Zurikeria
Zurikeriaren gainean idatzi du Andu Lertxundik bere blogean (Hitz beste / berria)
Zorrotz bezain azti, ohi bezala. Bertatik ekarriak dira ondoko pasarteak:
“… Alkohola kaltegarria dela eta asko edateak hondamen handienak dakartzala esan dio aitak semeari, kopatxoari tragotxoa eman eta gero…
Diskurtsoek ez bezalako egiatasuna dute egintzek, predikatzen duguna ez dator beti bat praktikatzen dugunarekin.
Euskarari buruzko gure diskurtsoek gure egintzen egiarekin egiten dute talka. Eta seme-alabek imitatu egiten gaituzte…”.
Andu Lertxundik idatzitakoari erantzun interesgarriak eman zaizkio blogean bertan, eta hona ekarri ditut horietako batzuk, erantzuleen izenak jarri gabe. Behean doazkizue erantzunotako pasarte batzuk ere:
Testu orijinala eta erantzunak lotura honetan dauzkazue.
—————–
Erantzunetako bat:
“ Ez dugu asmatu. Ez dugu gazteria kontzientziatzen jakin izan. Gaur egungo neska-mutil askorentzat euskara beste asignatura ba da. Besterik ez. Oso zaila da betidanik erdaldun izan den familian euskara txertatzea. Oso zaila da, ere, betidanik euskalduna izan den familia batentzat kanpoko giro erdaldunari aurre egitea…”.
————–
Beste erantzun bat:
“… Gaur egun, euskararen munduan gaitz larri batek jota gaude, eta batzuek sinistarazi nahi digute aspirina batekin pasako zaigula. Nik ez dut euskararen purgatorioan bizi nahi. Baina linboan ere ez…”.
Itzain, nola ekartzen duzu hona beste leku batean argitaratutako artikulu bat bere copirighta duena? Baduzu horretarako baimenik? Nik dakidala Berriako artikuluak ez daude CC lizentziapean. Lertxundiren artikulua hainbeste gustatu bazaizu, zergatik ez duzu, mundu guztiak bezala, esteka bat jartzen LOTURAK sailean eta kito? Hori bakarrik behar dugu orain, atsegin zaizkizun artikulu guztiak hona ekartzen hastea.
Ba ez dakit mundu guztiak hala egiten duenentz, baina zeuk iradokitutakoa egingo dut, badaezpada ere.
https://zuzeu.eus/2013/02/01/andu-lertxundi-zurikeriaz/
RT @zuzeu: Andu Lertxundi, zurikeriaz: Zurikeriaren gainean idatzi du Andu Lertxundik bere blogean (Hitz beste / berria)…. http://t.co …
RT @zuzeu: Andu Lertxundi, zurikeriaz: Zurikeriaren gainean idatzi du Andu Lertxundik bere blogean (Hitz beste / berria)…. http://t.co …