Katalunia askearen ahotsak
Eguerdian, bazkalordua jotzear zela, iritsi zen Donostiatik zetorren trena Barcelona Sants geltokira, ikasturtea hastear, ikaslez beteta. Bero itsaskorrak egin zigun ongietorria, lehen izerdi tantek ez zuten asko itxaron irristaran azaletik jaisteko. Metroan sartu orduko nabaritu nuen hura ez zela manifestazio arrunt bat, hura historikoa zela. Diada izateko ere; zenbat senyera, zenbat independentziaren aldeko ikur eta aflixa hain jende ezberdinaren eskutan, eta oraindik bost ordu falta zirenean hitzordurako. Hemen dituzue Katalunia independentearen aurpegi batzuk, manifestazioko ahotsak.