Erabakita duzu nork jasoko duen zure botoa urriaren 21ean?
15 eguneko matraka hasi da: bozgorailuak, esku orriak, puxikak, gutunak… begi zuloak eta belarri zuloak publizitate politikoz gainezka izango ditugu. Kamioikada bat promesa sudurren aurrean. Bitartea,n askok eta askok galdera bat darabilkigu buruan: Nork aldatzen du botoaren norantza kanpainaren arabera? Nork irakurtzen ditu hauteskunde programak? Hori galdetu nahi dizuegu, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi zaretenoi, ea erabakita duzuen zer egin urriaren 21ean. Ea hauteskunde kanpaina sufrigaitzak baduen existitzeko arrazoirik.