Elebakarren diktadura: Kutxabank
Aski ezaguna dugu zuzeulariok euskaldunok Euskal Herrian bizi dugun elebakarren diktadura. Kalean, ogia erostera goazenean, autobusaren zain egoteko magazine bat erostean, ordua galdetzean… badakizue zertaz ari garen ezta? Beno, bada halakoak guk ordaindutako erakunde publikoetatik datozenean, are higuingarriagoak dira. Diktadura batean bizi garenaren erakusle. Bagoaz!
Egoera hau salatuko dugu gaur, bihar eta etzi -orain arte salatu izan dugun eran- baina izenburu berri batekin (Elebakarren diktadura). Gaurkoan Kutxabank ekarriko dugu sortu berri dugun sekzio honetara. (Oraingoz) erakunde publikoen eskutan dagoen banku honek ez ditu erabiltzaileen hizkuntza eskubideak errespetatzen. Horren erakusle dira atzo idatzitako email hau, eta jaso zuen erantzuna.
Igorritako emaila
Jasotako erantzuna
Ikusi dezakezuen bezala, erabiltzaileak euskaraz idatzi dio Kutxabankek eskura jarritako iradokizunen helbideari. Eta honek, nola ez, gazteleraz erantzun. Elebakarkeria #kontzeptugisa. Gogorregia litzateke “Hablame en Cristiano” zaharruno hori erantzutea. Ez dakit nor den horrelako zabarkeriak gertatzearen arduraduna, baina, post honek balio beza halakorik gehiago gertatu ez dadin. Bitartean hor segiko dugu diktadura elebakarra salatzen.
EUSKALGABEEN DIKTADURA. Betikoa.
“(recomendamos utilizar Internet Explorer)”
Gauza onik ez
Ba segi Nafarroa “baskofonoko” LA CAIXAren bulegoak bisitatzera.
Hori da euskaldunoi pasotoreroa egitea, hori!
CAN fachanavarreroa zena, txit euskaltzalea zen ugazaba berrion ondoan.
Euskalgabeen diktadura, bai.
Ezintasunagatik edo gaiztakeriagatik, kontrako ditugu.
Akaso kontua izango da diktadore euskalgabe harroputz inbaditzaileen establezimenduetatik gure dirua une batez edo betirako ateratzea, ea nola sentitzen diren. “Segi zuek hispano-frantses onen konpainian. Gu bagoaz”.
Beste batzuetan, Euskaltelen adibidez, alferkeria da gaitzen sorburu: “Euskaraz nahi baduzu, sakatu 1; espainolez nahiago baduzu, sakatu 2.” Eta bigarren hau beti-beti lanpeturik dabiltzan beharginek hartzen ez dutenez, etxean “bat” sakatzen dugu eta erantzuten duenari euskaraz exijitu. Orain arte, ondo.
Eroski ta horrelakoetan, antzeko zerbait: etiketa-jartzaile, kutxazain, arrain-saltzaile… euskaldunik gaur etorri ez dela? Lasai, hurrengo batean arrimatuko gara agian. Ez al dakizu? Carrefour, MB, Leclerq, Geant Casino, Lidl, Dia, Alcampo eta bestetan euskarazko letreroak eta langile euskaldunak ipintzen ari dira.