Eguraldi mapa eta Aieteko Harresia
Atzo EITBk eguraldi mapa berria estreinatu zuen. Berria diot, berria delako, ez aurrekoa. Ez on eta ez gozo, Euskal Herrria bai, baina ez erabat. Mapa berrian EAE, Nafarroa eta Iparraldea ondo bereizita daude, mugen eta koloreen bidez bereizita, baina hirurak inguruko lurraldeen kolore berberetik ere nabarmenduta, burmuinak Euskal Herria osatu ahal dezan. Bidean, ordea, Trebiñu Burgosen geratu da betiko. Deian azaldutakoaren arabera, “bitarteko konponbide honekin”, euskal jendea batzen duten loturak nabarmendu nahi dira, aurreko gobernuak hasitako batailan bete-betean sartu gabe. “Nolanahi, hain politizaturik dago gaia, non goiz baita oraindik tentsiorik sortuko ote duen jakiteko. Batez ere, argi eta garbi baitago aldaketa epelegia dela ezker abertzalearentzat”. Deiak dio, oraingoz ezker abertzaleak inolako adierazpenik egin ez duen arren. Epelegia.
Erantzunak, beraz, ezker abertzaletik etorri behar omen du. Deiaren ustez, noski. Horrenbestez pentsatu behar dugu jeltzale guztiek bozkarioz ikusten dutela mapa berria. Deiaren ustez, noski.
Bien bitartean, bestelako erantzunak eska ditzakegu. Zer dauka esateko, adibidez, Ortuzar jaunak? Nola azal lezake bera EITBko zuzendari zelarik konplexurik gabeko mapa egotea eta orain, Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari delarik, beste mapa akonplexatu hau egotea? Zer aldatu da EAJn harrezkeroztik? “Aurreko gobernuak irekitako gerran bete betean ez sartzea” errendizioa da?
Ikuspuntu espainolista batetik Patxi Lopezen mapa erabat koherentea zen. Abertzale baten ikuspuntutik, ordea, Euskal Herria konplexurik eta muga artifizialik gabeko mapa bakarra egon liteke, azken asteotan Korrikak zeharkatu duen mapa, EITBk lehenago zeukan mapa, edo Berriak -horregatik ezker abertzalearekin lerratzea leporatzen dioten arren- erabiltzen duen mapa. Baina Euskal telebistaren mapa berria norena da? Iberdrolaren dorretik ikusgai dagoen lurra Euskal Herria dela pentsatzen dutenena izango da akaso.
Eguraldi mapa ikur bihurtu zuen EAJk, ikur tamalgarria, lotsagarria. Berrogei urtean abertzaletasunak independentzia eta lurralde batasun bakarra bertan lortu duelako, ezkerretik zein eskuinetik. Ezintasun, konplexu edota koldarkeriaren ondorioz sortutako ikurra da, baina modu bakarra Euskal Herria zer den gogoratzeko, zer nahi dugun edo noizbait zer nahi izan genuen gogoratzeko. Eguraldi mapa batean bizi garen herrian gara, eta orain hori ere ez. Ikur bati eusteko gauza ere ez diren politikari hauek ez dira Euskal Herria independentziaren bidean jartzeko politika ausarta eta konprometitua aurrera eramateko gauza izango, ezta nahiko balute ere. Aldatzeko garaian ere, isilik egin dute, inor konturatuko ote zen beldur, Suriok bere mapa aurkeztu zueneko PPren harrokeriak kikilduta edo. Beldur ote dira Espaniarekiko menpekotasun ekonomiko eta politikoa areago sakontzen duten aurrekontuak onartzeko traba izango ote zen demontrezko mapa?
Nago kontua larriagoa dela, EAJk behin betiko baztertu nahi duela Zazpiak Bat, behin betiko baztertu duela euskararen normalizazioa, erretirada antolatua martxan daukala.
Berlingo Harresia erori zenean, sozialdemokrazia hil zen, itxura egiteko beharra desagertu egin zen, eta neoliberalismoaren loraldia hasi zen. Badirudi, batzuek Aieten ere harresia erortzen ikusi zutela, Aieteko Harresia. Ez da beharrezkoa antzerkiarekin jarraitzea.
RT @zuzeu: Eguraldi mapa eta Aieteko Harresia: Atzo EITBk eguraldi mapa berria estreinatu zuen. Berria diot, berria dela… http://t.co …
RT @zuzeu: Eguraldi mapa eta Aieteko Harresia: Atzo EITBk eguraldi mapa berria estreinatu zuen. Berria diot, berria dela… http://t.co …
Oso ona, Gonzalo.
