Karta guziak mahai gainean

Orain arte, hemen nere argazki bat erakutsi dizuedan gehienetan purrustaka ibiltzeko izan da: haiek gaizki moztu didatela, hura gezurrezkoa dela… eta abar.

Hemendik aurrera nik eginadako argazki batzuen zergatiak azaltzen saiatuko naiz, orain arteko bideak albora laja gabe. Nola baino, zergatik atera dudan, non kokatu naizen eta zer bilatu nahian sakatu dudan botoia. Hainbeste atsegin ditudan negatibo kontaktoen antzera, aukeratutako argazkia baino lehen eta ondoren ateratako argazkiak erakutsiko dizkizuet; zuei aurkeztutako argazkira ailegatzeko egindako bidea, irudiz eta hitzez.

Ez dut beste munduko ezer kontatuko, baina gutxienez argazkiaren atzean intentzio bat dagoela argitu eta nere lan ohiturak agerian utziko ditut.

Batzuetan berripaperetan argitaratutako argazkiak izango dira, baina susmoa daukat gehienetan aurretik ikusi ez duzuen argazki bat izango dela, gutxitan gertatzen baizait nik “onena” iritzitako argazkia izatea egunkarian azaldutakoa, baina beti argituko dizuet zeren bila nindoan, eta zer topatu dudan.

Biluzten saiatuko naiz, ahal bada, ipurdi bistan geratu gabe.

Lehena labean da, ondoko argazki honekin:

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.