Culinary Action, euskarak merezi du

Culinary action 2Urtarrilaren 31n ZuZeun sarrera bat argitaratu zen, non Culinary Action ekimenak euskarari egiten zion ezikusia salatzen baitzen eta jendea kexa bideratzera animatzen. Otsailaren 1ean, Culinary Actionen webgunean euskarak argi printza bat erakutsi du.

Hastapen bat da, horretan lagundu dugun guztioi esker lortutakoa. Euskarak merezi duen tratamenduan lehengo urratsa izan dadila, atzetik etorriko diren guztien aitzindari.

Euskaldunon ahotsa bideratzeak emaitzak ematen dituela frogatu da, beste behin ere. Jarrai dezagun gurea dena aldarrikatzen. Euskarak merezi du!

euskara, Internet

ZuZeu-ko editoreek sarean aurkitzen dituzten artikulu interesgarriak, CC-BY-SA 3.0 lizentziapean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude