Espainol sentitu eta independentzia nahi

Espainol sentitu eta independentzia nahi

Espainol sentitu eta independentzia nahiIberiar penintsulako independentista sutsuenak espainiarrak direla diote batzuek. Haiek dira Independentzia Gerra bat (1808-1814) borrokatu eta horrela izendatu duten bakarrak. Gauza berriagoa da jatorri kultural eta linguistiko espainola estimatu arren, aparteko estatu bat sortzeko grina. Katalunian agerian gelditzen ari da: espainol sentitzea independentista izatearekin bateragarria da.

“Abertzaleak batu gaitezen’ bota behar den mitoa da”. Andoni Olariagak hegemoniari buruz Gazte Danbadan egindako hitzaldian dio hori (iruzkinak Topatun). Eta segi: “50 urtean defentsa estrategia izan da, baina ez du balio irabazteko estrategia gisa”. Nortzuen arteko elkarketa bultzatu behar da ez bada abertzaleen artekoa? Mediterraneoan dago erantzunetako bat.

Independentismoa bihotzetik arrazoira hedatzen trebeak izan dira Katalunian. Prozesu hori gertatu izanaren baldintzak oraingoan albo batera utziz, interesgarria da (eta harrigarria!) zein marruskadura gutxirekin bihurtu diren milaka lagun independentismora Katalunian. Gehiengo kuantitatibo berriaren gako garrantzitsuena xarnego deiturikoen eta haien seme-alaben posizio aldaketa izan da.

Norbere burua nazionalista katalantzat hartu gabe, eta espainiar identitateari eutsiz, hautu politikoa berritu dute. Motibazio independentista anitzagoa egin da sektore hauek txertatu direnean. Ezin aipatu gabe utzi ekonomiaren pisu astuna, baina oharkabean pasatzen utzi gabe mespretxu politikoa eta eraso linguistikoak. Sektore berriek, akaso lehengoek ez bezala, buruaren bulkada izan dute, sentimenduena beste ala gehiago. Súmate elkartea jende horren erakusgarria da. Lelo honekin ari dira lanean: “Sentirse español y querer la independencia”.

Aurreko spot-az gain merezi du elkarteko zuzendariorde Manolo Ortegaren azalpen bideoa entzuteak. Besteak beste dio: “Orain dela gutxi pentsaezina zena gertatu da. Konturatu gara independentistek ondo hartzen gaituztela, Kataluniarentzako onena nahi dugun bitartean la roja-koak izan ala espainol izaten segi nahi izan arren”.

Horrelako diskurtsoak gertatzen dira Euskal Herrian?

Lehen aipatutako Olariagaren hitzaldiak horrela jarraitu zuen: “Batu behar gara euskal estatua nahi dugunok, abertzaleak edo ez”. Teorian onartu egiten den argudioa bada ere praktikara eramateko orduan zailtasunak agertzen dira. Gure Esku Dago elkartearen aurrekaria da Nazioen Mundua eta Gazta Zati Bat dokumentala. Honi buruz zera dio Olariagak: “dokumentala nazionalismo folklorikoa da. Horren galga edo topea nabarmena da. Brometan esaten nion lagun bati gazta zati bat beharrean gazpatxo cuenco bat egiteko”.

Olariagak hitzaldi horretan dioenez, Bizkaia eta Gipuzkoatik haratago nekez sortuko dira abertzaletasunaren imaginarioan ainguratutako gehiengoak. Abertzaletasuna beste motibazio bat gehiago izan behar dela dio, izan daitekeen bezala arrazoi ekonomiko hutsa, ikuspegi feminista edo ekologista. (26′ 20”tik aurrera).

Gogoetarako balio behar du Katalunian gertatzen ari denak. Independentismoa diskurtso nazionalistatik haratago ere zabaltzeko beharra dago, praktikara eramatekoa, irabazi nahi bada. Maiz esan dira horrelakoak. Ez da berria. Hori nola egin asmatzea beste kontu bat da. Orain arte ez da asmatu.

Kataluniako independentisten arrazoiei buruz gehiago:

Eduardo Reyes, Súmate-ko kideari elkarrizketa telebistan.

Independentista izateko nire arrazoiak. Ireneu Castillo.

