Berdintasunaren ezberdintasuna
“Martxoaren 8an loreak ez, eskubideak nahi ditugu”. Hala zioen sare sozialetan kontuz kontu zebilen argazki batek. Martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko eguna ospatuko da Euskal Herriko txoko gehienetan ere. Nik ere ospatuko dut, aldarrikatzeko urteko gainontzeko egun guztiak baititut.
Duela urte bat kaletik txistuka kantari nindoala gizon nagusi batek Laudioko trengeltokiaren parean gelditu ninduen. “Tu no puedes silvar”, esan zidan. Harrituta, zergatik galdetu nion. “Porque eres mujer”. Eta, jakina, kale erdian eztabaidatzen jarri nintzen, ea emakume izateagatik poza ezin nuen azalarazi gaineratuz. Haserre joan ginen biak, bakoitza bere bidetik. Bera trenera, ni lanera.
Parekidetasunaren alde urrats mordoa eman direla ez dut zalantzan jartzen. Urteetako lan eta borrokaren poderioz, emakumea dagokion lekua hartzen ari da politikan, kulturan… baina praktikan, berdintasuna errealitatea al da?
Telebistari erreparatuz hilerokoa urdina dela pentsatuko beharko nuke. Eta, neskek ez dutela kirolik egiten; edertasuna, etxe garbiketa eta familia zainketa direla haien kezka nagusi.
Legearen arabera, emakume izateagatik alargunek gizonezkoen soldataren %52 jasotzen dute, mutilek lansariaren %100 eskuratzen duten bitartean. Komunikabideetan gizonezkoen hitz eta kirolak dira nagusi. Jendartean, emakumearen lana oraindik ez da aitortu: etxe eta familia zaintzeko lanetan dabilen pertsonaren ekarpena -izan emakume zein gizon- beste edozein lanetan dabilenaren bestekoa denean.
Baina martxoaren 8an albistegietan emakumea izango da nagusi, eta berdintasunean bizi garela sinestaraziko digute; astero egungo politika eta bizi ereduak zenbat genero indarkeri uzten duten ahaztuta. Egunero, eremu ezberdinetan emakumea zapaldua dagoela estaliz. Egun batean, egunero egiten den lana agerian utziz.
Horregatik, zenbat balio duzun konturatzeko ispiluaren aurrean jarri ta zein ederra zaren ohartzera gonbidatzen zaitut. Bistakotik harago, gauza mordoa dagoela ikustera. Ederra izatea ez baita kanpotik ikusten den zerbait, barrutik sentitzen dena baizik.
Mundua aldatzea gure esku dago. Munduak ez aldatzea ere bai.
RT @zuzeu: Berdintasunaren ezberdintasuna: “Martxoaren 8an loreak ez, eskubideak nahi ditugu”. http://t.co/uxMpGxXAT4
RT @zuzeu: Berdintasunaren ezberdintasuna: “Martxoaren 8an loreak ez, eskubideak nahi ditugu”. http://t.co/uxMpGxXAT4
Emakumeek pairatzen dituzten berdintasun gabezia injustuen aurkako salaketa neure egiten dut, alderdi ekonomiko, laboral eta legaletan baduelako bere garrantzia. Are gehiago ondorio fisikoak eta are heriotza ekartzen dituzten kasu lazgarri eta nazkagarrietan. XXI. mendean izugarria da horrelakoak gertatzea.
Dena den, berdintasuna edo multilaterala da edo ez da. Beraz, ikuspegia zertxobait zabaltze aldera, salatuko nituzke:
Legeriaren aldetik hasita, nola ez, gizonezkoa izate hutsagatik separazio edo dibortzio batean etxerik gabe eta seme alabak gabe geratzeko boleto asko dituzula, (horrek dakartzan ondorio emozional eta are ekonomiko larriekin).
Rolak banatzeko joera: adibidez, ume bat munduratzean, bikotekide emakume batzuk izaten duten jarrera amatasuna indartzeko eta aitatasuna bigarren mailan uzteko.
Eta maila friboloago batean, telebistan emakumeei bezala egokitasun zalantzagarriko ereduak saltzen zaizkigu gizonezkooi (sendotasun fisikoa, alderdi emozional eskasa, lan munduko arrakasta, kirola gustatu beharra); eta neskei txistu egitean atentzioa deitzen dieten trogloditak dauden bezala, dezimononiko asko badira hor zehar, adibidez:
txakur zaunkalari oldarkor bat datorrenean babestu behar dituzula pentsatzen duten neskak (hozkada posiblea zuretzat badaezpada) edo armiarma baten aurrean ihesi garraisika joatea normaltzat dutenak (hil iezadazu zuk, arren, gizon indartsu horrek)
euri denean goardasolik gabe kalean zoazela emakume batekin aurrez aurre topo egin eta etxe hegal aldeko babesa eskaintzen ez diezulako zimurra okertzen dutenak (gizonak gutxiago blaitzen gara, itxura)
etxeko lanak partekatzen dituzun arren eta brikolaiaz edo mekanikaz fitsik ez badakizu ere, kotxea konpontzera zuk eraman behar duzula edo entxufearekin borrokan edo elektrizistaren argibideak entzuten gizonak aritu behar duela asumitutzat duten emakumeak
Gauza horiek guztiak pairatzea ere ez da atsegina XXI. mendean eta denok elkarrekin egin beharko genuke aurrera, benetako berdintasun orokorraren bidean.
RT @zuzeu: Berdintasunaren ezberdintasuna: “Martxoaren 8an loreak ez, eskubideak nahi ditugu”. http://t.co/uxMpGxXAT4
RT @zuzeu: Berdintasunaren ezberdintasuna: “Martxoaren 8an loreak ez, eskubideak nahi ditugu”. http://t.co/uxMpGxXAT4
RT @zuzeu: Berdintasunaren ezberdintasuna: “Martxoaren 8an loreak ez, eskubideak nahi ditugu”. http://t.co/uxMpGxXAT4
RT @zuzeu: Berdintasunaren ezberdintasuna: “Martxoaren 8an loreak ez, eskubideak nahi ditugu”. http://t.co/uxMpGxXAT4