ArnasaLuzea (AL) crowdfunding plataforma
Bostgarren urteurrena ospatzen ari garela eta, ArnasaLuzea izeneko egitasmo batean sartu gara ZuZeu egiten dugunok, hemendik aurrerako gure zereginen artean, nagusietako bat izango delakoan.
ZuZeu orainkaria sortu zela bost urte betetzen ditugu apiril honetan, 14an preseski, eta ez daukagu aukera alferrik galtzeko asmorik. Pozik gaude eginiko bidearekin, baina orain arteko guztia hastapeneko pausotxoen bilduma baizik ez zaigu iruditzen: geroa da kitzikatzen gaituena.
Sinetsirik gaude euskal kazetaritza eta euskal kazetariak bultzada egokiaren beharretan direla, eta ArnasaLuzea deitu diogun hauxe izan daiteke hori egiteko moduetako bat.
Kazetari gazteei euren lana egiten eta argitaratzen laguntzeko asmoak xaxatu gaitu. Arnasa luzeko kazetaritza bultzatu nahi dugu horrela, kontakizun landu eta borobildua, eguneroko informazio-agenda azkarretik urruti egin ohi den hori: erreportaje handia, kronika landua, ikerketa kazetaritza…
Egitasmoa ezagutzeko, ordea, onena ArnasaLuzea bertara joatea izanen duzu.
ArnasaLuzea crowdfunding plataforma – azalpenak
proposamen ona,
Kontutxo bat besterik ez (eta mania pertsonala, huts-hutsean): zergatik deitu Crowdfunding beti-betiko “diru-bilketa” hitzari. Gordinagoa delako? Ez delako ez cool, ez posh, ez total-look, ez fresh-hypster?
Yeah man! Don’t you get it? Dena dela, niri ongi iruditzen zait. Euskaraz ere, txurroa busti.