Eskozian ere gertatzen da:

Ez-nazionalista baten argudioak independentziaren alde. Jamie Mackey.

Espainol sentitu eta independentzia nahi
hegemonia, independentzia, Katalunia, nazionalismoa, olariaga
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

13 pentsamendu “Espainol sentitu eta independentzia nahi”-ri buruz

  • Independentzia ez da bozkatzen.
    Norentzat eta nortzuk lortuko dute independentzia?
    Estrategikoki euskal Estatuaren alde daudenak, Talaveran edo Markinan jaioak…

  • Denok-kabitzen-gara 2013-10-17 20:26

    Ez nuke gaiaz iritzi erabatekorik eman nahi bideoa osorik ikusi gabe, baina gauza batzuk esan gabe ere ez dut geratu nahi, gehienbat testuan aipatzen denaren harira.
    (Bide batez, “Ni ez naiz nazionalista, ni independentista naiz” duela urte mordoxka entzuna diot nik Carod-Rovirari ere telebistan: 27′ 19″)
    Hasteko, Euskal Herria eta Katalunia gehiegi parekatzea ez zait egokia iruditzen; luze joko luke arrazoiak emateak, baina uste dut agerikoa dela bi egoeren artean alde handiak badaudela.
    Nire lehen galdera litzateke, independentzia-nahira nor erakarri beharko litzatekeen EHn; hain espainolak sentitzen dira Espainiatik migratutakoak? (bigarren belaunaldikoak bederen); hainbeste dira, kopuruz, gehiengoa osatzeko oraindik espainolak sentitzen direnak behar izateko?.
    Ba al da Katalunian gertatzen Nafarroan edo Ipar EHn gertatzen dena, “bertako”-edo direnetako asko espainol edo frantziar petoak sentitzea? Berdin jokatu behar al da haiekin?
    Nire uste apalean, abertzaletasuna eta independentismoa bahituta dituen alderdi ustez nazionalista baina egiaz erregionalita baten jarraitzaileen artean, PNVren boz-emaileen artean, bilatu behar da jendea independentzia-nahira erakartzea, abertzaleak izanda (diotenez), independentistak ere izan daitezen. Bestela jai dugu, psoe-ri edo pp-ri boza ematen dioten guzti-guztiak independentismoarekin bat egitea lortuta ere.
    Nazionalismoa eta folklorismoa parekatzeari, bestalde, zahar-kiratsa dario. Askotan erabili izan dute beste nazionalismo mota bat, benetakoagoa, espainola edo frantsesa alegia, defendatzen dutenek. Irtenbide errazegia iruditzen zait argudio gisa.
    Ni nazionalista, abertzalea eta independentista naiz, eta nik ere pentsatzen dut euskal imaginarioa eratzerakoan Bizkaian edo Gipuzkoan kokatzen den ikuspuntua gehiegi bultzatu dela, EHren beste errealitate batzuk estaltzeraino, baina, beharbada, imaginario hori zabaldu, osatu eta hedatu/partekatu egin beharko litzateke, ez bi arrazoi merkerekin alde batera utzi. Nafarroaren historia berreskuratzea izan da azken horren adibide bat nik uste.
    Bukatzeko, Juan Paredes euskal militante badajoztarra gogorarazi nahiko nuke, besterik erantsi gabe, hausnarketagai izan dadin,

  • Soinua moztuta dago azken bideoan

  • Iñaki (y compañía), disculpa que escriba erderaz: a estas horas de la noche para un catalán euskaraz idaztea zailegi duk.
    Una anécdota: un compañero de trabajo me decía hace unos años: “yo soy eppañol” -con dos p´s- “y madriditta” -dos t´s-”. La última vez que lo vi me dijo “soy independentitta” -sí, con dos t´s- “y madriditta”
    (el madridismo no desaparece, al final resultará que ellos son los que son més que un club)
    Cuando le pregunté a qué se debía el cambio me dijo “a que estoy hasta los c……” El argumento puede no parecer muy elaborado, pero tiene su fuerza…

    Como independentista “de toda la vida” yo también tuve una sensación estraña cuando escuché las afirmaciones de la gente de Súmate (“no tengo nada contra los españoles…yo soy español”). Pero éste es el verdadero triunfo del soberanismo, y no hay mejor manera de contrarrestar el “Cataluña es España” que con un “los españoles de Catalunya tienen claro que Catalunya no es España”.
    Al fin y al cabo si yo viviera en el valle de Aran podría ser partidario de la independencia aranesa sin dejar de ser y sentirme catalán…

  • Katalunian independentista bilakatu diren “txarnego”-en parekoa Euskadin Priede, Isaias Carrasco etabar ziren. Duela lau egun ETAk hiltzean askok txalotu eta beste askok beste aldera begiratzen zuten bitartean. Zorionez, abertzale asko ere hilketa honen aurrean manifestatu ginen, aurre egin genion terrorismoari (etsaien lagun bihurtuz, noski).

    Hau dena kontuan izan gabe ezin da analisi zuzen bat egin. Eta arrazoi bat jartzen du mahai gainean galdera honi erantzuteko (ez da erantzun bakarra, baina bai garrantzitsua): Nola dira hain españolistak hemen eta Katalunian ez?

  • ez hartu irudiko hatz hori iraintzat, ez da apropos egindakoa

  • Interesgarria da gaia. Ni printzipioz ados nago independentista guztiak batzeko beharrarekin, independentista izatearen arrazoiari begiratu gabe. Independentista ez direnak orain bihurtzen badira ere, primeran!
    Hala ere, ez dakit gai hau ez ote den aitzakia modura erabiltzen abertzaleok banatuta jarraitzeko. Nik ez dut abertzalea ez den independentistarik ezagutzen, diozuenagatik egongo dira (adibiderik?) eta aurrez esan dudan bezala haiekin kontatu beharra dago. Abertzale eta independentisak berriz, asko ezagutzen ditut eta oraindik oso urrun gaude batuta egotetik.
    Laburtuz: “Batu behar gara euskal estatua nahi dugunok, abertzaleak edo ez” esaldiak esan nahi du estatua nahi dugun abertzaleak ere batu behar garela. Teorian errezena abertzaleok batzea denez, zergatik ez dugu ahalegina hor jartzen eta ondoren abertzale ez direnengana zabaltzen joan?

  • Iker Sumendiaga 2013-10-18 12:20

    Ba nik uste dut ez naizela abertzalea baina bai independentista. Eta, gainera, hau koiuntura kontu bat besterik ez da, berez, mugen eta estatuen deuseztapena baita nire ametsa. Ez dut inoiz oso argi izan zer den abertzalea izatea. Gure nazioa maitatzea? Hain modu ezberdinetan uler daiteke hori ere… Identitatea, hizkuntza, tradizioak, defendatzea…? Tradizioei ez diet halako maitasuna berezirik. Ohiturek bere eboluzioa dute. Tradizio bilakatzen ditugunean, mantentzearen aldeko grina sortzen dugu, instituzionalizatuz eta denboran izoztuz. Hau da, mantendu behar delako mantenduz. Nik independentzia defendatzen badut, batez ere, oraintxe euskara defendatzeko tresna bakarra dela ikusten dudalako da, beste batzuen artean. Bestetik, antolakuntza erakunde txikiek handiek baino hobeto funtzionatzen dute. Eta hori justizia soziala bilatzeko orduan oso garrantzitsua da. Botere delegazioa gero eta handiagoa izan (estatu handietan bezala) ustelkeria eta botere gehiegikeriak gero eta errazago gertatzen dira. Aldiz, errealitateak iraultzea, askoz errazagoa dirudit estatu txikietan. Ez al da errazagoa izango herri ekimen bat instituzioetara eraman eta erabakiak hartzera presionatzea Andorra batean, Errusia batean baino? Islandia adibide hartuz, Konstituzioa herritik ti-ta batean aldatu zuten iruzurraz jabetu zirenean.

  • Iker Sumendiaga, nahiko ados zurekin. Ikuspegiaren arabera agian ni ere naiz abertzalea. Ez zait iruditzen eztabaida horretan trabatu behar dugunik.
    Guretzat hobe dela uste dut xehetasunetan sartu gabe, denok abertzale, denok independentista eta aurrera jarraitzea. Bestela, laister etorriko da bat abertzale ez den independentistarik ez duela onartzen esanaz, zatitzera!

