Setienen zortzikoa

Jose Maria Setien Donostiako gotzain ohia Azpeitiko Sanagustin kulturguneko solasaldi batean aritu da, Xabier Euzkitzerekin. ‘Aho bizarrik gabe’ zikloaren bosgarren gonbidatua izan da. Hemen Setienen zortzi esaldi.

P1180636_content

– “Gizakiek intimitatea behar dute. Benetako askatasuna izateko ez dago dena esan beharrik”.
 
– “Ez al zara sekula maitemindu, Setien jauna?'”, Xabier Euzkitzeren galdera. “Egia izango balitz ere ez nizuke esango”.
 
– “Teologia aldetik, Elizak ez dauka arrazoirik emakumeak apaiz ez izateko”.
 
– “Frantzisko I.ak ematen duen irudia benetako itxaropenarena dela uste dut”.
 
– “Gotzain mediatikoa al nintzen? Horrekin ez dut sekula minutu bat ere galdu izan. Uste nuena egiten saiatu nintzen”. 
 
– “Interesa ez da sortzen batek esaten duenagatik, esaten duenak duen interesagatik baizik”.
 
– “Denetariko gaiak izan nituen hizpide nire idatzietan, ez Euskal Herriko arazoak bakarrik. Erlijio gaiek ez zuten halako tirabirarik sortzen”.
 
“Zer espero du jendeak? Dirua, ondo pasatzea, maitasuna, askatasuna?”.
 
 
Hurrengo orduetan, kronika eta saio osoa bideoan uztarria.com-en.
 
Azpeitiko Kultur Mahaia, Sanagustin kulturgunea, Uztarria Komunikazio Taldea, Erlo Telebista eta Urola Kostako Hitza dira Aho bizarrik gabe solasaldien antolatzaileak. Aurreko lau protagonistak hauek izan ziren: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi eta Maddalen Iriarte (http://uztarria.com/aktualitatea/1380724490). Seigarren saioa, urte bukaeran.