Iruzkinetan erabili beharreko euskaraz
Salbuespenak salbuespen -zenbait hedabide lokal tarteko- kazetari, idazle eta abarrak adostasun batera heldu dira honez gero idatzizko argitalpenetan (egunkarietan, liburuetan) erabili beharreko hizkuntzari dagokionez. Euskaraz eskolatu gabekoak ere makurtu edo egokitu dira euskara batuaren arau-multzora, eta beranduago eskolatu garenok ez dugu idazteko beste modurik ezagutzen. Euskara batuaren mugen barruan euskalkietara hurbiltzeko baliabideak ere badira, gainera.
Sareko barrunbeetan ordea, erraztasunez pitzatzen da balizko adostasun hori. Papereko tradiziotik datozenek edota idazketa modu batera edo bestera lanbide dutenek oro har euskara batuari eusten diote, eta orotariko blog eta hedabideetan ere joera bera da nagusi. Beste kontu bat dira sare sozialak, eta batez ere, lagun-arteko solasaldiak. Nork ez du ahozkotik gertu dagoen hizkuntza erabili Whatsapp edo Facebook bidezko mezuetan?
Joera apokaliptikoko zenbait euskalzalek erabilera horrek euskarari kalte egiten diotela iradoki duten arren, ez dut uste hala denik: badakigu, oro har, testuinguruaren arabera gure idazkera moldatzen. Mezuen pribatutasuna/publikotasuna izan daiteke horretarako irizpide bat, akaso ohikoena, baina gehiago ere badira, solaskidearekin euskalkia konpartitzen den edo ez, esaterako.
Eta sareko hedabideetako iruzkinetan, zer?
Eta euren edukiak euskara batuan argitaratzen dituzten hedabideei utzitako iruzkinetan, Zuzeun adibidez, nola idatzi behar dira iruzkinak? Proposatu dudan lehenengo irizpidearen arabera, mezu publikoak direnez gero, idazkera batua lehenetsi beharko litzake. Balizko irakurle edo iruzkingile guztiek ez dute euskalki bera erabiltzen, eta hortaz, bigarren irizpdeak ere ondorio berera narama: hobe euskara batuan. Baina, bistan da, denok ez dugu berdin pentsatzen. Jakin nahi nuke, zein da hitz egiten duten bezala idazten dutenen irizpidea hala egitea hobe dela erabakitzeko?
eztet uste ulertzeko hain zailak dienik elkarren euskalkik. Akaso zuberera, baina saiau in behar!
Nik gustora irakurtzen dittut euskalki desberdiñetan idatzitako testuk. Pentsatzen det aberastu iten nautela. Ta gañea politte da jakitea zein parajetako gendekin ai zean solasen.
Batuan e idatzi leike, eta tautik e ulertu ez. Euskalkie ez da muga elkar ulertzeko; puntuazioa ongi erabiltzea, esaldi luzek ekiditea, aditza behar dan lekun jartzea…. holako gauzek bai.
Neu be “ulertu ala entenditu”-k dinonaz konforme. Euskalkixetan idazti aberastasun hutse dala uste dot, arrazoi desberdinakatxik. Testuingurun arabera aukeratzen dot batu edo euskalkixe ibili, bañe Zuzeu lakoixe toki baten euskalkixak erabiltxin alde! Politte irizten gazta euskerik dakarren hainbeste (eta hain desberdin) adar ezautu ahal ixati. Hori bai, garrantzitsu irizten gazta euskalkixetan be arau ortografiko, gramatikal…etab. errespetati. Nire herriko hizkeri nahiko berezixe da, adibidez, eta ez da erreza berba etten douen modun idazti.Uste dot berau egoki idazten erakutsi ein bir lezkukela, peni de ez jakitxi-eta. Akatsez beteta idaztekotan… ordun euskera batun alde eingo neuke igual!
Edozeren gainetik, nahiago dut jendeak euskarazko hedabideetan parte hartzea, iruzkinak idatziz, dela batuan, norbere herriko euskara fonetikoki transkribatuz (hori da hemen goikoek egiten duzuena), zein txetxenoz. Ez zait hainbeste inporta.
.
Baina konturatu zaitezte, horrela ez garela konpetitiboak izanen.
.
Euskaldunen artean, alegia, Zuzeuren irakurle eta parte hartzaile potentzialen artean, euskaldunberriak eta ikastolan ikasitakoak milaka dira. Iparraldeko lagunek ere ez dute zertan jakin beharrik “gastai gustetan gasta” zer ostia den.
.
Eta ororen gainetik, inor ez da ibili behar iruzkin bat letraz letra irakurtzen, “nere euskera oso politte iruitzen zaitelako”. Oso politte izangoa, baño kontuatu zittezte ahoz esatean bezala eskribittuta dexente zailtzen dala irakurtzia nahiz euskeaz ondo jakiñ, ta erdipurdi jakiñezkeo zesanik ez.
.
Edozer jokatuko nuke, Europa osoko hizkuntza inprtanteen artean ez dela gurea bezalako hizkuntza-komunitaterik, hain txokozalea, “jatorrista” eta probintzianoa. Izan ere, uste dut hor dela arazoa: edozein testuingurutan nork bere bailarako hizkeran idaztea eta hitz egitea, mentalitate probintziano batetik dator. Badirudi laburutarra izanda emailak Leaburuko euskaran idazten baduzu, putoamoa zarela. Eta ez zara.
.
Ba al dakizue erdal mundu birtualean HOYGAN hizkera zer den?
Batun alfabetatua izan naz, ta ala idazten saiatzen naz, nahiz ta nire hitzeiteku era batu batua ez izan.
Pronuntziatziuan gehio ezberdintzen da nire euskara idazteko modun baino. Ala e euskara ezberdin hitzeiten duten jendearekin hitzeiten dudanez, nie hitzeiteko era (pentsatu gabe ateratzen zaidana) ez da beti berbera.
Hau esanda, B-D ereduko semea naz, euskalkietan idazten dan %90a erraz ulertzen dut,ta dena euskaraz eiteko gai naiz, beraz nie euskara maila traketsean, guraso gazteleradunak izanda, familiko kide gehienak gaztelera eiten didatenean…. Euskalkiak ulertzeko gai banaiz,idatzitakoak askoz errezo, ez dut uste, Euskaldunzaharrak ta orain D ereduan alfabetatuak dianak, zailtasun asko izango zutela besteen euskalkiak ulertzeko.
Ta zailtasuna badute, ohitur kontua da.
Ala ere ez zitzaidan inportauko Euskaraz batuan idazten duten aldizkariak Euskalkiei dedikatutako atala izango bazuten.
Nik zera ez dut ulertzen: zuen herriko euskaran “fonetikoki” idazten duzuenok, zergatik eusten diozue beti-beti ditxosozko “h”ari. Horrek bai ez duela zentzurik.
Bat nator Amonamantangorriren iruzkinarekin. Bakoitzak bere eran idazten badu euskara ahultzen ari da, hobe modu bakarrean erabiltzen badugu (testuinguru formaletan) hizkuntza sendoa sortzeko eta hedapena sustatzeko.
Batua versus euskalkia? Guztiona versus norberarena?
Etxoat ezer aiketan, txo!
Ni erdi bizkaittarre nok eta geure etxien modu batien itten joagu berba, da aitteitteaz beste batien, giputxa dok eta gixajue.
Baiñe hori etxien dok, lagun artien, da ez eskribiruten dogunien.
Boligrafue artzen dodanien, jende guztiek aiketako moruen eskribiru gure neukek, da ez neure burue loraz beteta da euskalari euskalkizale amorratu moruen erakusteko. Kirtenkerixa hutze izengo zoan azken ori!
Erri onek etxok ezebe aittu. Eztok ezetaz enteretan!
Inguruko errixetan ain ondo ikesi dauiena ikesteko kapazak be ezkaituk ta!
Erri bat, izkuntza bat!
Da etxak besteik!
Benetako kontue eztok oingo tontokerixetan ibilttie da bakotxak etxekuaz da errikuaz ibilttie.
Euskalkixek ingurukuekin berba eitteko baiño eztittuk.
Erri onek izkuntza bateratu bakar baten premiñie ikusten ez badau, guriek ein jok.
Guztiz bat azkena idatzi diren iruzkinekin. Gauza bat da familia edo lagun artean whatsapp, sms, email etab. idazteko erabiltzen duzun idazkera hori. Eta beste gauza bat da publiko zabalari, hau da, euskalki ezberdinetako edo euskalkirik gabeko (ez ahaztu hauek!!) euskaldun jendea elkartzen den leku batean idaztea.
Kontua formalismoa kentzea bada eta testuari “freskotasuna” ematea, beste espresio bide batzuk aurkitu beharko dira. Edo dagoeneko daudenak normalizatu, gure belarrietara naturalago egiteko.
Orain zer hasi behar dugu ba, “ola q ase”-tarrak izaten?
Batua Beharrezkoa da noski, agian erratuta nago baina uste dut Zuzeueko iruzkin gehienak batuan daudela edo Euskara nahiko antzekoan (agian beste Euskera batu baten alde egiten duten hoiek izan ezik).
Ala ere ez dut uste noaiz behinka bakoitzak bere Euskalkian egitea gauza txarra danik.
Mundu guztia ere ez daki batua ta agian horrela jende gehio animatuko zan.
Edo agian (ez dakit ezta al den ta ez da kritika bat) aldizkarietan artikulu batzuk horretarako izatea,
Niri behintzat gustatuko litzaidake ta nirekoia izanda agian, hizkuntzaren aldetik aberastuko nintzatekelako. Ez bait dut ez astirik ez dirurik herriz herri juteko. Horrela herriak “hemen” izango nituen.
H-arena erraza da, batuan alfabetatua bazaude ta batuan H badago, naiz ta ez ahoskatu, hitza horrela ateratzen zaizu.
Norbaiteri Yo IO ahoskatzen duzula idatziz azaltzeko Yo idatzi beharko dezu, baina H-a ez badezu ahoskatzen ta horrela ikasi badezu, berez ateratzen da, berdin dulako, fonetikoki aldaketarik ez dagolako.
Ala ere irakurtzerakoan, IO yo bezala irakurtzen badezu, idazterakoan IO aterako zaizu pentsatzen ez badezu, IO Yo irakurtzen dezulako.
Nire kasuan behintzat, baina beno nik ez nahiz Euskaldunzaharra,
Jatorrismo bat zabaltzen ari da gazteengan. Eta “gañea” “ezteu ingo” eta horrelakoak idaztearekin bat, jatortasun ustean, oso euskara pobrea azalteratzen dute. Goan batek dioen bezala, euskalkian baino “fonetikoki” idazten dute; euskalkia ez da ahoskera itxiago bat, gauza askoz aberatsagoa da, eta jatorrista horiek nekez azaleratzen dute beren idazki horietan. “Dut” ordez “dot” edo “det” idatzi eta super aberatsa eta jatorra naiz. “Neu ere” idatzi ordez “neupe” idatzi eta super aberatsa eta jatorra naiz.
Hobe lukete horiek denek euskaraz gehiago egin (horrela idazten dutenen maila batzuetan penagarria izaten da), eta horrela fresko mantendu eta aberastu, eta normal idatzi (normaren arabera).
Jende asko det edo dot ordez dut jartzeko pentsatu behar du, jatorrismoa dela Euskara pobrearekin? Izan like, Frantsesari buruz, Gaztelerari buruz ere esan da hori.
Nor irakasten dio Euskaldunzahar bati bere Euskalkietako idatzizko arauak? Irakasten al dikiete? Ezetz bada, nola bere hizkera idazterakuan fonetikoki idatzi beharko dute.
Ta nahiko neketsua da denbora osoan Euskararen alde egitea, lehenengo hitza beti euskaraz egitea, gazteleraz egiten dizuten bitartean Euskaraz egitea…. Orain beste Euskara mota erabiltzen dutenak euskarazko aldizkarietan ere, beti konturekin ibili behar izatea dut edo det jartzerakoan.
Gaztelerazko iruzkinak analizatzen baditugu, ea zuzenean zenbat akats dituzten, ez dialektuengatik, nola dan ez dakitelako baizik.
Dena exigentziak Euskaldunekiko.
Arazo haundiak izaten du jendeak, Zuzeuen normalean idazten dan Euskara ulertzeko?
Ta Euskara pobrez izango da, baina hori nahiago dut Euskaraz den bitartean.
Ongi izan guztiok.
Niri ez zait iruditzen hau bezalako lekuetan beren “euskalkian” (barkatu, Takatun. Esan behar nuke, beren bailara-zuloan egiten duten hizkera informal fonetikoki transkribatuan) idazten duten gehienek horrela idazten dutenik batuan ez dakitelako edo alfabetatu gabeak direlako. Esango nuke pertsona horiek, estandarraren arauak ederki jakin arren, beraien hizkera jatorragoa eta prexkoagoa delakoan idazten dutela horrela. Fenomeno horri esaten diote batzuek “jatorrismoa”. Niretzat, hori, da hizkuntza bat testuinguru bakoitzean nola erabili behar den ez jakitea.
Utzi trolleatzeari! Ez zaitugu elikatuko! Blog hau izorratu nahian zaude!
.
Zuzeu! Zentsura nahi dugu! Debeku gehiago, kontrol gehiago! Hemen soilik mentalitate pseudoabertzale ezkertiarra!
Arauak jakitea ez du esan nahi pentsatzen egon behar ez zarenik batuan idazterakoan. Goxo esaten badut gozo ordez. Nahiz ta jakin gozo dela,goxo aterako zitzaidan zuzenean. Ala ere izan like zuk esandakoa. Nik euskaraz ahal dan guztia ikustearekin konformatzen nahiz. Ala ere esan dudan moduan artikulo batzuk kazetariaren euskalkian egin zintezken,ta hor jendea horrela idatzi. Baina ez dakidanez Zuzeuk baliabideak ditun edo intersa,ba izorratu beharko naiz. Batuan idaztea ez zait kostatzen baina askotan idazterakoan,det eskapatzen zait,dun duen ordez,ditun dituen ordez….Beraz euskara ezberdinago duena,gehio kostatuko zaiola uste dut. Agian erratua nago. Ongi izan.
Faborez, Sugar. Kontua ez da hori, “goxo” eta “gozo” hitzek esanahi ezberdina dute.
Gooby, parkatu, baina ez dut zure iruzkina ulertzen…
Gainera, euskalkiak erabiliz gero, ez ahaztu euskalkiek ere badituztela arauak, eta nolabaiteko koherentziari eutsi behar zaiola. Izan ere, badirudi hemen batzuek “gogoak ematen didaneraz” idazten dutela, ez bururik ez hankarik ez duen hizkera batean. Gauza horiek zure lagunekin edo familiarekin mezuak trukatzen ari zarenean egitea ondo dago (nik ere egiten dut), baina hau bezalako leku batean idazteko, ahalegin txiki bat eta txukuntasun minimo bat eskatzea badagoela esango nuke.
Nik uste dut Euskal Herriko lurralde guztietako jendea elkartzen den txoko batean ezin dela idatzi norbere herriko akimen batetarakoa idazten den bezala. Hots, batua ardatz hartzea (ez dut esango “gara” ordez “gera” ez idazteko -gipuzkera-, edo “dut” ordez “dot” ez idazteko -bizkaiera-, baina “oraingoan ordez “guainguan” ere ikusi izan dut).
Nire ustez bi arrazoi daude jarrera honetarako. Alde batetik jatorrismoa eta halakoak aipatu dituzuenak, hots “ni herria errege”, “nire herriko euskara jatorrena, “gure herria euskaldunena” eta abar pentsatzea. Euskal Herrian halako asko daude.
Eta bi, euskara batua “euskara arautu” bezalako ikusteagatik “arauen kontra” joan behar omen dela pentsatzen duen halako “ezkerzaletasun” edota “antisistemismo” mota bat (azalean edukietan baino gehiago zentratzen dena).
Hala ere, horiek gutxitan pentsatzen dute honek dakarren nolabaiteko euskal-klasismoaz (Bilboko, Gasteizko edo Iruñako pertsona batek, hots, euskalkia galdu zuten eremuko euskaldun batek nekez ulertuko du): “gu jatorrak, zuek batuakumeak”; edota euskararen lehiakortasunari eta egokitzapenari egiten dioten kalteaz.
[…] Baina irizpide horrek ez du eztabaida erabat argitzen. Leire Barrenak duela hilabete inguru Zuzeun idatzitako artikuluan zioenez, zer gertatzen da iruzkinekin? Eta sare sozialetan, zein da erabili behar litzakeen euskara? […]
[…] Baina irizpide horrek ez du eztabaida erabat argitzen. Leire Barrenak duela hilabete inguru Zuzeun idatzitako artikuluan zioenez, zer gertatzen da iruzkinekin? Eta sare sozialetan, zein da erabili behar litzakeen euskara? […]
Herri txikia, infernu handia. Ez dira bakarrik Bilboko, Gasteizko eta Iruñeko euskaldunak kanpoan uzten, ez bada Aiarakoak, Enkarterrietakoak, Ezkerribarrekoak, Lizarrerriakoak, Erriberakoak, Agoizkoak, Lapurdiko kostaldekoak…Eta galdera da ongo herri espainoleko jai-programan honakorik azaltzea? :” Aremos una caldereta mu guena” .Komeni eta merezi duen halako txolopotea sortzeak (berriro), fonetismo preadoleszente bategatik(ezen ez euskalkien zaintzagatik). Inorko imajinatzen du auskalonnoiz eta inguruko albo-erderen lehia sekula baino handiagoa denean? ETB out, liburu kontsumoa gainbeheran, berria ahal den eran, bakar-bakarrik behar genituen zirkuko nanoak 1,80ra haziak (eta barkatu simil ez politikoki zuzenagatik).
Eta galdera da nongo herri espainoleko jai-programan azalduko da honakorik?
Uste dut eztabaida antzuak direla hauek, artifizialki sortuak, eta hauspoa ematen dietenak bazterreko jarrera probintzianoei: ia inoiz arazo ez dena gaindimentsionatzen da, eta, “autoburutzen den profezia” balitz bezala, azkenean, arazo erreal bilakatzeko baino ez dute balio artikulu hauek.
Hori adierazteko idatzi dut hemen, baina ez dut gehiago parte hartuko hutsalkeria honen puztutzean.