Joselito euskaraz kantatzen saiatu zenekoa

Sagardotegi denboraldirako telefono adimentsuaJoselito euskaraz kantatzen saiatu zenekoa –

2012-06-20

1965ko La vida nueva de Pedrito de Andía filmeko pasartea duzue hemen, non Joselito aktore eta kantari espainolak euskaraz kantatzen duen. Tira, euskaraz kantatu baino gehiago, saiakera egiten duela esan beharko genuke, ez baitago Euskal Herri osoan mutikoak dioena ulertuko duen amaren semerik.

Bideoa behin baino gehiagotan ikustera ausartzen bazara hitzak deszifratzeko, zure aurkikuntza iruzkinetan guztiokin partekatzera gonbidatzen zaitugu.

Joselito euskaraz kantatzen saiatu zenekoa
euskara

4 pentsamendu “Joselito euskaraz kantatzen saiatu zenekoa”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2012-06-20 11:15

    Gure etxean asarre xamar
    egon biaute nerekin,
    udaberria datorrenean
    nik jakingo det zer egin:
    aitxurra eta palaarekin
    Naparro aldera tellegin.
    aberastuko ez gera bañan
    bistatik beintzat aldegin.

  • Madonnak euskarazko kanta baten frikada bat aurkeztu eta denak lerdea dariola, eta hortxe duzue munduko izar bat, Joselito, euskal nortasun eta kantakeraz blai, euskara jatorrean, eta barre egiten duzue.

    Hispanofobo batzuk zarete.

  • Ez Amonamantangorri,
    euskara jatorrean honela da:

    Audabaria datorenean
    neu yaquingo de cereguín,
    artasura era palea,
    naporoara telaguín.

    Lara lara lara lara…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude