Zer eskatzen du herriak?

Zer eskatzen du herriak?

-Independentzia!
-Zer eskatzen du herriak?
-Euskal estatua!
-Zer eskatzen du herriak?
-……………..Errepublika? Egia esan ez dakat puta idearik, ez det inoiz horrelakorik planteatu, independentzia oihukatzearekin nahikoa zala uste nuen.
-Ez ez ez ez, Antso ez-dakit-zenbatgarrenaren erreinua!
-Ez ez ez ez, gora Platon! Gora Krutwig! Gora politeia!
-Ez ez ez ez, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna tovarischi!
-Ez ez ez ez, bilateralidad y codecisi… Ups, okerreko lekuan nago.
-Allahu akbar!
-Ez ez ez ez, anarkismoa! Estatua akatu!
-Ez ez ez ez, gora Kim Jong… Un? Il?
-Karlistentzako lekurik bai?
-¡Malditos secesionistas! ¡Viva España una, grande y libre!
-Ez ez ez ez, berdea, naturarekin bat, deshazkundea, beganismoa. Garoña ez! AHT ez! Transgenikorik ez! Zezenketarik ez!
-Allez les bleus! Allez les bleus! Liberté, egalité, fraternité!
-Ez ez ez ez, heteropatriarkatua hil! Feminismoa!
-Ez ez ez ez, ejerzitorik ez! Antimilitarismoa!
-Aitaren, semearen eta espiritu santuaren izenean, amen! Gona hori motzegia da! Preserbatiboa da hori? Sutara!
-Ez ez ez ez, merkatu librea, anarko-kapitalismoa eta jabetza pribatua!
Nein nein nein nein, IV Reich! 88
-Ez ez ez ez, Inperio Galaktikoa!
Ta zu zer?

Zer eskatzen du herriak?

8 pentsamendu “Zer eskatzen du herriak?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude