Ahalkea

AhalkeaHaur nintzela, zuri-beltzekoa zen gure etxeko telebista, eta kolore eskasia horrek ondorio latzak izan zituen. Batetik, maiz ezinezkoa izaten zen taldeak bereiztea futbol partidetan (baina horrek, batez ere, anaiak asaldatzen zituen); eta, bertzetik, inoiz ez nuen jakin nolakoa zen A Rebel Without a Cause filmean James Deanek Sal Mineori opari eman zion jaka gorria. Tira, gorria zela banekien, baina ez zehazki zer gorri klasetakoa, eta, horren kariaz, ezin izan nuen nolanahi ere gurasoek sekulan erosiko ez zidaketen txupa hura bilatu. Beti arrotzen adeitasunaren mende bizi izan bainaiz, eta, arropa kontuetan, denbora luzean amaren apetasunaren mende.

Segur aski, bolada batean James Dean alfa ar manqué harekin erdi maitemindurik ibili nintzen ni ere, Sal Mineoren antzera –platonikoki, alegia–, filma gezurtia dela ohartu nintzen arte. Deanek bai baitu matxinatzeko aitzakia, pasarte gogoangarri batean erakusten zaiguna, gainera: aita gelara joan zaio, erretilua eskuan eta mandarra jantzita (edo beharbada bi une diferente ari naiz nahasten nire memorian), eta semea nazkatua sentitzen da gizon haren duintasun faltagatik.

Eta telebista berriz ere zuri-beltzeko bihurtu den honetan, albistegietan otoitz egiteko eta janzkeran ahalkea erakusteko erraten diguten honetan, bada, zalantza izan nuen: mandarra paratuta eta azazkalak margotuta, platerak garbitzen ari nintzelarik neure buruari galdegin nion eredu ona ote naizen gure semearendako. Eta pentsatu nuen, noizbait minijob-etik bueltan, platerkada bat mamorro bazkaldu ondoan, semea gang batekin arratsalde pasa joaten bada, dudarik gabe ni eta nire moraltasun falta izanen garela errudun.

Ahalkea

Eta telebista berriz ere zuri-beltzeko bihurtu den honetan, albistegietan otoitz egiteko eta janzkeran ahalkea erakusteko erraten diguten honetan, bada, zalantza izan nuen: mandarra paratuta eta azazkalak margotuta, platerak garbitzen ari nintzelarik neure buruari galdegin nion eredu ona ote naizen gure semearendako. Eta pentsatu nuen, noizbait minijob-etik bueltan, platerkada bat mamorro bazkaldu ondoan, semea gang batekin arratsalde pasa joaten bada, dudarik gabe ni eta nire moraltasun falta izanen garela errudun. Eta telebista berriz ere zuri-beltzeko bihurtu den honetan, albistegietan otoitz egiteko eta janzkeran ahalkea erakusteko erraten diguten honetan, bada, zalantza izan nuen: mandarra paratuta eta azazkalak margotuta, platerak garbitzen ari nintzelarik neure buruari galdegin nion eredu ona ote naizen gure semearendako. Eta pentsatu nuen, noizbait minijob-etik bueltan, platerkada bat mamorro bazkaldu ondoan, semea gang batekin arratsalde pasa joaten bada, dudarik gabe ni eta nire moraltasun falta izanen garela errudun.

Iruñea (1972). Historia ikasi nuen, euskara irakasten dut.