Anboto Kilometro Bertikala jokatuko da domekan
Antolatzaileek 250 parte hartzaile espero dituzte eta horietatik 20 bat emakumeak izango dira. Igandean 10:00etan irtengo dira lehen lasterkariak. Iaz mutiletan Raul Garciak 42.22ko denbora egin zuen; Alizia Romerok, berriz, 54.38koa emakumeetan. Aurten ere goi mailako lasterkariak etorriko dira, Munduko Txapeldun hiru bider geratu den Agustí Roc tarteko. Brinean mendi lasterketa elkartea da antolatzailea.