237.243 langabetu Euskal Herrian, 7.200 gehiago hiru hilean (+0,7)

237.243 langabetu Euskal Herrian, 7.200 gehiago hiru hilean (+0,7)

237.243 langabetu Euskal Herrian, 7.200 gehiago hiru hilean (+0,7)

237.243 langabetu Euskal Herrian, 7.200 gehiago hiru hilean (+0,7)

  • Nafarroa Garaian 5.400 langabetu gehiago (+1,9)
  • Bizkaia: + 2.600 langabetu (+0,9)
  •  Gipuzkoa: +2.600 (+0,7)
  • Iparraldeko langabezia goranzko joera 11,0 tasara iristeraino
  • Araba da lurralde bakarra langabezia gutxitu duena (-3.400 langabetu; -1,9)

Irakurri Gaindegiaren prentsa oharra.

Europan langabezia handiena bizi duten estatuekin berdintzen ari da Euskal Herria. Populazio aktiboaren % 16,4 eta % 14,6 artean dago langabezian EAErako aintzat hartzen dugun iturriaren arabera (INE ala EUSTA). Bat zein beste hartu, hazken hiru hilabete hauetan lan merkatuak izan duen bilakaerak Europako Batasunaren baitan dauden lurralderik eskasenen artean jarri gaitu. Estatuekin alderatuta, langabezia altueneko estatuen sailkapenean seigarrenak gara, Portugal (17,5) eta Eslovakiaren (14,6) artean. Aurretik ditugu Grezia eta Espainia (%27,2), Katalunia (%24,5) eta Kroazia (%18,6).

Gure lurraldeei begira jarrita, herrialdeka egoerak ez dira berdinak. Arabak langabeziaren igoerari iskin egin dio (-1,9) gainerako herrialdeek langabetu kopuruan gora egin duten bitartean. Bizkaiak (18,0 eta 15,8 bitartean) eta Nafarroa Garaiak (19,0) langabezia maila aski kezkagarria zuten lehendik eta gizentzen jarraitu dute. Beste maila batean bada ere Ipar Euskal Herrian (11,0) eta Gipuzkoan (13,3-11,1 bitartean) langabeak gero eta gehiago dira. Hurrengo astetan eskualdeka emango dugu langabeziaren argazkia, eta argazki xeheagoa ezagutuko dugu.

237.243 langabetu Euskal Herrian, 7.200 gehiago hiru hilean (+0,7)

5 pentsamendu “237.243 langabetu Euskal Herrian, 7.200 gehiago hiru hilean (+0,7)”-ri buruz

  • Langabe tasa inportantea da baina aktibitate tasa eta gizarte segurantzako afiliazioa ere, langabezia murriztu daiteke kotizante kpurua jaisten dan bitartean eta alderantziz, langabezi tasa haunditu daiteke kotizante kopurua haunditzen dan bitartean, adibidez pertsona bat jubilatzen danean eta bere lanpostua ordezkatzen ez badute, ez du langabezi tasa haundituko, jubilatua jada ez delako langabetua, baina kotizante bat gutxigo egongo zan. Eta lana sortu dezakezu bainan jende asko zure lurrara etortzea langabezia igoz, edo hemengo gazteak lanmerkatura sartzen dialako eta ez da sortzen guztientzako haina enplegu baina bai enplegua sortzen dela. Beraz ni kotizante kopurua langabezi tasari baino kasu gehio egiten diot, zailago delako zenbaki hoiek manipulatzea.

  • Zuzen ari zara Sugar. Horretan ahalegintzen gara eta aurreko hilabeteetan bezala geroan ere emango ditugu datu horien eguneratzeak. Edonola ere, lauhilekoaren azken osteguna langabeziaren datuarena izaten denez eta beti hegoaldeko datua espainiakoarekin lotuta ematen denez, Euskal Esparru Ekonomikoaren argazkia eskaintzen ahalegintzen gara, geurean arreta jartzen laguntzeko asmoz. Askotan ez dakit lortzen dugun, baina denon artean…

  • Zer nahi dugu lan asko egotea eta langabezi gutxi. Populazioaren gehiengoa lanean ibiltzea, diru-sarrerak izateteko, kontsumitu eta honen ondorioz beste batzuei lana emateko ( gaur eguneko sistema neoliberala ez zen aldatuko ) edo krisi ikaragarri bat etorri, honekin batera jendea haserretu eta gauzak aldatzen joatea?

    Lana nahi dugu, baina klase sozialen arteko ezberdintasunak ere ezabatu nahi ditugu. Hau posible al da?

    Klase sozialen arteko ezberdintasunak ezabatzeko era bakarra guztia pikutara joatea da.

  • Beno langabezi tasetaz ari nintzan, bainan lanpostuz hitzegiten badegu, lana banandu gabe miseria egongo da gehiengo batentzako, logikaren gauza da, makinak geo eta gehio guk egiten ditugun lanak gu baino hobeto egiten dituzte, sortzen dian lan askok ere makinak egiten dituzte, sortzen ari dia robot batuzk kirofano baten ia parte hartzen duten guztiak inutilak bihurtzen dituena.

    Gauza da teknologia eta produktibitatearen igoera gure suntsitzea ekartzen ari diala, baina ez berez makinak eta produktibitatearen haunditzeak txarrak direlako, baizik eta gu gaizki erabiltzen ditugulako. Hau da teknologia aurrera egin heinean eta jende gutxigao behar danean edozer sortzeko, jendea lan gutxigo egin behar zun soldata duinarengatik (posible da oso, matematikak ala erraten dutelako), denbora libre asko izanda, ikasteko, umeak zaintzeko, dibertitzeko….Hori ordez kontrakoa egiten ari gea, lanordu gehio eta soldata gutxigo, hori jende ugari usten du ezer barik eta produktibitatea haunditzen den heinean jende gehio egongo da horrela, eta mundu guztiyan gertatuko da hau.

    Ala ere hori baino lehen eramaten ari dituzten politika monetario eta fiskalak hiperinflazioa ekar dezakete gutxi barru, lehengo burbuilak sortzen dira bata bestearen atzetik, bonuetan, burtsetan (hau bai burbuila bai, lehengaiekoak….. Gauz gehiegi gaizki daude, gehiegi, adibidez, Europa guztiya saldu dute eta MEDEri Frankok Espainian zeukan boterea Europa osoan eman diote. Europako estatu guztiei konturatu gabe estatu kolpe bat jaso dute.

  • Azkar idazterakoan akats ugari sartzen ditut eta berandu konturatzen naiz askotan, uste det azkeneko lerroak ulertzen diala naiz eta oso ondo idatzita ez eon. Barkau.