Mas eta Rajoyren arteko telefono elkarrizketa

Mas eta Rajoyren arteko telefono elkarrizketa

Izendatuko ez dudan Bartzelonako lagun batek hedabideetan gaur zabaldu den Rajoy eta Masen arteko elkarrizketaren transkripzioa eskuratu ahal izan du, beste lagun baten ezagun baten bitartez. Exklusiban, euskarara itzuli eta ZuZeura ekarri dut interes orokorrekoa delakoan. Zuok epaitu.  Rajoy (-) eta Mas (+) dira.

Mas eta Rajoyren arteko telefono elkarrizketa

– Gabon Artur, Mariano nauk.

+ Hmmm. Gabon. Deitu didak azkenean.

– Bai. Hala adostu genian ezta?

+ Beno, bai. Baina lehenago espero nian. Duran i Lleida sutan zegok, badakik…

– Ya, tal… Egia al duk Luis Suarezena?

+ Hala zirudik bai. Aurten ez duzue zereginik…

– Kar kar. Hori ikusteko zegok, Florenek izango dik sorpresaren bat prest. Gainera, ezin dik-eta futbol zelaietara hurbildu…

+ Barcenasek diruzaintzan baino arrisku gehiago dik, bai.

– Ei, kontuz aipamen horiekin. Gero filtrazioak izaten dituk…

+ Hori Katalunian ez duk gertatzen, lasai. Aizu, erridikulu galanta ari dituk egiten PSEkoak ezta?

– Sekulakoa. Zuzendaritzaren hautaketa egunean bertan gelditu behar geniake, albistegia txanpan botila garestienarekin ikusi…

+ Ez duk plan txarra. Hik ordainduko duk?

– Denok ordainduko diagu, ez kezkatu.

+ Ni Madinaren alde nagok, ez dakit, badik Adrian Brodyren tankera eta xarma…

– Nik Patxi Lopez nahiago nian.

+ Bai, pena izan duk.

– Beno, orduan noiz jarriko diagu plana martxan? Mundiala amaitzean?

+ Bai, ezta? Beno, gero saskibaloikoa ere hasiko duk…

– Egia. Dena den, hi ez kezkatu, zerbait asmatuko diagu…

(…)

Mas eta Rajoyren arteko telefono elkarrizketa