Ozeanoen nazioarteko eguna: ekainak 8
Ozeanoen nazioarteko eguna: ekainak 8 –
Surfer Rule eta Surfrider Foundation Europe-k OZEANOEN NAZIOARTEKO EGUNERA gonbidatzen zaituzte datorren EKAINAK 8-an 11:00-tatik aurrera ZURRIOLA hondartzan. IZEN EMAN!
Ingurumena kirolarekin uztartzen
OZENOEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko Surfer Rule eta Surfrider Foundation Europe-k ingurumena eta kirola uztartzen dituen ekimena antolatu dute ekainak 8-rako. Ekimenaren helburua gure ozenoak babesteko kontzientzia piztea da eta bide batez gure ondare naturala baloratzea da. Goizeko 11:00-tan elkartuko gara Zurriola hondartzan (eskuinaldean, Groseko indarra surf talde-aren aldean), Donostia. Surfrider Foundation Europe-k dinamizatuko duen hondakin bilketa eta azterketa burutuko da. 12:30-tatik aurrera, kirolari irekiko zaio tartea. Surf, boleibol edo ultimate freesby-an aritzen ahalko dira parte hartzaileak. Ondoren hamaiketa bat egongo da.
Surf, Boleibol edo Ultimate Freesby: izena eman aldez aurretik!
Boskote bat osatu ezazu eta izena eman aldez aurretik surf, boleibol edo ultimate frisbee-an aritzeko: IZEN EMATE FORMULARIOA BETE HEMEN.Bi talde handitan banatuko dira ekipoak: 13-17 urte bitartekoak, eta 18 urtetik gorakoak. 13 urtetik beherakoentzat ere aktibitateak tailer didaktikoak egongo dira Surfrider Foundation Europe-n eskutik.
HARREMANETARAKO:
Sabina Hourcade – shourcade@surfrider.eu – 688 684 611
Sabina Hourcade – shourcade@surfrider.eu – 688 684 611
LAGUNTZAILEAK:
La Perla, Surf City Donostia, Pukas Surf Eskola, Free Surf eskola, Groseko Indarra Surf Taldea, Marujo surf shop, Monster, Arnette, Atlas Stoked.
La Perla, Surf City Donostia, Pukas Surf Eskola, Free Surf eskola, Groseko Indarra Surf Taldea, Marujo surf shop, Monster, Arnette, Atlas Stoked.