Hondakinen kudeaketan arituko diren adituak formatzen

Azkeneko datu ofizialek diotenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 1.345.000 tona hiri-hondakin sortu dugu, eta Nafarroan 409.000 tona. Helburu zorrotzak jarri ditu Europak: 2030erako hiri hondakinen %70 birziklatu beharko da, eta horrek kudeaketan ezezik jendartearen inplikazioa eta jarreren aldaketa dakartza, ez da soilik arazo tekniko bat.

Hondakinen kudeaketan arituko diren adituak formatzenHondakinen kudeaketa egokia aurrera eramateko adituak formatu behar ditugula jabetuta, Hondakinen kudeaketa eta tratamendua graduondokoa antolatu zen 2012-2013 ikasturtean lehen aldiz, UPV/EHU eta UEUren arteko lankidetza bati esker. Aurten 3. edizioa egingo da. Izena emateko epea irailaren 19an amaitzen da.

Hondakinek iceberg moduko irudia osatzen dute, tontorra besterik ikusten ez dugulako, gehien-gehiena ezkutatuta baitago. Alde batetik, hiri hondakinek gaiarekiko gure arreta gehiena hartzen dute, baina beste hondakin motak (hondakin arriskutsuak, industrialak, eraikuntzakoak, ikerketa zentro eta ospitalekoak…) ia ahaztu egiten ditugu.

Hondakinen kudeaketa egokia aurrera eramateko adituak formatu behar ditugula jabetuta, Hondakinen kudeaketa eta tratamendua graduondokoa antolatu zen 2012-2013 ikasturtean lehen aldiz, UPV/EHU eta UEUren arteko lankidetza bati esker.

2014-2015 ikasturtean, Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduak berezko tituluaren 3. edizioa izango dugu, Fernando Mijangos, Miren Larrion eta Dani Zuazagoitiaren eskutik, beste 25 irakasle eta aditurekin batera. BIdaiari beste urrats bat gehituz , Miren Larrionen esanetan.

Graduondokoaren ezaugarriak:

  • Iraupena: 30 ECTS (300 irakastordu), 2014ko urriaren 17tik 2015eko uztailaren 15era bitartean
  • Titulua: UPV/EHUren Berezko Titulua
  • Tokia: UEUren egoitza akademikoa, Eibarko Markeskoa jauretxea
  • Egunak: ostirala arratsalde eta larunbatak
  • Irakaskuntza mota: batez ere aurrez aurreko eskolak, ikasgela birtualarekin lagunduta, eta azken proiektu batean ikasitakoa praktikan jarriz.
  • Informazio gehiago: Hondakinen kudeaketa eta tratamendua
  • Izena emateko epea: Irailaren 19a
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzak emango dizkie gipuzkoarrei.

Argazkia: Bizkaiko Konpostegira iazko ikasturtean egindako bisita.

Hondakinen kudeaketan arituko diren adituak formatzen – Azkeneko datu ofizialek diotenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 1.345.000 tona hiri-hondakin sortu dugu, eta Nafarroan 409.000 tona. Helburu zorrotzak jarri ditu Europak: 2030erako hiri hondakinen %70 birziklatu

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)