Pirinioetako 103 udalerrietako egoera ezagutzeko tresna

Baztan, Orreaga, Burgi, Ezkaroze, Erronkari, Baigorri, Izura, Donibane Garazi, Aldude, Banka, Gamarte, Barkoxe, Larraine, Muskildi… Denera Nafarroa Garaiko, Baxenafarroako eta Zuberoako 103 udalerri hartu ditu Udalbiltzak, tokiko eragileekin elkaranean, Euskal Pirinioetan lan eta bizi ekimenerako, garapen ekonomiko eta soziala erdiesteko asmoz, eta 103 udalerrietako egoera zein den ikusteko tresna sortu dugu, Gaindegiarekin batera (Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia): Euskal Herriari Begira – PirinioakPirinioetako 103

103 udalerrietako datuak, mapak edota grafikoak daude, eta udalerrien arteko alderaketak egin daitezke –baita Euskal Herriko beste udalerriekin ere–. Deskargak egiteko aukerarik bada. Euskaraz, espainolez eta frantsesez osatu dugu.

Udalbiltza.info-ko Euskal Herriari Begira atariaren tokiko –Pirinioetako– bertsioa da. Udalbiltza iazko martxoan berrantolatu zenetik dago martxan Euskal Herriari Begira. Euskal Herriko instituzioak sortze beretik du helburu gure Herria zertan den jakin eta ezagutzera ematea, oinarrizko datuak eta diagnostiko zehatzak jakinaraziz.

Gure asmoa nazio eraikuntzarako behatokia sortzea da: Euskal Herriaren egoera aztertzeko eta gogoeta egiteko, diagnostikoa iraunkorki osatzeko, proposamenak luzatzeko, artikulazio lana egiteko… Behatokia eratzeko bidean, Euskal Herriari Begira ataria sortua dugu, Gaindegiarekin elkarlanean egina.

Azken Durangoko Azokan Euskal Herriari Begira-ri buruz emandako hitzaldiaren bideoa. Eta albistea.

Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarra

Zer duzu buruan “Pirinioetako 103 udalerrietako egoera ezagutzeko tresna”-ri buruz