Euskararen strip-tease bat (V)
Jaurlaritzako langile euskaltzalez osatutako Tiraka taldeak euskaldun berriei bereziki zuzendutako kontaketa pertsonalen bilduma egin du. Hamar istorio pertsonal jaso ditu taldeak, eta ZuZeun argitaratuko ditu. Euskararekin bizi izandako pozak, tristurak…nahi adina nahastuz, pasadizoak, frustrazioak, ilusioak…
(V) Ondaretik
Batzuetan kontatu dut nire amama euskalduna zela; baina nik ez nekiela. Amamak hizkuntza ulertezin bat hitz egiten zuen bere ahizpekin telefonoz, etxekoek txantxak egiten zuten bitartean. Txantxak, testuinguruagatik, intentzio txarrik gabe, baina, amamaren kulturaren kontra, hau da, amamaren kontra. Berak oso txarto hitz egiten zuen gazteleraz, ni, aitzitik, gaztetan enteratu nintzen egiten zuena euskara zela, hemengo hizkuntza. Horrela zen mundua, orain gazteek mundu hori ulertzen badute ere. Gogoratzen dut ere urguilu pixka bat bere irribarrean, jakin zuenean nik euskaraz ikasten hasi nintzela; esanguratsua da hori, asko gainera.
Oso lasai geratu nintzen, EGA gainditu nuenean. Azkenean esan nezakeen: Ya soy vasco. Txistea erabili nuen askotan, egun horretan, baina ez zen txiste bat. Euskaldun sentitu nintzen (espresio hori baliagarria bada) EGA gainditu nuenean, ez euskara erabili nuenean. Eta hori ere hizkuntza politikek aztertu behar zuten… eta emendatu.
Zure bizitzan komunikazioa euskaraz egiten saiatzen, askotan erdaraz erosoagoa egoteko, al fin y al cabo todos nos entendemos. Horretarako, gehienetan, adi egon behar da euskararen esparruak bereizteko, asko daude eta, konturatu ez arren.
Ikusten duzuenez, komunikatzeko arazorik ez dut, gelditzeko antza bai, beraz, amaitzeko, galdetzen ba didate, zergatik eta laburbilduz, esango nuke askotan (ez beti) euskara odol-eman bezalakoa dela:
–Zergatik ematen duzu odola?
–Zergatik ez? ez da ezer kostatzen eta.
–Zergatik egiten duzu euskaraz esparru batzuetan?
–Zergatik ez? ez da ezer kostatzen.
Horregatik idazten dut euskaraz tabloian, ez da ezer kostatzen eta.
Baina, ez engainatu, badakizue, bekatuak bezala, ahulak gara, eta tentazioak sarritan irabazten gaitu.
[Barkatu errolloagatik, norbait ona heldu bada, striptease emozionala izan da, psikiatrari emanda edo]
(Ondare Zuzendaritzako langile bat)
Euskararen strip-tease bat (V): «Euskaldun sentitu nintzen EGA gainditu nuenean, ez euskara erabili nuenean».
http://t.co/JDZ8LhDYy4
RT @PatxiSaez: Euskararen strip-tease bat (V): «Euskaldun sentitu nintzen EGA gainditu nuenean, ez euskara erabili nuenean».
http://t.co …