  • “Bestetik, antolakuntza erakunde txikiek handiek baino hobeto funtzionatzen dute. “

    exacto. La cultura, historia y lengua propias son las que hacen que un español en Catalunya (o en Euskal Herria ) pueda ver su “comunidad autónoma” como una sociedad diferenciada, pero el paso definitivo al independentismo puede venir por razones prácticas. (la otra causa que genera independentistas en Catalunya es el insulto y la propaganda antiindependentista) .

    Hona hemen duela urte bat foru anarkista batean irakurri nuena:

    En Catalunya ya hay un estado, o puede que incluso si queremos hilar más fino, más de uno, ya que existe la duplicidad de la Generalitat y la Administración Central. Lo único que va a cambiar en el caso de esa supuesta independencia es que no habrá dependencia directa de Madrid; que la Generalitat habrá asumido una cuota de “autogobierno” que pasaría directamente a depender de Bruselas sin pasar por Madrid (..) Y teniendo una mayor “descentralización”, no veo el porque desde algunos ámbitos anarquistas hay tanto rechazo. (..) Entendería el que no se le diera importancia, el que se “pasara” del tema al interpretar el cambio poco significativo, pero el rechazo no acabo de entenderlo. Yo creo que el ir reduciendo el ámbito territorial de lo que llaman “autogobierno” siempre es positivo. Se que no es un cambio “revolucionario”, y ni siquiera significativo, pero al igual que muchos cambios que se dan y que tampoco lo son, la cuestión es si se trata de un avance en el sentido que queremos darle a los cambios sociales y la “organización” territorial, o si es un retroceso. Cuanto más “localmente” se actúe creo que mejor, y tender a lo pequeño, mejor que a lo grande.

  • KAtalunian hazitako umeen gehiengo zabala Katalana menderatzen du oso ondo, hemen aldiz? D eredukoak gehienak ta ez guztiak.
    Han Katalana jendearen gehiengoa daki hemen erdia, han Katalana ikastea ez da munduaren akabera, hemen ez dakitenen %80a ez zun Euskara ikasiko ezta dohainik, ta inposizioa dela deritzo.

    Katalunia Nazioa izango da baina ez du Estatu instrumenturik oraindik, hemen Espainiak eragindako murrizketak , lapurketak…. ez dira ezer han egindakoekin (guztiei egiten diotena, ez gizartearen zati bati. ze hemen Espainiak egindako gauz asko batzuen kontra egin dute, ta guztien aurka egin dutenean, Espainiaolak Espainiatar izaten jarraitu nahi izan dute) hemen daudenekin alderatuta.

    Espainiol sentitzen diran hoiek, Independentzia zale bihurtu diranak, estatua dirua bueltatuko balie, ta ekonomia hobetuko bazan (ez da hobetuko baina demagun), berriro Espainiazaleak izango ziran.

    Beraz bakarrik arruinatu behar gera jende hori agian erakartzeko, ta agian diot, ez delako berdina han dauden sentimendu, hizkuntz erabilera, ekonomia….. ta hemen daudenak.

    Ekonomiarengatik lortu dezaketela independentzia? Ba bejoiendela, baina ez dute inor erakarri, Espainia desegiten ari da, ta jateko ez badute ta uste badute kanpo izango dutela, ba kanpun gelditu nahiko dira, bestela barrun izugarri eroso egongo ziran berriro.

    Ez dut ezagutu EHn Espainiola sentitzen dan inor, Euskal Herriaren Independentzia nahi duna, ta egongo dira, bainan ez dakit nun, ta Espainiazale asko ezagutzen ditut.

    Ta ez da bakarrik erruinara joatea, herriak estatu Espainiarrari bota behar dio errua (ze CIUk egindakoak izugarriak izan dira, baina estatua du aitzaki), ta errua abertzalei botatzen badie autonomi gehio dugulako? Ez dutelako ikusten bere estatua egindakoa?

    Argumentua gabe erakarri behar dudana ez dut erakarri nahi, zergatik? Berdin du ni ze egiten dut, bera gaizki dagonean etorriko delako, bitarten berean jarraituko du.

