Eskoziaren independentziaren aldeko posterrak (II)

Independentziaren aldeko kanpainak posterren sorkuntzari eusten dio, kontrako inkesta guztiei buelta emateko tresna gisa. Posterretan hainbat gai erakusten dira: autonomia energetikoa, Erresuma Batuaren porrota, historia… denek helburu bakarra dute: irailaren 18an Eskoziak estatu berri izateko nahikoa babes lortzea. 2012ko uztailean ere sortu nuen poster independentisten galeria.

z

Tortillari buelta eman eta independentziari beldurra izan ordez, “Ez” bozkatzearen ondorioei buruzko azalpenak eskatu dizkiete unionistei.yess

Bi estaturen arteko mugaren ustezko ondorio dramatikoak uxatu nahi dituzte hurbileko kasu batzuk erakutsiz.whodr

Erresuma Batuko erreferentzia kulturalak ez dituzte galduko, kasu honetan Doctor Who telebista seriea.skozz

Erresuma Batuan agintzen duen alderdi kontserbadoreari agur esaten diete, alegia, Eskozian babes gutxi duten horiek ez dietela aurrerantzean aginduko.sf

Konstituzio berri batean eskubide zibilak bermatuko dira.

scotland

Eskoziarren etorkizuna eskoziarren esku.ridal

Autonomia energetikoa posible da Eskozia aske batean.nuk

Suntsiketa masiboko armarik ez da egongo Eskozian.aadsgf

Ekonomia segurua eta zerbitzu publikoak Eskoziako petrolioa Edinburghetik kudeatzetik etorriko da. (Who Want’s to Be a Millionaire saio ingelesa)1604438_585718368172841_1608098735_n

Erresuma Batutik gaitza besterik ez datorkie.1510757_598926953518649_1545120095_n

Argudio historikoak ere badira. 1314an independentzia galdu zenetik odol asko isuri da askatasunaren alde. 1507023_573607019383976_566477755_n

Beste herri independente batzuk bezalakoak izan nahi dute.1506012_583044265106918_873664913_n

Erresuma batutik beldurra, zalantza, segurtasun eza eta inozotasuna besterik ez dator.1474573_572775166133828_1944609140_n

Erresuma Batuak eragiten dizkien mozketa eta zerga igoeren aurreko irtenbidea da independentzia. 1375080_534417909969554_1569277760_n

Arrazoi identitarioak: Eskoziarrak gara, ez britainiarrak.1231310_519607504783928_1117851516_n

Unionista izatea artaldeko izaki akritikoa izatea da.1175306_517432648334747_342501264_n

Margaret Tatcherren mamua.1003971_493008370777175_436991435_n

Shakespeare ingelesaren Hamlet: Pentsatze dut, beraz bai bozkatuko dut.292486_476229592455053_1914242871_n

Eskoziarren esku dago Erresuma Batuko botere ahula ondoratzea.188812_447952378616108_1857203059_n

Argudio eknomikoak ematen dituzte eta Londresen lehentasuna ez da Eskozia.64839_501629006581778_331210980_nEskoziako zereal ezagunenen ikurra independentista da.

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra