ArnasaLuzea (AL) crowdfunding plataforma

ArnasaLuzea (AL) crowdfunding plataforma

Bostgarren urteurrena ospatzen ari garela eta, ArnasaLuzea izeneko egitasmo batean sartu gara ZuZeu egiten dugunok, hemendik aurrerako gure zereginen artean, nagusietako bat izango delakoan.

ZuZeu orainkaria sortu zela bost urte betetzen ditugu apiril honetan, 14an preseski, eta ez daukagu aukera alferrik galtzeko asmorik. Pozik gaude eginiko bidearekin, baina orain arteko guztia hastapeneko pausotxoen bilduma  baizik ez zaigu iruditzen: geroa da kitzikatzen gaituena.

Sinetsirik gaude euskal kazetaritza eta euskal kazetariak bultzada egokiaren beharretan direla, eta ArnasaLuzea deitu diogun hauxe izan daiteke hori egiteko moduetako bat.

Kazetari gazteei  euren lana egiten eta argitaratzen laguntzeko asmoak xaxatu gaitu. Arnasa luzeko kazetaritza bultzatu nahi dugu horrela, kontakizun landu eta borobildua, eguneroko informazio-agenda azkarretik urruti egin ohi den hori: erreportaje handia, kronika landua, ikerketa kazetaritza…

Egitasmoa ezagutzeko, ordea, onena ArnasaLuzea bertara joatea izanen duzu.

crowdfunding.zuzeu.com

ArnasaLuzea crowdfunding plataforma – azalpenak

 logo-ArnasaArnasaLuzea (AL) crowdfunding plataforma

crowdfunding Arnasa Luzea zuzeu, crowdfunding plataforma zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “ArnasaLuzea (AL) crowdfunding plataforma”-ri buruz

  • proposamen ona,
    Kontutxo bat besterik ez (eta mania pertsonala, huts-hutsean): zergatik deitu Crowdfunding beti-betiko “diru-bilketa” hitzari. Gordinagoa delako? Ez delako ez cool, ez posh, ez total-look, ez fresh-hypster?

  • Yeah man! Don’t you get it? Dena dela, niri ongi iruditzen zait. Euskaraz ere, txurroa busti.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude