Badator Astelehentxutxu 2013!!
Urtero bezala, Gernika-Lumoko gazteek Astelehentxutxu2013 eguna antolatu dute Txurfieu TXUen Txunamixe lemapean, Urriko Azken Asteleheneko jaiaren aurreko larunbatean (aurton, urriaren 26a). Horrez gain, azken urteetan bideo ezberdinek izandako arrakasta ikusita, aurton ere beste bat grabatu dute:
Zer da Astelehentxutxu?
Azkeen urteotan gazte lokalen fenomenoak arrakasta handia izan du. Hala ere, Gernika-Lumon aspaldi konturatu ziren lonjek ere badutela bere alde iluna: koadrila edo lagun talde bakoitza beraien lokalean sartu eta gainontzekoengandik isolatzeko arriskua, bai euren betiko lagun taldearekin, bai norberaren giroko jendearekin.
Hori dela eta, hasiera batean, herriko hiru talde elkartu ziren (Iparragirre rock elkartea, Gazte asanblada eta Trinkete Antitxokoa), egoera honen inguruan hausnarketa sakona egiteko. Hala, gazteak elkar komunikatzeko eta ezagutzeko asmoarekin, lehengo Astelehentxutxu eguna antolatu zuten. Aurrerago aipatutako isolamendua apurtzea lortu zuten, hein batean behintzat; izan ere, egun hartara hainbat gazte hurbildu ziren.
Hortik aurrera, ekimena martxan jarri zuten elkarteek herriko gazteen esku utzi zuten egunaren antolaketa. Hartara, orain arte egin diren Astelehentxutxu egun guztiak lonjarik lonja antolatu dituzte. Helburua: bai egunean bertan, bai eguna antolatzeko prozesuan, gernikako gazte guztien arteko komunikazioa, harremanak eta elkar-eragina sendotzea.
Hala, herrian dauden gazteei TXU izateko gonbidapena luzatzen zaie urtero: urte osoan zehar herrian antolatzen diren ekintzetan parte hartzeko, lagun berriak egiteko, gainontzeko lagun eta ezagunekin harremanak sendotzeko…Azken honekin lotuta, bideo honetan, ekimenean parte hartzen duten gazteetako batzuk TXU izateari buruz hitz egiten dute:
Gernika-Lumoko gazteen iazko eslogana aintzat hartuta, Ni Txu, ta txu? Izen zaittez TXU bebai!
Oharra: Aurreko urteetako bideoak ikusi nahi izanez gero, hemen dituzue ikusgai: http://www.youtube.com/user/astelehentxutxu