“Ya… tal”, argiago ezin esan
“Ya… tal”, argiago ezin esan
–
Kazetaria: Barcenas kartzelara sartzea herritarrentzat berri positiboa dela iruditzen al zaizu?
Mariano Rajoy: Ya… tal
#Truestory. Hori erantzun dio Mariano Rajoyk Barcenas kartzelara sartzea herritarrentzat berri positiboa iruditzen al zaion galdetu dion kazetariari: “Ya… tal”. Bada esaten duenik beldurragatik dela, Barcenasek kartzelan idatzi ditzakeen memorien beldurra. Filtratu dezakeen informazioari beldurra. Espainiako presidenteak beldurra ote dio bada Barcenasi? Hala izango da, hilero hilero soldata ematen baitzion oraintxu arte. Guk ordea ez daukagu oso argi zer esan nahi zuen egiazki Espainiar Estatuko presidenteak bi monosilabo horiek hain bizkor botatzean. Zer mezu ezkutu ote da hitz horien atzean… Hona bada inkesta, zer uste duzu esan nahi zuela Rajoyk “Ya… tal” horrekin?
Hona hemen Rajoyren erantzuna kazetariari:
Esan nahi zuena zen (nahiko baldarki) Barcenasen inguruko galdera bat erantzun duela lehenago eta ez dagoela berriz erantzuteko beharrik ikusten. Rajoyri zuzenean galdetu diote prentsaurrekoan ea Barcenasek mihia dantzatuko duen beldurra duen.
http://politica.elpais.com/politica/2013/06/28/actualidad/1372422199_815478.html
Ez naiz Rajoyren defendatzailea, baina inoiz ez dut ulertu jendeak hitz batzuk kontextutik atera eta nahi dutena ulertzeko duen gogoa.
Baina harrokeria hori sobran dago, eta argi dago gai horri buruz ez duela hitz egin nahi.
Ni pasapalabra bozkatu nun, bainan egia esan ez zaiola inporta uste dut, boterea dauka eta zigorgabea delakoan dago, kontuan izan behar da, Raxoik idei Faxistak izan dituela betidanik (horrela dira bere idatziak behintzat, baita bere autore kutunenak ere. Bere hitzetan ezin da berdintasunik egon aberatsak genetikoki hobeagoak direlako, eta berdintasuna egongo balitz, mundua pikutara joango zan.
Bere hitzetan aberatsak besteak baino zuzenbide gehio izan behar dituzte, beraz aberats eta boteredun modun, ezin zaiola ukitu uste du.