Zer herrik dauzka taberna gehien?
Zer herrik dauzka taberna gehien? –
Euskaldun askori berotu zaigu irudimena geurea biztanleko taberna gehien dituen herria dela esaten. Zenbakirik gabe erraza da harrokeritan aritzea. Orain datuak dauzkagu. Hego Euskal Herria Espainiako estatuko bataz bestekoaren gainetik dago, La Caixak 2012an egindako ikerketaren arabera. Horrez gain, Top10ean bi herri dauzkagu.
- Guardia (Araba). Estatuko rankingean zazpigarrena. 1.546 biztanle eta 41 taberna-jatetxe. Ehun biztanleko 2,65.
- Galar (Nafarroa). Estatuko rankingean zortzigarrena. 1.783 biztanle eta 46 taberna-jatetxe. Ehun biztanleko 2,28.
Ez etsitu taberna kopuruan onenak ez garelako, arerio handia baitugu aurrean. Espainia da Europako Batasunean taberna-jatetxe gehien dituen estatua, alde handiz gainera. Euskal Herriak, aldiz, Europako hainbat estatuk baino taberna gehiago ditu. Atzetik dauzka Danimarka, Irlanda edota Norbegia.
Hegoaldeko lau hiriburuak kontuan hartuta, hau da emaitza.
- Bilbo. 0,74 taberna-jatetxe ehun biztanleko.
- Iruñea. 0,71 taberna-jatetxe ehun biztanleko.
- Gasteiz. 0,69 taberna-jatetxe ehun biztanleko.
- Donostia. 0,66 taberna-jatetxe ehun biztanleko.
Hegoaldean bizi bazara, zure herriak duen tarbena kopuruari buruzko datuak La Información-eko grafikoan dituzu.
Azkenaldian irakurri dedan paridarik handiena leitu nuen atzo Berrian. Benetan, uste det gizarte moduan usteltzen ari garela. Honela dio azken orrialdeko erreportaiak, Bilbori buruz: “Tabernek “zerbitzu publiko” bat osatzen dutelako, abuztuaren hasieran dagoen eskasiari aurre egiteko,zera proposatu du: irekitzeko konpromisoa hartuko duten “guardiako tabernak” antolatzea”. Gizarte alkoholiko, txepela eta patetikoa da honelako mezuak normaltasunez hartzen dituena, nire uste apalean.