Kapuko aldizkariaren azkenengo zenbakia

Kaixo,
Orain dela bi ikasturte sortu genuen KAPUKO aldizkaria kazetaritza, publizitate eta ikus-entzunezko ikasle talde batek ikasteko asmoarekin. Ilusioz ekin genion proiektuari egokiegiak ez ziren ikasgai teorikoez gain beste zeozer zegoela sinetsita. Geldirik egon ezin horrek egin du, guretzat behintzat, proiektu txiki hau handi, uste baino aberatsagoa izan baita ibilbidea.
Seigarren eta azken zenbakia sarean ikusi dezakezue edo nahiago baduzue hemen deskargatu.
Nork esan behar zigun sei zenbaki eta horrenbeste artikulu idatziko genituenik. Nork, gure sareko edizioak horrenbeste bisita izango zituenik. Erreferentetzat genituen euskarazko komunikabideek gure berri emango zutenik. Eskerrik asko hasiera-hasieratik gure ahots apala ozenago egiten lagundu zeniguten guztioi: BERRIA eta Urtzi Urkizuri proiektu txikiek ere handiagoetan leiho bat izan behar dutela sinestearren. Ondoren etorri ziren GARA, ARGIA, BERTON, Bizkaie!, Campusa, GAZTEZULO, Euskadi Irratia, Irrika aldizkaria, Tas-Tas irratiko Gazte Borraste eta abar luze bati. Hasiera-hasieratik bultzada eman ziguten irakasleei: Joxerra Garzia, Koldo Atxaga, Ainhoa Fdz. de Arroyabe, Jose Inazio Basterretxea, Jose Mari Pastor, Antxoka Agirre, Alfonso Unceta eta aipatu ez ditugun guztiei. Irakasle batzuek laguntza eskaini baziguten ere esan beharra dago EHU zein beste erakundeetatik laguntza gehiago edo kasu batzuetan laguntza bera eskertuko genituela. Mila esker, lehen aipatutako irakasletako batzuez gain, gure sinadura gonbidatuak izan diren Itxaso Paia eta Miren Amurizari.
Eskerrik asko gainontzeko komunikabideak bezala tratatu gaituzuen Donostiako Zinemaldiko, FesTVal jaialdiko, Arriaga Antzokiko, EiTBko, Donostia Kulturako, Campos Antzokiko, Pabellón 6eko, Euskarazko Produktuen Katalogoko, EABko, Kulturklikeko, Kontainer aretoko eta beste hainbat lekutako jendeari.
Asko izan zarete Mikel Reparaz azalean atera genuen lehenengo zenbaki hartatik hona elkarrizketatu ditugunak. Mila esker guzti guztioi: Mikel Reparaz, Pello Reparaz, Joseph Morley Petrick, Joaquín Caparros, Lucas Jatobá, Jabi Elortegi, Blanca Portillo, Julian Iantzi, Maribel Aizarna, Felix Linares, Itsaso Nabaskues, Irene Paredes, Carmen Lomana, Mario Casas, Daniel González, Eva Hache, Ramon Agirre, Loreto Mauleon, Yannick Vergara, Urko Aristi, Maitena Salinas, Pablo Puyol, Nuria Roca, Elena Furiarse, Koldo Abando, Ibon Urrutia, Koldo Almandoz, Gorka Bereziartua…
Eremu ikusezinak egiten lagundu diguzuen guztioi ere eskerrak: Cadena SEReko langileak, Sut&Blaiko langileak, EiTB nahierako lantaldea, ETB, TVE, Telecinco eta Cuatroko langileak eta Mihiluzeko lantaldea.
Eta esker mila zuri ere kapuko mugimenduan sartzearren.
Orain ZART! proiektuari emango diogu hasiera, KAPUKO hasi genuen ilusio berarekin. Nahi izanez gero, bertan ikusiko dugu elkar. Eduki guztiak sarean gordeko ditugu, denon eskura (cc) lizentziapeanwww.kapukoaldizkaria.tk webgunean.
Txarto esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu.
Eskerrik asko eta hurrengora arte!
aldizkaria, kapuko, kazetaritza, unibertsitatea

Kapuko Aldizkaria, Kazetaritza, Publizitatea, Komunikazioa eta beste hainbeste gai lantzen dituen aldizkaria da. Bisitatu sarean: www.kapukoaldizkaria.tk

7 pentsamendu “Kapuko aldizkariaren azkenengo zenbakia”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude