Gernika kokakola lerendi katua

Bilboko Ulibarri euskaltegiak 2012/2013 ikasturteko matrikulak egiteko epea zabaldu du eta baita sekulako publizitate kanpaina martxan jarri ere. Erdaldunen begietara ziur ezer gutxi esaten dutela kartel eta bideo hauek, baina, hain zuzen euskara jakiteke galtzen dutenaren erakusle dira. Bide batez parre algara batzuk galdu dituzte kanpaina honekin.

  • Promozio bideoak:

  • Kartelak:

 

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

Zer duzu buruan “Gernika kokakola lerendi katua”-ri buruz

  • Joan zen astean, Olarizuko erromerian (Gasteizen egiten den erromeria)horrelako zerbait entzun ahal izan nuen: eszenatoki gainean “Koxkor” taldea, betiko talde berbenero bat, errepertorio ezin erdaldunago batekin: kanta bat ere ez euskaraz. Hara non, bat-batean “Lepoan hartu ta segi aurrera” kantatzen hasi ziren, eta nire harridurarako hitzak asmatu egiten zituen (“lerendi katua” estiloan,antzeko fonetika bilatuz) “lepoan hartu ta segi aurrera” izan ezik. Lotsagarria, Koxkor taldekoena, benetan, auzo-lotsa zer den ulertu nuen…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude