Disney eta biolentzia (bideoa)

Disney eta biolentzia (bideoa)

Haurrentzako marrazki bizidunek ere badute biolentzia. Neurtua eta apaindua, baina biolentzia azken finean. Nagusientzako filmetan ez bezala, odolik ez da isurtzen Disney etxearen lanetan, baina zaplateko, makildaka eta ukabilkadak erruz ematen dira.

Mickey Mouse Disney-en sinboloak berak ere aizkorarekin txikitzen zituen erratzak, Fantasia filma mitikoan. Ahaztezina ere The King Lion filmean Mufasa eta Scar lehoien arteko borroka dramatikoa. Animaliekin segiz, nori ez zitzaion bihotza uzkurtu Bambi tiroz hil zutenean?

(Killian Gallagher-ek sortua)

Disney eta biolentzia (bideoa)

4 pentsamendu “Disney eta biolentzia (bideoa)”-ri buruz

  • Walt Disney bera neokolonialista eta antikomunista sutsua omen zen. Nazien aldekoa ote zen zurrumurruak ere badira.

  • Eta ez dago biolentziarik Asterixen? eta Mortadelo y Filemonen? eta Buggs Bunny eta antzekoetan?
    Ez da nazia izan behar horretarako.

  • Biolentzia baita: Tom y Jerry, pantera arrosa…matxismoa: edozein japoniar marrazki bizidunetan, homofobia?? oro har, esan bestela marrazki bizidun bat homosexuala dena…itxaroten nago (ez du balio balizkoak: Bob Esponja-Patricio, Epi-Blas ;-P).

  • Niretzat bortitzenak Heidi-renak ziren; jende askok izugarri negar egiten zuen.
    Eta Marco ? Oraindik dauzkat lokamutsak bere amaren bilaketa amaigabearekin.
    .
    Kar, kar !!