Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite (Bideoa)

german iñigo

Indautxuko Herriko Taberna kudeatzen duen Kirruli Kultur Elkarteak hiru grabazio hauek eta irudiak bideo labur batean (2 minutu) bildu eta gure eskura jarri ditu. Ikusi eta gero errazagoa da ulertzea nola heldu garen bizi garen eredu politikora, zergatik gure herriak zapalduta jarraitzen duen eta zergatik, German eta Gasteizko bost langileak hil zituzten poliziek bezala, Iñigo hil zuen zipaioak eta bere ekintza agindu zuen “nagusi”k zigorgabe jarraituko duten.

1976ko martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda langileak akabatu zituen Espainiako poliziak. Haien lan eskubideak aldarrikatzen zituzten beste milaka langileekin batera San Francisco elizaren inguruan mobilizatzen ari ziren poliziaren erasoa jaso zutenean. Haiek izan ziren hildakoak baina beste edonor izan zitekeen hildakoa, gizarte sektore baten, langileen eta antifrankisten  aurkako zigor ekintza baitzen.

1978ko uztailak 8 German Rodriguez militante komunista akabatu zuen Espainiako poliziak. San Ferminen barruan zezen plazara “«AMNISTIA TOTAL PRESOAK KALERA. SAN FERMIN SIN PRESOS “ leloa zeukan pankarta batekin jende talde bat sartu zenean hasi zen poliziaren erasoa. German izan zen hildakoa, baina beste edonor izan zitekeen hildakoa, gizarte sektore baten, erreforma frankista onartzen ez zuen ezkerraren eta independentisten  aurkako zigor ekintza baitzen.

2012ko apirilak 5 jaurtitako pilota baten bidez ertzain batek hil zuen Iñigo Cabacas. Iñigok, Athletic-en beste zaleekin batera, futbol taldearen partidu bat ospatzen zuen Indautxuko Herriko Taberna ondoan. Ertzaintzak erasoa gauzatu zuen egoitza horren ondoan zeuden milaka lagunen aurka guztiak ezker abertzalekoak zirelakoan. Iñigo izan zen hildakoa, baina beste edonor izan zitekeen hildakoa, gizarte sektore baten, ezker independentistaren  aurkako zigor ekintza baitzen.

Aipatutako daten artean Euskal Herrian mota guztietako poliziek egindako erasoak ea sarraskiak izan dira nonahi, baina hiru kasu hauetan badago kointzidentzi bat; erasoak burutu zituzten mertzenarioen barruko irrati komunikazioak grabatuak eta jendaurrean jarrita izan dira.

Indautxuko Herriko Taberna kudeatzen duen Kirruli Kultur Elkarteak hiru grabazio hauek eta irudiak bideo labur batean (2 minutu) bildu eta gure eskura jarri ditu. Ikusi eta gero errazagoa da ulertzea nola heldu garen bizi garen eredu politikora, zergatik gure herriak zapalduta jarraitzen duen eta zergatik, German eta Gasteizko bost langileak hil zituzten poliziek bezala, Iñigo hil zuen zipaioak eta bere ekintza agindu zuen “nagusi”k zigorgabe jarraituko duten.

Zer duzu buruan “Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite (Bideoa)”-ri buruz

  • Argentinan frankismoaren aurka hasi den epaiketan lekukotza emango du Gasteizen zauritutako langile batek: Andoni Txasko.
    .
    ..El primero de los vascos llamados a declarar es Andoni Txasko, apaleado por agentes de la Policía Armada -lo que le hizo perder el ojo derecho y tiene una visión residual en el izquierdo- en la brutal represión desatada en Gasteiz en marzo de 1976, que acabó con cinco obreros muertos y un centenar más de personas heridas, la mitad de bala. El testigo alertó de las dificultades que está encontrando Argentina para efectuar las diligencias judiciales lo que, subrayó, no será óbice para que él explique lo qué sucedió y señalar a sus responsables…
    .
    http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130425/399469/es/Victimas-vascas-franquismo-empiezan-manana-testificar-ante-juez-Servini