Esquerra CIU irensten ari da

Hiru urtean Kataluniako itsasontziak ezkerretara eta independentismora egin du ziaboga. 2012ko hauteskundeetako joera segiz, Artur Masen koalizioari tokia kentzen ari zaio Oriol Junquerasen Esquerra, baita gainditu ere. Ekainean El Periodico-k sorpresa eman zuen, ERCren nagusitasuna iragarriz, eta, orain, La Vanguardiak eta Centre d’Estudis d’Opinió-k inkesta hura berretsi dute.comecocos5

Amaieraraino eraman nahi dute prozesu independentista, eta, gainera, ez dute murrizketen bide neoliberalean segi nahi. Bi ardatz horien baitan ulertzen da Kataluniako hauteskunde emaitzen balizko iraultzea. Alegia, indar nazionalista historikoari aurrea hartu edo aurrez aurre begiratuko diola ERCk. 2010etik 2012ra Junquerasen alderdiak CIUri hamabi ordezkari kendu zizkion. Gaur 50 dituzte Convergencia-koek, eta 21 Esquerra-koek. 12 hilabete besterik ez dira pasa, baina emaitzen argazki hori iragana da. Gauzak azkar mugitzen ari dira, 2012 eta 2013ko Diada historikoen printzek erakutsi duten bezala.

Urrian zehar bi inkesta egin dira, La Vanguardia egunkariarena, eta Kataluniako CEO ikerketa zentroarena, eta biek joera berbera islatzen dute. ERCren diskurtsoak CIUko hautesleak ehizatzen asmatu du. Badirudi anbiguotasunik gabe prozesu subiranista porturaino eramateko borondateak asko duela irabazteko.

(Nora doaz botoak? VilaWeb)

Zenbakitan:

CIU 50> 36-37 (-13,14) ERC 21> 36-37 (+15,16) [La Vanguardia]

CIU %17 ERC %20 [CEO]

Gainontzeko alderdien emaitzen aldaketak ez dira hain ikusgarriak, baina luzetik datozen joerak berresten dituzte. Hau da, alderdi estatalisten higatzea (PP) eta erortzea (PSC), eta muturretako alderdien igoera (CUP eta C’s).

Zenbakitan:

  • PP: 2010: 18 // 2012: 19 // LVren urriko inkesta: 14-16 (-2, 3)
  • PSC: 2010: 28 // 2012-PSC: 20 // LVren 2013ko inkestak: 15-16 (-12, 13)
  • C’s: 2010: 3 // 2012: 9 // LVren 2013ko inkestak: 12-13 (+9, 10)
  • CUP: 2012: 3 // LVren 2013ko inkestak: 6 (+3)

 

Kataluniako emaitzak 2010-2012- 2013 (inkestak)

| Infographics

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra