Bostongo Maratoiko antolatzaileen eraikuntza inprobisatu den Fairmont Copley Plaza Hotelean eztandak izan dira. Gutxienez bi dira hildakoak. Hona hemen irudi bilketa bat.
Kezkagarria da (nahiz ez izan, akaso, gertakariaren arazo kezkagarriena) nola tratatzen den atentatua “mundu zibilizatuan”: hildakoek familia dute, izen-deiturak dituzte, haurrak dira, pertsonak dira, gure arreta guztia behar dute, gure erabateko elkartasuna…
Egunero ari dira Bostongoa baino bortitzagoak diren atentatuak han-hemenka gertatzen, baina hildakoak ez bide dira “mundu honetakoak”, Afrikakoak eta Ekialde Hurbil-Urrunekoak baizik. Han hildakoek ez dute izen-deiturarik, ez dira haur, ez dute ahaiderik, inori ez zaio haiengatik negar-malkorik isurtzen…
Batzuk “gureak” dira, besteak, aldiz, “inorenak” ez…
Aipatzen duzun gaiari buruz “Guk, newyorktarrok” idatzi nuen urrian. Nik uste interesgarriena dela jakitea zein faktorek egiten dituzten batzuk “gureak” eta besteak “inorenak”. Pista batzuk: hurbiltasun kulturala, arraza, status soziala, informazio kantitatea, sarraskien maiztasuna… nola ez ditugu ba amerikarrak geure sentituko haien bizimodua geureganatu badugu?
Ez da bidezkoa. Dena den, jende asko dago horretaz ohartuta. Arazoa konpontzeko hasiera da.
Eta mass-medien presio gaindiezina!
Izan ere, haientzat notizia dena, guretzat notizia izan behar da. Derrigorrez, gainera. Gogoratu, bestela, nola iristen diren gure teleberrietara polizi kotxeen pertsekusio ziztrinenak ere!
Notizia-agentziek “agintzen” dute.
Eta gure irrati-telebistek eta egunkariek haietan dute bazkaleku bakarra.
Hanburgesak eta saltxitxak, alegia.
Ba al daki inork nola deitzen den Pulitzer saria jaso duen Manu Braboren argazki madarikatu horretako haurrak?
Eta ondoren datozen gizon-emakumeak? Begiratu bat hemen

Eta ondoren datozen gizon-emakumeak?
Begiratu bat hemen