EH Bilduk ez du programan ETB2 eta Radio Euskadi kentzea proposatu

euskera bildu

Batzuetan notizia bilakatzen da gezur bat gezurtatzea. Atzoko kasua da hau. Izan ere, Deiak orain dela aste batzuk jaso zuenaren kontrara, EH Bilduren programak ez du ETB2 eta Radio Euskadiren desagertzea proposatu. Baina, begi bistakoa da oihartzun zabala izan duela baieztapen horrek, baita erdaldunen artean ere.

Laura Mintegiri Euskadi Pregunta saioan egindako galdera batek Deia egunkarian jasotako informazio polemikoa (“EH Bildu propone el conocimiento obligatorio del euskera y el cierre de ETB-2 y Radio Euskadi”) izan zuen iturri. Horrela egin zion galdera Mari Carmen Gomez 43 urteko gasteiztarrak:

“Como propuesta reveladora, Bildu incluye en su campaña electoral la obligatoriedad del conocimiento del euskera y el cierre de Etb 2, Radio Euskadi yRadio Vitoria por emitir en castellano. Como candidata a Lehendakari ¿es Ud consciente de que sus propuestas toman un cariz duro e impositivo y con ello un parecido asombroso con la dictadura de Franco?”

(Laura Mintegiren erantzuna)

Programak zer dio? eta Deiak?

Gaur bertan argitaratu du hauteskunde programa EHBilduk eta ez da inondik inora ageri ETB2 eta Radio Euskadiren itxiera. Hau dago idatzita gaiari buruzkoan:

  • Horrenbestez, erdarazko irrati-telebistarik ez da izango, alegia, EITBko telebista kate eta irrati guztietan euskararen presentzia bermatu eta erabilera bultzatuko da.

Gaztelaniazko azalpenean are leku gutxiago uzten du zalantzak:

  • “Por consiguiente, no existirá una televisión o una radio que emita íntegramente en español.”

Deiak ziona, “íntegramente” edo erdara hutsean hitz esanguratsua irentsita:

  • “Por ello, no habrá emisiones de televisión y radio en castellano”.

ZuZeun ere galdera inkesta moduan idatzia izan zen: “Dirurik ez balego, gaztelaniazko EITB kenduko zenuke?

Erabiltzaileen %78ak baiezkoa eman zuen, alegia, dirurik ez balego gaztelaniazko kateak kentzearen alde. Egia da, “dirurik ez balego” horrek hein batean desitxuratu egin dezakeela erantzuna. Benetan interesgarria jaso ziren 60 iruzkinak izan ziren. Begibistakoa da euskaldunen artean ez dela adostasun erabatekoa gai horretan; kasu, Bost Puntu ekimenak kritika ugari jaso zituen zenbait pertsonen aldetik, esanez “euskarari lehentasuna ematea” ez dela nahikoa.

EH Bilduren proposamenak

EH Bilduk proposatu du euskarak erdarazko kateetan “presentzia normalizatua” izatea, ez gehiago ez gutxiago. Horren harira dio, adibidez, euskal hiztunek espainolez hitz egin behar izatea galarazi egin behar dela. Horrez gain, gaur egun ez bezala, EITBko langile guztiek euskarazko gaitasuna izatea eskatuko dute. Hedabide publikoak direnen eta ez direnen arteko elkarlana ere proposatu du.

Zer esango ote du EAJk gai korapilotsuaren inguruan? Laster jakingo dugu

6 pentsamendu “EH Bilduk ez du programan ETB2 eta Radio Euskadi kentzea proposatu”-ri buruz

  • A. Osinalde 2012-09-22 23:26

    Uria jauna, zeuk jakingo duzu zein portutara iritsi nahi duzun manikeo xamarra iruditzen zaidan artikulu honekin. Pentsatzen dut aurrerago ere izango dugula aukerarik eztabaidarako. Hala ere gogorarazi nahiko nizuke, nahita ala nahi gabe, aipatu gabe utzi duzula azkenaldion Basagoitik esan dituenak EITBri buruz. Alegia, soilik euskarazko katea utziko lukeela berak bizirik , hain juxtu BostPuntu manifestuaren aurka egin duten euskaltzaleen iritziarekin kointzidituz. Bai badakit abiapuntuak guztiz direla kontrakoak eta, areago, kontrajarriak ere bai, baina kointzidentzia hortxe dago eta zuk ez duzu aipatu. Niri deigarri egiten zait: http://www.europapress.es/euskadi/noticia-pp-vasco-propondra-privatizar-todos-canales-etb-excepcion-euskera-20120914111207.html

    • Xabier Makazaga 2012-09-23 08:50

      Osinalde jauna, zeuk jakingo duzu zein portutara iritsi nahi duzun manikeo xamarra iruditzen zaidan iruzkin honekin. Pentsatzen dut aurrerago ere izango dugula aukerarik eztabaidarako. Hala ere gogorarazi nahiko nizuke, nahita ala nahi gabe, aipatu gabe utzi duzula azkenaldion PNVren Noticias taldeak esan dituenak EH Bilduren programari buruz. Orain ikusi eta frogatu denez, gezur galantak. ABC, La Razón, El Mundo eta eskuin muturreko beste komunikabide batzuek darabiltzaten gezurren antzekoak. Bai, badakit beste gauza batzuetan ez dutela bat egiten, baina kointzidentzia hortxe dago eta zuk ez duzu aipatu. Niri deigarri egin zait.

      • A. Osinalde 2012-09-23 09:57

        Arrazoi duzu Makazaga andereñoa, ez ditut aipatu egiazki izan diren kointzidentzia horiek guztiak, pentsatuz agerikoak zirela. Mea culpa, beraz. Hala ere, onartu beharko didazu gutxienez bitxia egiten dela bi muturrekoen artean ematen den kointzidentzia hori, Basagoiti eta zenbait euskaltzale nabariren artekoa, denak erdarazko euskal hedabide publikoak kendu eta euskara hutsezkoak bakarrik uztearen alde. Horixe baizik ez nuen azpimarratu nahi.

        • Xabier Makazaga 2012-09-23 11:47

          “Jauna” idaztearena ez dut inolaz ere intentzio txarrarekin egin, jakina. Despiste hutsa izan da. Argazkiari batere kasurik egin ez diodalako batetik, eta zure iruzkinekoa hitzez-hitz kopiatu dudalako bestetik.
          .
          Bestalde, badirudi gaizki interpretatu dudala zure iruzkina. Jeltzaleek bere burua kristo gurutzilkatu gisa irudikatzeko duten jarrera nabarmenarekin lotu baitut. Erdian beraiek eta albo banatara kristorekin batera gurutzilkatu zituzten bi lapurrak. Ondo zehaztuz, hori bai, lapur gaiztoa ezker abertzalea dela.
          .
          Orain ulertu dudanez, ez zihoan hortik esan nahi zenuena. Dena den, Basagoitiren jarrera euskaltzale horienarekin parekatzea ez zait batere-batere zuzena iruditzen.

  • Kaixo Osinalde anderea eta Uria jauna. Gauza bat, xumea eta manikeismoa hitza aipatu barik. Ez dut sarreraren izenburuak eta mamiak diotenaren eta Osinalde anderearen iruzkinaren arteko loturarik ikusten. Sarreren funtsa sinplea eta garbia zen.Hau da, Deiak sartuta gauden hauteskude kanpainia honetan, gehienetan, edo beti, bidelagun daukan alderdi politiko baterako onuragarria litekeelakoan, gezur manikeoa (parkatu, atera zait) bat argitaratzen du. Utzi aparte Basagoiti edota Basabehiti. Horretaz hitz egiteko, beste sarrera bat idazteko gomendio egingo nioke Osainalde andereari baina ez nahastu Joseba Uria jaunak idazten duena idazpide interesgarria omen litetekeen beste kontu batekin.

  • Barkatu , eta agur ere Xabier Jaunari.