltzaindiaren arauak eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia Batzordearen erabakiak dira Hobelexen zuzenketa-proposamenen oinarri nagusiak.

Hobelex etengabe eguneratzen da eta, beraz, bertsio berriak deskargatzen joan ahala eguneratutako proposamenak egiten ditu zuzentzaileak.

Erabilerraza da: idatzi ahala egiten ditu hobekuntza-proposamenak, eta erabiltzaileak aski du azpimarratutako hitzaren gainean klik egitea proposamena onartzeko.

Hiztegi pertsonala sortzeko aukera ere badu.

PCetarako Word testu-editorean eta Microsoft Office-ko beste programetan erabil daiteke eta oso erraz instalatzen da.

Zuzentzaile ortografiko hutsek ez bezala, Hobelexek hobespen lexikoak ere egiten ditu, eta hori testuaren egokitasuna bermatzeko lagungarria da. Ikus, esaterako, Hobelexen aurkezpenean erakutsitako lagin batekin, zuzentzaile ortografiko arrunten eta Hobelexen emaitzen arteko aldea:

Hobelex eta zuzentzaile ortografiko arrunten arteko aldea (adibidea)

Hobelex-en emaitza:

Japoneko gobernuak desarmerako behin behineko elkarrizketen frakasoa  iragarri du. Europako Batasuneko herrialeetako delegatuek deklaratu dute harmak inbentariatu beharko liratekeela, betirako arazorik ez sortzeko Ukrainian.

Zuzentzaile ortografiko arrunten emaitza:

Japoneko gobernuak desarmerako behin behineko elkarrizketen frakasoa iragarri du. Europako Batasuneko herrialeetako delegatuek deklaratu dute harmak inbentariatu beharko liratekeela, betirako arazorik ez sortzeko Ukrainian.

Testu zuzena, Hobelex-ekin zuzendua:

Japoniako gobernuak armagabetzerako behin-behineko elkarrizketen porrota  iragarri du. Europar Batasuneko herrialdeetako ordezkariek adierazi dute armen inbentarioa egin beharko litzatekeela, betiko arazorik ez sortzeko Ukrainan.
Hobelex doan eskura daiteke UZEIren webgunetik: www.uzei.com/hobelex

Argibide gehiagorako, ikus www.uzei.com.

4 pentsamendu “Hobelex, lexiko zuzenarekin idazteko tresna”-ri buruz

  • Gaur egun plataforma libreetarako atera behar dira gauza hauek. Horrela adibidez Linuxen gauden edo Libre Office erabiltzen dugunok ezin dugu erabili.

    http://www.whylinuxisbetter.net/index_eu.php?lang=eu

    Esan ez software itxiari.

    • Horretan ari direla aipatu dute.
      Laster iritsiko omen duk Linux erabiltzaileongana ere!

  • Noizko etorriko Apple-rako bertsioa?

    Eskertzekoa litzateke, zinez!

  • Joseba Mirena Bilbao 2014-10-24 21:28

    Zorionak!! Ezinbesteko tresna da baina libreoffice moduko software librean ateratzea derrigorrezkoa da. Nik ez dut office erabiltzen eta software librearen aldeko apostua egin behar da behingoz. Noizko libreofficerako bertsioa?