Hizkuntzak eta bozak
Hizkuntzak eta bozak > Urriko hauteskunde autonomikoen kariaz, CIS erakunde estatalaren inkesta argitaratu zen. Espainiako hauteskundeetan boza zein alderdiri eman zioten galdetu ondoren, beste hainbat konturekin batera, itaun hau ere agertzen zen: Respecto a su nivel de conocimiento del euskera, ¿podría decirme si lo habla con fluidez?
EAEko esparruan, baiezko erantzuna eman zuten EAJ-PNV alderdiari boza eman ziotenen arteko %47,5ek; Amaiur koalizioaren alde egin zutenen arteko %74,2k; PSE-PSOEko bozka emaileen % 17,3k ; PPrengan konfiantza jarri zutenen arteko %19,4k; IU-EBko boza emaileen arteko %47,5ek eta abstentziora jo zutenen %34,5ek.
Datu hauen argitan, hortaz, boza emateko adina daukatenen %40k euskalduna dela dio. Auskalo. Azken inkesta soziolinguistikoak dio EAEn elebidunak populazioaren %32 direla eta elebidun pasiboak, berriz, %17,4. Espainiatik deika zuten CISi bere burua euskaldun oso gisa aurkezteko animoa izango zuen akaso euskaldun pasibo hauetako askok: pikaro halakoak…
Kontuak kontu, jolas bat orain: har ditzagun Espainiako hauteskundeetan EAEko alderdiek izan zituzten bozka emaileak eta gurutza ditzagun CISek argitaraturiko datuekin. Zein izango ziratekeen hauteskunde emaitzak elebidunen bozak soilik kontuan hartuz gero? Zein, hauteskunde emaitzak elebakarren bozka soilik kontuan hartuz gero?
Datu gurutzaketa honen arabera, elebidunen artean abstentzioa %38 ingurukoa izango zatekeen eta emandako bozkak, berriz, 450.000 inguru. Hauek balizko hauteskunde emaitzak:
Datu nahasketa honen arabera, erdaldunen artean abstentzioa %54 ingurukoa izango zatekeen eta emandako bozak, ostera, 648.000 inguru. Hauek balizko hauteskunde emaitzak:
Beste ikuspegi batetik: jolas honetan bere burua abertzale izendatzen duten PNV-Amaiur bikotearen bozka emaileen %60 euskalduna dela ateratzen da eta %40, berriz, erdalduna; bere burua konstituzionalista izendatzen duten PSE-PP bikotearen bozka emaileen artean %82 erdalduna ateratzen da eta %18, berriz, euskalduna. 531.000 lagun abstentzionisten artean, berriz, %65,5 erdaldunak izango ziratekeen eta %34,5 euskaldunak.
Eskerrik asko berriro, Ibai!
Ondo izan
Bittor
Ez horregatik, Bittor.
Gaindegiak 2011ko hauteskunde emaitzekin osatutako Euskal Herriko mapetan arreta deitzen dit niri Nafarroako lurraldeak (beste herrialdeenak gutxixeago, nafarra izatearen ondorioak aizu!). Mapa hori erdaldun hutsen aldean euskal hiztunen proportzioa adierazten duten mapen ondoan jarrita, erraza da nahastea bata zein besteak. Ia-ia berdinak dira: euskaldun kopuru altua den lekuetan Bildu zein Amaiur nagusi; euskaldunak zein erdaldun elebakarrak parez pare dabiltzan lekuetan Nabai/Geroa Baik aukera gehixeago Bildu/Amaiurri garaipena lehiatzeko; erdaldun elebakarrak nagusi diren lekuetan, gehienetan, UPN irabazle. Gainera, euskararen ezagutza txikia izan bai, baina D ereduko matrikulazioak indar berezia duen lekuetan, Tafallan adibidez, Bildu/Amaiurrek aukera gehiago izan zuen indar nagusia izateko.
Hastapenetik ohartu zen honetaz espainiar nazionalismoa eta, horren parte navarrista den UPN, noski. (askok askotan esandakoa errepikatzera noa, baina:) Ez dut uste neurri berean ohartuak garenik horretaz abertzale euskaldunak.
Euskaltzaleak baino lehenago abertzaleak direnak, ohartuak dira Nafarroan (zein Euskal Herriko beste herrialdeetan) abertzaletasunak ere aurrera egin dezan batez ere euskarak egin behar duela aurrera?
Batzuk oraindik ez direla konturatu iruditzen zait.
Aupa Ane,
Ez zaizu arrazoirik falta. Bidenabar, artikuluxkan Nafarroarik ez dut aipatu daturik aurkitu ez dudalako. Antza, CISentzat euskararik ez da existitzen Nafarroan.
agur bero bat
Ba euskaldun zaharrak eremu txiki horretan geratzen bazarete jai daukagu… zuek zarete euskara lurralde ez euskalduneetan zabaldu behar duzuenok…