Ruins dokumentala – Emakume seropositiboen aurkako sorgin ehiza
- “Ruins” seropositiboak izateagatik emakume talde batek jasotzako sorginen ehiza salatzen duen dokumentala dugu. “Zine Txiroa” izeneko zikloan, ostegunean arratsaldeko zazpiak eta erditan Iruñako Kalaska espazioan proiektatuko dute.
- Ruins Greziako poliziak eginiko sarekada eta ondoren, emakume seropositiboen datu pertsonalen argitaratu zituen publikoki Greziako poliziaren webgunean eta hedabideetan.
- Greziar Gobernuak, troikak bultzatutako osasungintzako murrizketen arduradunak, iritsi publikoaren arreta desbideratzea saiatu zuen IHESaren kutsatze datuen inguruan, hain zuzen, hauteskunde kanpainaren testuinguruan.
- Zoe Mavroudi, dokumental honen zuzendaria Skype bidez mintzatuko da, bertan haren lehenengo filmaren esperientziaz mintzatuko digu.
2012ko apirilaren 27an, Grezia hauteskunde orokorretarako kanpainan murgilduta zegoelarik, orduko gobernua ez zen herriak hautestontzitan hautatu zuena baizik eta elkarretatze gobernu tekniko bat, lehen ministroa Banko nazionaleko kide ohia, bere burua sekulan ez zuela hauteskundeetara aurkeztu, eta hiritar gehienek kaleetara atera ziren inposaketen aurka. Orduan albiste batek iritsi publikoa astindu zuen. Errusiar jatorrizko emakume bat atxilotua izan zen seropositiboa zela leporatuta. Ondorengo egunetan, ildo bereko beste albiste bat, beste 12 emakume atxiloturik IHESaz kutsatuta egoteaz eta kaleko prostituzioaren bidez gaixotasuna zabaltzeagatik.
Bi urteetako murrizketak ezartzen dituen PASOK gobernua eta gobernu krisi ondoren PASOK, NEA DEMOKRATIA(eskuina) eta LAOS (ultraeskuina) alderdiek osatutako koalizioa zuen Greziak aurreratutako hauteskundeen aurretik, gobernu honek Greziar herritarrei murrizketak inposatzeaz gain, erabakiak hartzeko gaia zela erakutsi nahi zuen. Ordurako, legez kanpoko etorkinen auzia denen ahotan zegoen, eta alderdi neonaziaren gorakada etengabe ikusten zen hauteskundeetarako inkestetan.
Atenaseko hiri erdiak, azken bi urte hauetan, krisia dela eta, degradazio prozesu azkarra ezagutu du. Bere garaian arropa eta bitxiak saltzen zituzten dendak itxi dituzte, eta hainbat kasutan lokal horietan paperik gabeko etorkinak sartu dira baldintza kaxkarretan, hainbat kaleetan droga saltzaileak ikusten dira eta hainbat auzoetan degradazio bera pairatu duten bizilagunok etorkinen aurkako iritzia gero eta konplexu gutxiagorekin ahozkatzen zuten. Alderdi neonaziak etengabeko gorakada ezagutzen du inkestetan hiru alderdien gobernuak troikarekin bigarren laguntza+murrizketa paketea bozkatu ondoren. Irudi ona zein ordena berreskuratzeko helburuarekin Greziako gobernuak “erratz” operazioak bururatzen hasi zen erdian, bertan sarekada erraldoien bidez paperik gabeko etorkinak atxilotu, kamioetan sartu eta erretenzio eremuetara eramaten zituen, osasun ministeritzak paperik gabeko etorkinak gaixotasunez beteriko “bonba bakteriologiko” bat bezala aurkezten zuen inongo datu zehatzik eman gabe.
Eta, bapatean, albiste bat, errusiako neska gazte seropositibo bat atxilotzera eraman zuen poliziak, bere izen eta abizenak argitara eman zituen poliziak bere argazkiarekin batera. Haren ustezko prostituzio bezeroak eta haien bikotekide zein familiak “babesteko” helburuarekin egin zutela argudiatu zuen Osasun Ministroak. Hortik gutxira, hedabideek hala esanda, Greziako gaixotasunen kutsadurak babesteko organismoak 1000 gizonen dei jaso omen zituen, emakume horrekin harreman sexualak izan omen zituztelako eta IHESa testa egin nahi omen zutelako.
Dirudienez 1000 gizon horiek ez zuten sekulan IHESari buruz informazioa jaso, ezta sexu harremanak babesteko teknikak ezagutu ere.
Greziako hedabideen arabera 1000 gizon horiek kondon baten balio baino pixkat gehiago ordaindu omen zuten sexua babesik gabe egiteko.
Ez du merezi, ezta, 1000 gizon horiek pertsonen trafikoa eta sexu esklabutzari buruz dakitenaren inguruan espekulatzea. Ezta ere, haien “bekatu” haien bikotekide edota haien semealabei konfesatu izanaz.
Ondorengo egunetan beste 12 emakume atxilotu zituzten, 11 Greziar eta Bulgariar bat. Berriz ere haien argazkiak, haien izen abizenak eta haien gurasoen izenak Greziako Poliziaren webgunean argitaratu zituzten berriz eta ondorioz telebistetan zein egunkarietako lehenengo orritan. Dirudienez ez ziren prostituta legalak (Grezian prostituzioa legala da eta zergak deklaratzen dituzte) baizik eta droga menpekotasunagatik Atenaseko kaleetan bizi eta lo egiten zuten emakumeak.
Hala eta guzti, Andreas Loverdos, osasun ministroarentzat paperik gabeko etorkinak eta legez kanpoko prostituzioa IHESak krisi garaian ezagutu duen gorakadaren erantzuleak dira, ez ordea, osasungintzan gaixotasunak kutsatze eragozteko programen kentzea.
Ekintza honek urteetan gobernuz kanpoko erakundeek eramandako lan neketsua pikutara bidaltzen zuen gobernuak eta are okerrago osasungintzan eramandako murrizketen aurrean arreta desbideratze bat bezala funtzionatzen du hedabide nagusien laguntzarekin. Honi kontratu sozialaren hausturaren klima batean, non estatuak bere autoritatea galdu du hiritarren begietan, eta alderdi neonazi batek azal kolore ezberdina dutenen aurkako pogromak bururatzen ari denean inkestetan gora egiten ari den bitartean.
Bi urte geroago, Zoe Mavroudi, haren amorrua eta ezintasuna ostegun gauean Kalaska espazioan ikusiko dugun dokumentala egitera eraman zuen. Bertan, Iruñako navarreria plazako lokalean, estatu Greziarraren sarraskia ezagutzeko aukera izanen dugu. Arratsaldeko 7ak eta erditan hasiko da proiekzioa, ondoren Zoe Mavroudik skype bidez hitzegingo du eta bertaratuen galderei erantzungo die.