Azkenean, “antzerkiarekin jarraitzea” behar du. Eta bai, Aiete ondoren, akabo antzerkia.
Azkenean “antzerkia (egiten) jarraitzea” behar du.
“-rekin jarraitzea” erdarakada da, edo kalko itsusia edo mendekotasun-erakusgarria edo diglosia-gaitza edo nahi duzun bezala deitu.
PNV ez da ezar berririk egiten ari.
Lehen Ezker Abertzalea baino abertzaleagoa zela erakustea zen haren estrategia.
Orain, PP edo PSOE bozkatzen dutenen aurrean ari dira antzerkia egiten: “zuek uste baino espainolagoak gara, ez beldurtu!”
Helburu bakarra: bozak patrikaratu.
RT @zuzeu: Eguraldi mapa eta Aieteko Harresia: Atzo EITBk eguraldi mapa berria estreinatu zuen. Berria diot, berria dela… http://t.co …
Ba niri mapa berria gustatzen zait. Euskal Herriak hiru administrazio politiko nagusi desberdinetan banatuta dago, eta errealitate hori ezagutu, aitortu eta errespetatu bear dugu. Eta gainera ez da ezer gertatzen, bat ez da abertzale akomplejatu bat hori esateagatik, Nik ez daukat batere komplexurik horretan. Euskal Herria osoa nahi dugu, bai kulturalki eta bai politikoki, baina mesedez abia gaitezen errealitatik.
EITB EAEko telebista publikoa da, eta EAEn egin ziren azken hauteskundeetan hirutik bik Euskal Herri osoaren independentzia nahi omen dutenei eman zieten bozka. Beraz mapa hori ez da errealitatea, Txantxangorria. Hori Euskal Herriari inolako eskubiderik aitortzen ez diotenen mapa da, Euskal Herria ez dela existitzen diotenena, makillaje pixka batekin.
Ea egunen batean PNVko euskaldunek begiak irekitzen dituzten.
EAJ: agertu gure herria osorik, zazpiak bat! Nori ez zaio gustatuko? Nafarroako gobernuari? Horiek pozik uzteko modurik ez dago.
Bidenabar: ezker abertzalearen egunkariak ere ikuspegi “nazionalagoa” izan dezake telebistarekin. “Haurren telebista” atalean zer agertuko, eta Clan eta Disney telebisten programazioa erakusten digute. Ez ote da EHn haurrentzako bestelako telebistarik? Euskarazkoren bat…?
beste bat, nafarroako gehiengo nagusiak ez du gaur egun bere burua euskal herritar, ezta instituzioek ere. hori horrela da gustatu eta edo ez gustatu. Edo horrek ez al du ezertarako balio? zertarako nahi dugu Euskal Herria demokraziarik ez bada bermatzen? EAEkoek esan behar al dute zer den Nafarroa? noiz utziko al diogu paternalismotzari?
Txantxangorria, nondik atera duzu, “nafarroako gehiengo nagusiak ez du gaur egun bere burua euskal herritar”? izan daiteke hori bai, baina hori ziurtatzeko modu bakarra herriari galdetzea da. Modu horretan bakarrik izango da Euskal Herria (Frantzia eta España) demokratikoa, bere herritarrei galdetuz zer izan nahi duten. Ez da kasualitatea Etxarri Aranatzen herri galdeketa bultzatzea http://www.etxarri2012.info web orrian duzu informazioa. Gauzabat da lau urtez behin aukeratzen den partido politikoa eta beste bat erreferendum batean ematen den emaitza. Nafarrok ongi aski dakigu zer gertatu zen OTAN erreferendumean, eta Bardeak bertan ditugu ala ere.
Kaixo Joxe:
Galdeketa horren inguruan gogoeta egiteko, nik duda pare bat aklaratzea eskertuko neuntsun:
Nork eukiko leuke bozkatzeko aukera? Nafarrek bakarrik? Bizkaitarrek ez? Eta Extremaduratik Nafarroara atzo etorritako español batek? Mauleko euskal herritarrek? Eta lanagaitik Donostiara bizitzera joan dan Leitzarrak? Eta Leitzar hori guardia zibila bada?
