Sentimenduak eta matematikak
Aurreko astean France 2-an dokumental bitxia ikusi nuen. Bikoteen arteko erlazioak burmuinean dauzkaten ondorioak aztertzea abiaburutzat hartuz, sentimenduek botikaren bidez “manipulatu” daitezkeen froga egin zuten Suitzako nonbaiten. Enpatia ez dakit ze klase produktuaren bidez hedatzea posible ote zen probatu zuten. Emaitza ez zen aski argi izan, izan ere, ezinezkoa zitzaien sustantzi konkretu baten bidez enpatia piztea. Zorionez.
Baina imajina dezagun hori posiblea izan dadila. Imajina dezagun, bada, Shakespearen “Uda-gau bateko ametsa” antzezlanean bezala, maitasuna eta bestelako sentimenduak lore batzuekin manipula litezkeela. Geure erlazioak erabateko aldaketa izango lukete, sentimenduak matematikoki funtzionatuz. Tristezia, poza edota melakonliaren erroak ez litzaizkiguke mistorioso agertuko, ze, Houxley-k antzestu zuen “Bai, mundu berria” liburuan modura, zelan menderatu jakingo baikenuke (pilulen bidez, seguru aski).
Beldurgarria izango litzateke mundu hori, izan ere, ustezko zorion prefabrikatu baten bila, robotak baikinan ibiliko ginateke geure sentimenduak aldaraziz. Manipulatuz, esaterako. Gainera, nik uste sentimenduek dauzkaten misteriotxo horiek bizitzari nolabaiteko “grazia” ematen diotela. Ez naiz maitasunaz bakarrik ari; baizik eta beldurraz edo-ta melankoliaz. Sentimendu horiek duten freskotasuna galduko genuke, bizitzak ere galduko lukeenarekin bat. Bizi garen gizartean baino automatikokiago emango genituzke egunak, sentimendu horiek eragiten dituen pilularen zai.
Izu hau dela-eta; guk dugun guzia kimika dela ez dut pentsatu nahi. Gizarte horrek deshumaziazio itzela ekarriko luke. Superazioak edo itxaropenak ez lukete inolako zentzurik balizko “gizarte kimiko” horretan. Hagatik, “Filosofia” ere badagoela sinistu nahi dut; dauzkagun arazo guztiak matematikoki ezin direla erantzun, alegia. Ze, nik uste duda amaigabe horiek aurrera bultzatzen gaituztela eta duda hori argitu bezain laister ez legokeela ez “aurrera”, ez “atzera”; baizik eta “horizontalki” ibiltzeko parada.