Sanferminek ekarriko dute Donostiara Garoa liburu denda

Captura de pantalla 2014-07-06 a la(s) 12.02.55

Sanferminek ekarriko dute Donostiara Garoa liburu denda

Aldatzen ari dira gauzak Donostian; azken bolada honetan oso proiektu interesgarriak ari baitira ernatzen Gipuzkoako hiriburuan. Eta pozgarria da hori bizitzea eta kontatzea. Garoaren inaugurazioa: uztailaren 6an izango da, arratsaldeko 18:00etan.

Aldatzen ari dira gauzak, kamarada

Dabadaba ireki zuten udaberrian Mundaizen, Tabakaleratik gertu. Martxan jarri zuten joan den astean Grosen The Loaf Bakery (lerro hauek idazten hasi baino lehenago ikusi dut Twitter-en Pantori-k denda zabaldu duela Boulevardean). Donostiako Piraten indarra eta kemena gauza jakina da eta Manu Chao ekartzea lortu dute, uztailaren 9an. Adibide batzuk baino ez dira. Dena ez da Zara, beraz.

Kasu gehienetan, gainera, 30 urteren bueltan (goitik eta behetik) dabilen jendea da. Eta berdin gertatzen da niri gehien poztu nauen Garoa liburu dendaren kasuan ere.

Aurkezpena

Atzo, uztailak 4, goizeko 10:00etan zuten hitzordua komunikabideek Zabaleta kaleko 34. zenbakian. Hurbildu ginenean, erakusleihoak paperekin estalita zeuden oraindik. Atea zabaldu eta ilunpetan zegoen dena. Erdian mahai bat, (kontatu zigutenez) aldameneko tabernatik ekarritako hainbat aulkiz inguratuta; dozenaka urte dituen idatz-makina soleraduna mahai gainean.

Argazkilarien erreguei kasu egin eta piztu zuten argia. Argazki-saioaren ondoren, Imanol eta Eneko Agirre anaiak eta Oier Aranzabal eseri ziren mahaiaren bueltan (beranduago agertu zen Kepa Matxain).

 

Zazpi-zortzi lagun entzuteko prest. Nondik datozen kontatu zuen anaia zaharrenak, Imanolek. 41 urteko Zarauzko esperientzia konpartitu nahi dute donostiarrekin. 1973an Flor Illarramendi amak abiatu baitzuen Garoa herri horretan eta 2008an hartu zuten testigua Imanol eta Eneko semeek.

 

Nondik nora arituko diren kontatu ziguten eta ez nintzen ni izan planak entzuten hunkitu zen bakarra (Garoaren kimu berria)

 

Hiru hanka izango ditu proiektuak: liburu denda, paperezko familia eta laborategi teknologikoa. Baina beheko aldeanerakusketa gela muntatzen ari ziren atzo (barkatu, baina ez naiz artistaz gogoratzen) eta beraiek eskutik etorriko daTako DonostiaEstudios Dureroren ekimena ere.

Liburu denda

Prentsa oharretik hartua: “Fondoko liburu denda izango da Garoa. Eta bereizgarri gisa, Laurence Cosse-ren La buena novela eleberriko zenbait ideia geureganatu ditugu. 12 idazle eta intelektualekin Literaturaren Garoako Komisioa (LGK) osatu dugu. 12etarik inork ez du elkarren berri, eta guztiak anonimotasunean mantenduko ditugu. Urteko hilabete bakoitzean, komisioko kide batzuk aukeratutako ‘ezinbesteko irakurgaiak’ jarriko ditugu Groseko liburu-dendaren erdigunean dagoen mahaian”.

Paperezko familia

  • Paperezko LagunakBeñat Sarasolak gidatutako irakurle kluba euskaraz.
  • Amigos de PapelRuth Perez de Anucitak dinamizatutako duen irakurle kluba gaztelaniaz.
  • Paperezko Kontzertuak. Liburu bati eskainitako kontzertu solasaldiak. Udan Jon Eskisabel arituko da dinamizatzaile lanetan: The Wave Pictures (uztailaren 12an, 20:00etan); Anari (uztailaren 26an, 20:00etan);Robert Ellis (irailaren 7an, 13:00etan); Sleepy Sun (irailaren 20an, 13:00etan). Kontzertu bakoitzeko sarrera 12 euro (liburu dendan eros daiteke soilik).
  • Paperezko Filmak. Literatur zine kluba Begoña del Tesoren eskutik.
  • Paperezko Antzerkia: Antzerki eta hizketa saioak. Ainhoa Alberdi.
  • Paperezko Pulpitutik: hitzaldiak eta aurkezpenak. Uztailaren 23an (19:00etan) Jose Antonio Agirreri buruzarituko dira Ludger Mees eta Josean Rodríguez Ranz. Uztailaren 24an, Jesús Eguiguren egongo da, 19:00etan ere (Euskal Herria: por un nuevo nacionalismo, vasquismo y navarrismo).
  • Garoan hitzaren geroazKike Amonarriz arduratuko da udako solasaldi hauetaz. Denak arratsaldeko 19:00etan izango dira: Los dominios del españolJuan Carlos Moreno Cabrera uztailaren 9an; HiztunpolisaJon Sarasuauztailaren 16an; Goza daiteke gehiagoKarmelo Ayestaran abuztuaren 27an.

Laborategi teknologikoa: osoigo.com

Zarauzko Garoa sotoan Eneko Agirrek sortutako espaziotik garatu da 2013ko abendutik aurrera osoigo.com(politikariei galderak egiteko plataforma). Eneko Agirre, Oier Aranzabal eta Lander Arretxea ari dira proiektu honetan lanean.

Kasu honetan, I. Forum Osoigo antolatu dute abuztuaren 6an, Kongresuko eta Senatuko hainbat politikariekin egingo den gosaria (goizeko 10:00etan).

Laburbilduz: biba zuek!

Mardula da egitasmoa. EuskaldunaGoi mailakoa. Ilusioz beteta ikusten da taldea. Kanpotik begiratuta suizidio komertziala dirudi, baina uste dut ondo aterako zaiela. Hasier Etxeberriak txio honetan esandakoekin erabat ados.

(Jatorrizkoa Harrikadak blogean)

Sanferminek ekarriko dute Donostiara Garoa liburu denda

Zer duzu buruan “Sanferminek ekarriko dute Donostiara Garoa liburu denda”-ri buruz

  • Zer du berezia The Loaf Bakery eta Pantorik gauzak aldatzen ari direla esateko? Hain bereziak al dira?
    Ezjakintasunagatik gadetzen dut.
    The Loaf horren aurretik pasa naiz eta ez litzaidake batere gustatuko obradore horrek aurrean lan egitea, kaletik pasatzen det oro niri nola lan egiten dudan ikusten egoteko.