Oso harriskutsua da etsairi galdeketa bat egiteko eskatzea, eta harriskutsuagoa oraindik botrerik ez daukazunean.
…………………………………
Ulertzen dot “erabakitzeko eskubidea” defendatzen dabenen ikuspuntua, ze demokrazia mota dira española eta frantziarra, herri galdeketa egiten ere ez dauana permititzen. Ados nago. Baina kontuz! Gakoa horixe bait da, ez gara demokrazia baten bizi, gure herria zapalduta bizi da eta zapalduak esistitzen badira, zapaltzaileak ere gure artean bizi dirala onartu eta ulertu behar dogu.
Aupa Fermin, zuk egin dituzun galderak bakar batean laburtzen direla iruditzen zait. Nor da galdeketa horretan subjetua? Ni ez naiz nor galdera hori erantzuteko, neure iritzia badut baina erabakitzeko eskubidea Euskal Herrian gauzatzen den unean, subjetua nor den erabaki beharko dute herri agintariek. Hala ere bi gogoeta egin nahi dizkizut. Batetik subjetuaz hitz egiten hasten garen unean erabakitzeko eskubideari aitortza egiten diogula. Eta bestetik erabakitzeko eskubidea aitortzen den unean herri aitortza ere egiten dugula, eskubide hori gauzatu edo ez.
Bestetik herritartasuna aitortzeko pedigria eskatzen hasita beldur naiz ,Maroko eta Sahararren modura, ez ote den gurea ere eternalizatuko.
Sujeto poltikoari buruz diozunagaz bat nator eta “Erabakitzeko eskubidea”ren tranpa hortxe ikusten dot, sujeto poltikoa argitu gabe, zure etsaiagaz zeozer erabaki daikezula planteatzen dauala alegia, eta niri hori oso arriskutsua iruditzen jata.
Aupa Fermin: ziurrenik kafe baten bueltan arituko bagina laster batean iritsiko ginake adostasunetara. Baina mezu bidez ari garenez azken gogoeta bat igortzen dizut.
Orain arte gai honen inguruan aritu izan garenean puntu guztiak eztabaidatu izan ditugu batera, eta horrelakoetan gertatzen den moduan sekula ez dugu adostasunik lortu. Agian eztabaidatzeko modua aldatu beharko genuke, puntuz puntu, banan bana, atalez atal adostuaz. Modu honetan, lehenik eskubideaz, bigarrenik subjetuaz, hirugarrenik galderaz, laugarrenik… bidea luzeagoa da baina ziur naiz emankorragoa izanen dela.
Besterik gabe, untsa izan.
Guztiz ados Joxek egin dauen azken iruzkinagaz. Zelan gauzatu behar den erabakitzeko eskubidea erantzun gaitza da baina uste dut herriak eta herritarrek eduki behar dutela pisu handiena.
Maparen kontuarena uste dut argi dagoela, gobernuan dagozenentzako aurrekontuak garrantzitsuagoak dira herritarren nahia asetzea baino, duda barik.
Atzo ikusi nuen mapa berria eta nire ustez asmatu dute ETBko arduradunek. Alde betetik Euskal Herria osatzen duten lurraldeak nabarmentzen dira (beno Urduña Euskal Herritik kanpo utzi dute baina hori akats txiki bat izango da) eta aldi berean lurralde bakoitzaren errealitate instituzionala errespetatzen da (tonalitate desbedinak erabiliz), polemika antzuak sahieste aldera, nahiz eta nabarristak zaunka hasi diren dagoeneko. Nafar bezala ados nago mapa berriarekin.
niri hamaika telebistako mapa gustatzen zait.
español ta frantzes telebistetako mapek ez dute kolore bereizketarik egiten. zergatik ote?
EAJ abertzalea EZ dela garbi dago.
Alderdi mafioso erregionalista bihurtu da azken garai hauetan eta gure herriaren askatasunaren bidean ( independentzia alegia) oztopo nagusiena da abertzale zintzo askok oraindik alderdia abertzalea dela uste duelako eta bozkatzen duelako. Alderdi abertzale independentzizale bakarra sortu beharra dago eta nahi eta nahi ez beste alderdi guztian baturik izango da.
Eguraldi maparen ekoizleen eskutik orain “San Patxi, debozioko santua”. Sinopsia: Jaurlaritzak dio ez dela urriaren 25ean Euskadiren Eguna ospatzearen aldekoa, baina ez duela eztabaida hasiko jaieguna kentzeko.