Nire aitaren etxartea
Harri eta herri liburuaren 50. urteurrena dela eta, bururatu zaigu Arestiren bigarren poemario horren eta Hedoi Etxarteren bigarrenaren –Sinplistak– aurkibide onomastiko bateratu bat atontzea. Nahi baduzu erabili, nahi baduzu utzi. Baina ez galdetu guri, zertarako.
Adam (Adan), 121, 158. Agera (Agueda), 79. Agolli, Dritëro, 20. Altube, 55. Amorrortu jauna, 97. Ansorena, Haritz, 44. Anton (Antonio), 31. Aresti Segurola, Gabriel, 37, 121-123. Arias, 55. Asmodeo, 71. Attila, 56. Atutxa, Benjamín, 49. Axular, 63, 69, 79. AZ kazetaria, 13-14.
Baader, Atila, 25. Baal, 71. Bach, Johann Sebastian, 74. Badiou, Alain, 60. Bafomet, 71. Barandiaran, Joxepe Mikel, Ataungo (José Miguel), 57-59. Basarri, 107. Beethoven, 22, 89. Belial, 71, 85. Benjamin, Walter, 35. Berzebu, Satan (Belcebú, Satanás), 71, 156, 176. Brecht, Bertolt, 35, 52. Broussard, Robert, 26.
Cameron, 60. Cardenal, Ernesto, 36-37, 100, 104. Chopin, 75. Coolidge, 60.
D jauna, 64-65, 101. Dalton, Roque, 24. Dante, 119. Demkë, 44. Desnos, Robert, 9. Dj Msn, 42. Donostia, Aita (P. Donostia), 113. Donibane, Sanjoan, 166. Dovlatov, Sergei, 16, 86. Duggan, Mark, 60. Dzierzynski, 28.
EB andrea, 68. Élouard, 10. Ernst, 10. Errekalde, Jon, 22-23, 90-91. Etxebarrieta, 36. Etxeberria, Hasier, 33, 37.
F zuzentzailea, 66-67. Frantzisko, San, 33.
G arlotea, 73-75. Gala, 10. Galileo, 82. Gandhi, 28. Garro, Lander, 81. Gereziaga, Helena, 29. Gereziaga, Solanje, 29. Gezurra, Mikel (Don Miguel Mentiras), 49. Gilen (Guillermo), 31. Goikoetxea, Adur, 102-103. Goteun, 71, 85. Guria, 127.
Hikmet, 123. Hocquengheim, Guy, 81. Hönecker, 36. Hrabal, Bohumil, 76.
Ibarrola, Augustin, 109, 121. Idoia, 101. Iñaki langabea, 83. Iparragirre, 35, 135, 166-167. Irazusta, Oihane, 102-103. Iriarte, Itziar, 16, 17. Izaro bekaduna, 83.
J andrea, 30, 71-77. Jainkoa, Jauna (Dios), 27, 51, 57, 138-139, 143, 149, 151, 154-155, 158-159, 176, 179, 182. Javi, 57. Jeanjacuot, Sylvia, 26. Jesus Christ, 90. Jesus, Jesukristo, Kristo, 29, 111, 127, 154-155, 174, 182. Jon Paulo II., 81. Joxepe (José), 71, 85-87. JS aktore ospetsua, 64-65.
Kaifas (Caifás), 97. Karl, 42. Karlos (rey Carlos), 140. Katilina, 29. Keny, 42.
L andereñoa, 58. L kontablea, 61-62. Lasa, Mikel, 33, 35. Lazaro, 131. Lebiatan, 71. Lenin, 22, 63. Leoz, Imanol, 11-12. LS jauna, 14. Lukács, György, 71. Luxemburg, Rosa, 90.
M andrea, 94-95. M langabea, 61-62. Maiakovski, 19. Malcolm, 42. Mamina, Santi (San Mamés), 79. Mann, Manfred, 42. Maradona, 42. Maria, Andre dona, Ama Birjina, Pilarrekua (Virgen María), 83, 138-142. Marta, 34-36. Martinez, Amaia, 43-45. Marx, Karl, 100. Masson, 10. Matxalen, Errenteriako (Madalen de Rentería), 170. Maximilien, 42. Mesrine, Jacques, 26. Mitterrand, 81. Moises,176. MT burkidea, 68. Muguruza, Josu, 37. Murua, Nekane, 22, 90-91. Mussolini, 56.
N andrea, 29-30. Napoleón, 100. Nerea, 127. Nina, 77. Noriega, Eduardo, 36.
OD boilinista, 46. Onfray, 10. Oreja, Marcelino, 49. Orwell, George, 68. Oteitza, Jurgi (Jorge de Oteiza), 91-125. Otero, Bladi (Blas de Otero), 33, 109, 123.
P andereñoa, 58. P ingeniaria, 95. P jauna, 94-96. Paladin, 71. Peilhen, Dom., 27. Péret, 10. Pertur, 43. Petri, Jondone (San Pedro), 57
Ramos, Garbi, 18, 50, 100. Roth, Joseph, 25.
S ikaslea, 66. Solanje, 49. SP publicista, 46.
Txillardegi, 33-37.
U behatzailea, 63. Udarregi, 107. Ui, Arturo, 48.
Verdi, 89.
Wagner, 89. Wotan jainkoa, 57.
X kazetaria, 66. Xabier, 101. Xostakovitx, 36, 58.
Z tabernaria, 94-96. Zabala, Aritz, 18, 50, 100. Zabaleta, Gema, 75. Zaldua jauna, 97. Zelaia, Gabriel, 109, 121-123. Zubeldia, Naiara, 12.
OHARRAK:
Harri eta Herri liburuaren edizio ugarien artean Susakoa (2000) aukeratu dugu. Edizio elebiduna. Halere, izena euskaraz agertzen diren orrialdea soilik seinalatu dugu, erreferentziak bikoiztu ez daitezen.
Harri eta Herri liburuko izenak letra etzanean jarri ditugu, bereizgarri. Okerrik ezean, izen bakar bat errepikatzen da bi liburuetan (Jesukristo / Jesus Christ). Bereizita jarri ditugu, Aristirentzat eta Etxarterentzat pertsona(i) ezberdinak izan litezkeelakoan.
Pertson(ai)en izenak soilik jaso ditugu. Edo inizialak, beren hitz bereizgarriarekin, Sinplistak liburuan agertu bezala, iniziala errepikatzen bada. Baina hitz bereizgarri ezberdinekin agertzen bada –adibidez, P andereñoa, P jauna, P ingeniaria-, aparte jarri ditugu, pertsona(i) bera izan litezkeen arren. Ordea bai iniziala bai hitz bereizgarria errepikatzen badira, erabaki dugu pertsona(i) bera dela, bat baino gehiago izan litezkeen arren.
Harri eta Herri liburuko Jainkoa Aita eta Jesus Semea bereizita jarri ditugu, bi Pertsona ezberdinak izaki. Ordea Jainko-Jauna… edo Jesus-Jesukristo… edo Satan-Berzebu izenen aldaera edo adiera ezberdinak bildu egin ditugu, nahiz eta ñabardurak egon litezkeen haien artean.
Pertsona(ia) pertsonalki aipatzen denean soilik hartu dugu erreferentzia. Eta ez, adibidez, Rosa Luxemburg plaza (Platz) baten izena bada, Izaro irlarena, edo Brecht estilo jakin bat (brechtiarra), edo David izar jakin bati lotutako izena. Bai ordea San Frantzisko edo Donibane Sanjoan, Arestirentzat egutegiko data soilak baino zentzu pertsonalago bat izan dezaketelakoan.
Izenak edota abizenak liburuan agertu bezala jaso ditugu, falta duten abizen edo izenarekin osatzeko tentazioari edota arriskuari muzin eginez. Harri eta Herri liburuan erdarazko aldaera ere bai (parentesi artean), nabarmen aldatzen bada euskarazkotik.
Soilik poemetan agertutako izenak jaso ditugu. Horregatik ez dira agertzen liburuen egileak, edo azaleko irudien egileak, edo Susa poesia saileko Sinplistak arteko 62 liburuenak.
Posiblea da izen edo hutsen batek ihes egin izana. Barkatu.