  • Bideoak ikusi gabe idatzi dut lehen, orain bideoak ikusita (luzea ezik), ondo pentsatzen nula argi dakat.
    Zertaz kexatzen dira batez ere? Dirutaz.
    Espainiak lapurtzen digu, autopistak ordaindu behar ditugu ta beste lekuetan dohainik dira….

    Autopistena denbora dezente darama ta lehen Independentziaren aldekoak ez ziren, irainenak berdin berdina.
    Orduan ze da? Dirua ta gezurrekin.

    Egia da Espainiak beraiena dan diru mordokin gelditzen dela (ta lehen ere) , baina egia da ere CIUk PPSOEkin adostutako neurri fiskalak aberatsenen alde, Kataluniak 5 mila milioi urtero gutxigo jasotzea ahalbidetu dutela, ta CIUk Katalunian egindako legekin berdin, urtero beste 3 mila milioi gehio izan zitezken baina CIUk ez du nahi.

    Orduan Espainia lapurtzen du, baina Katalunian bertan hobeto egon zitezken aberatsen aldeko politika hoiengatik izango ez balitz, beraz biok errua daukaten zerbaitetan, jendeak Espainiaren kulpa ikusten du besterik ez.

    Duinago bizi nahiko bazuten Espainia barrun, CIUk zerbait egin ziteken, baina independentismoari ez diote ezer egozten, nola da posible?

    Ba hori gaizki bizi dira ta egia da lapurretarena.Baina lapurreta horrekin lan duina egongo bazan, murrizketa hoiek jasan izango ez bazituzten ,CIUk beste lege batzuk egin izan ez balitu Katalunian hainbeste murrizketa ta penuriak egon ez zitezen, jende hori ez dut uste Independentzia nahiko zukenik.

    Ta CIUk Kataluniarengatik begiratu izan balu, ironikoki, Independentismoa ez zun gorakada hori izango, gutxigo Espainiol hoien arten.

    Espainiaolak dira baina jan nahi dute ta hobeto bizi, ta uste dutenez Espainia barrun ezingo dutela….

    Beraz badakigu, orain kupoz 1500 milioi eskatzen ditu Madril, EAJk 800 edo direla erraten du, ea 10 mila kentzen dizkiguten, ta horrela hemengo Espainiol guztiak Independentziazaleak izango dira.

    Ta hemen ala ta guztiz ere, askotxo Espainiaren alde jarriko zirela uste dut.

  • Hona hemen Josep Perera-k idatzi duen textuaren pasarte bat:
    “El derrotismo no es bueno, pero el exceso de euforia tampoco. En Cataluña hace diez años se puso de moda decir que el país desaparecía y que al catalán le quedaban dos días… curiosamente muchos de los irresponsables que entonces profetizaban el apocalipsis ahora profetizan que la independencia es cosa de semanas. Probablemente este exceso de euforia es lo que nos hace pensar también que una consulta/referendo se ganaría holgadamente sin ningún problema.
    Existen dos tipos de referendos de autodeterminación, los que se ganan y los que se pierden. Los que se ganan son las que se convocan una vez ya se ha declarado la independencia, con tus propias normas y su propio censo, para ratificar una decisión que ya se ha tomado.
    Los que se pierden son los que se convocan sin haber declarado antes la independencia, con el control, las normas y el censo de los colonizadores. Los croatas y los eslovenos optaron por la primera y ganaron, los quebequenses optaron por la segunda y perdieron.”
    Nahiz eta nik ez ikustea bi posibiliateak, bakarrik dago bat, lehena, autodeterminazioa ez da gauza bat galtzen edo irabazten dena, bai ulertzen dut Josep-ek esan nahi duena.
    Autodeterminazioa da, nire iritziz, autoinstituzionalizatzea herriaren boterea. Instituzio propioak martxan ta praktikan jartzea, Estatua izatea, zure Estatuaren dependentea izatea. Determinatu zarelako eta determinatu duzulako, indar nahikoak dituzulako hori aurrera eramateko. Baita Catalunyan baita hemen, Nabar Estatu okupatuan, indar nahikoak direla hori lortzeko, falta zaiguna da koordinatzea helburua ta medioak (bitartekoak), ez dagoen lidergorik sortu eta jakitea nork zuzentzen du prozezua: estrategiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude