Mugan bizi, bizi

Mugan bizi, bizi –

2014-06-09

Durangotik Iruñerako gizakatearen biharamunetan, marraztu genuen katea mapan ikusi orduko saguarekin hegoaldera mugitzeko tentazioa izan dut. Han baitago Ebro, irudimen pixka batekin aurrekoaren paralelo izan daitekeena, eta Ebroren ertzean Lapuebla de Labarka.

Mugan bizi, biziAurtengo leloak gogora arazi dit bizi, nire bizitzako lau urtean bizi izan nintzela bertan, eta egungo ikasleak ezagutu ez banituen ere orduan ikasle izandakoez pentsa arazi. Euskararentzat idorra zen lurrean erein zuten hazia duela belaunaldi bat, eta ikasle ohiak guraso papera hartzen ari diren honetan, Lapuebla eta inguruetan etxetik euskaldun diren umeak ari dira sortzen.

Inguruak, bai, Lapueblako Assa ikastola ez baita herri bakarreko ikastola, Arabar Errioxa osoko (eta baita mugakide dituen Errioxa eta Nafarroako ere) ikasleak jasotzen ditu bere besoetan. Badira autobusean ordubeteko bidea eginda Ikastolara etortzen diren ikasleak, goiza Ikastolan pasa eta berriro ordubeteko bidea zain izaten dutenak. Hau guztia posible izan dadin dira ongietorriak laguntza guztiak, eta horregatik eskatzen digute gurea ere. Eman diezaiegun, beraz, eta izan gaitezen eskuzabal behinola besoak zabal hartu gintuzten haiekin.

Igandean Lapueblara joango naiz, mugan bizi, bizi izan nintzelako baino, euskarak mugan bizi-bizi dantza egiteko aukera izaten jarrai dezan.

Mugan bizi, bizi

2 pentsamendu “Mugan bizi, bizi”-ri buruz

  • Labarka ez dago mugan nafar estatalistentzat. Espainiak jarritako probintziak onartuz gero edota Zazpiak-Bat horretan sinetsiz gero bakarrik pentsa daiteke hori, oso txarra dena inguru hartako euskaltzaleentzat. Trebiño ere nafarra da estatuz eta nafar herriari itzuli behar zaio historian erreparazioa egitearren. Logroño euskal eta nafar hiria izan zen konkista baino lehen eta gure anaiak dira; gainera, egun logroñotar asko lan gabe geratu dira eta nafarron laguntza behar dute antzina bezala estatu moderno eta demokratiko batean bizitzeko Pirinioetako zuzenbidean oinarriturik. Naiara, Logroño, Alfaro… herri nafarrak dira. Konkistetan egindako genozidioak oraindik ere epaitu ahal dira. Oso lelo txarra aukeratu dute Arabako festa horretarako. Mattin Txipia-ren omenez gutxienez erreibindikatu behar da Errioxako nafartasuna.

  • Atapuerca bisitatu eta hor ikusiko duzue muga… ez Errioxako alde horretan, Ebro ibaian hain zuzen. Errioxako gazte asko kokoteraino daude bertako hiru mugengatik. Nafarroa Osoa eta Batua da gure estatua eta euskara gure hizkuntza nagusia.