banoa

Banoa hara.
Inondik ikusi
ezin den,
izenik gabeko
lamentuen lurrera.

Tristeziaren uholdeetan
ito
den basamortura. Banoa.

Negarrez eginiko
egiak
erosten dituzten
zakarrontzietara.

“Negarrez dago,
zaparrada ostean
teila hegala.”

Banoa.

Oier Aranzabal

Barruan Gaude elkarrizketa saioa ZuZeu Podcasten. Ispilu Beltza kultur magazina Donostia Kultura Irratian. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude