Kaiku produktuak ez erosteko deia egin dute, euskara hutsez etiketatuko esnea salatzearren
Berria egunkariak frogatu du: Kaiku Kooperatiba-k jarri du salaketa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailean Euskal Herria Esnea kooperatibaren aurka (dokumentua).
Kaiku-k bultzatuta, euskal abeltzainek osatutako kooperatibak etiketa euskara hutsean duelako “arau hauste larri” gisa zigortu daiteke, 30.000 eurorainoko isunarekin. Legearen arabera Espainian saltzen diren produktuek gaztelaniaz izan behar dute informazioa, salbu bi hizkuntza ofizial dituzten erkidegoetan soilik saltzen bada. Euskal Herria Esnea ez da Espainian saltzen, baina ontziratzea Soria-ko enpresa batek egiten du.
Eusko Jaurlaritzak Kaiku Kooperatibaren salaketari emandako erantzunak dio produktua Espainian egiteagatik derrigorrezko behar lukeela espainieraz ere etiketatzea. Horregatik, salaketak aurrera egiteko prozedura zabaldu dute. Orain Euskal Herria esneak helegitea aurkezteko hamabost egun ditu.
Euskal Herria Esnea “Iparlat/Kaiku ereduaren porrotari” aurre egiteko proiektua dela azaldu dute gaur egindako produktuaren aurkezpenean Euskal Herria Esnea-ko Estitxu Garaik Info7 irratian azaldu du gertatutakoa.
Gezurra
Goizean Kaiku Kooperatibak salaketa jarri izana ukatu egin du, Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetariak zabaldu duenez. Aitzitik, egunkariak kontrakoa erakusten duen dokumentua lortu eta sarean zabaldu du.
Kaiku Kooperatibak ere ukatu egin du #ehesnea salatu egin duela.
— Garikoitz Goikoetxea (@ggoikoetxea) Iraila 7, 2012
Boikota Sare sozialetako erabiltzaile euskaldun batzuek Kaikuren aurkako boikota proposatu dute, salaketa kendu ezean. Beste batzuk Kaiku-k hartutako erabakiak haien kontra egingo duela uste dute. Gainera, atencionalcliente@kaiku.es helbidera e-postak bidaltzen ari dira kexatzeko. Zenbait irudi ere zabaldu dira Kaiku-k euskal esnea euskaraz etiketatzen duena salatzearen kontraesanaz.
Penagarria Kaikurena: interes ekonomiko soilak eduki eta konpetentziaren kontra jotzeko euskararen erabileragatik salatzea nazkagarria da. — Lurdes Auzmendi (@Lurdes_Auzmendi) Iraila 7, 2012
Portzierto, EHEsneari egindako jokaldi zikina ikustia, azken Kaiku brika sartu da gure hozkailuan. Aio.
— Maribi Ugarteburu (@mugarteburu) Iraila 7, 2012
Badakit nire etxeko frigoan momentu honetan #kaiku esne kartoi bat badudala, badakit ere azkena izango dela. #caiqu #euskarazbizinahidut
— Iñigo Arandia (@iarandia) Iraila 7, 2012
Nik ere Kaikuri bere produkturik gehiago erosiko ez dudala esan diot: atencionalcliente@kaiku.es
— Ion Ansa (@ionansa) Iraila 7, 2012
Derrigorrez dorpea behar du izanKaikuri euskara hutsez etiketatutako esnearen aurka joateko aholkatu diona berria.info/albisteak/6987…
— Hasier Etxeberria (@hasier) Iraila 7, 2012
#kaiku ez erosi salaketa kendu arte, Baina trukean ez erosi Pascual, Danone edo marka zuririk mesedez. Kontsumitu tokiko esnekiak! #ehesnea — Beñat Irasuegi(@birasuegi) Iraila 7, 2012
Kaikuren kasua ikaragarria da komunikazio ikuspegitik. Nork ematen dizkie des-aholku hauek? #kaiku
— Gari Araolaza (@garaolaza) Iraila 7, 2012
PSE y PP escandalizados porque a la cooperativa EH Esnea se le pueda multar por no etiquetar sus tetrabrik de leche en euskera. Oh, wait!
[tweet https://twitter.com/hasier/status/244026966364262400 lang=’eu’]
— ioetx (@ioetx) Iraila 7, 2012
Iparlat ondoan bizitzeak #boikota eta #malaletxea ekarri zizkigun. Gaurkoa bezalako albisteekin are gehiago #malaletxearenkontrakomugimendua
— Garbiñe Larrea (@Gar2Larrea) Iraila 7, 2012
Bizpahiru hailabete daramagu etxean Euskal Herria esnea erosten baina badugu gure hozkailuan kaikuren yogurrik. Aurreko batek esan duen moduan, gurean sartu diren azkenak izango dira. Kaiku izena esnea batzeko ontzitik zetorrela uste nuen, baina oker nengoen, beren izaera adierazteko zen. Kaikua izan behar holako salaketa egiteko.
Oharra: holako batean sartzeko, euskara hutsez etiketatutako produktuak arrakasta edukitzeko bidean dagoelako da eta Kaikuri kalte egin diolako… Indarra dago!
Hori horrela bada, ez dut inoiz gehiago KAIKU erosiko. Etxean badut, baina arraskako zulotik botako dut. Gainera, familiakoei eta lagunei ez erosteko esango diet.
Aski kaikuak dira, bai, kaikuak eta euskararen etsaiak.
Halakoak ikusi behar.
Kaiku enpresak Suitzar talde batek erosi du, Jaularitzak ez zun dirurik eta guztion diren enpresen partaidetza asko saldu ditu.
Kaiku beraien produtuak ekoizten dituzten baserritarrei ez die behar bezala ordaintzen eta askotxo dira Kaikuren erruz ito direnak, eta orain hau?
Doaztela pikutara, nahiago det erdaldun bat produktu guztiak euskeraz egitea, euskaldun batek produktu guztien azalpena erdaraz ematea baino.
Zergatik? Ba nik ez dudalako euskadun hoiekin hitzegingo (ez bait ditut ezagutzen) baina mundu guztia ikus ditzazke produktu hoietan Euskara, eta hori izugarrizko mesedea egin liezaioke.
Hmendik aurrera kaiku hoiei ezer.
Nik ez dut KAIKU gehiago erosiko, argi daukat.
Aspaldi erosten dugu etxean Bizkaia esnea (Euskal Herria esnea eta Bizkaia esnea kooperatiba bera da, eta orain arte, Bizkaian behintzat, Bizkaia esnea saltzen izan da), eta halaxe egiten jarraituko.
Kaikuri yogurrik eta bestelakorik EZ!
Geurean ere Kaikuren azkenak sartu dira oraingoz,salaketa erretiratu bitartean. Mokordoa izan behar da, gero!!! Batzuek bereak eta bi egiten gure hizkuntzak har dezan arnas, eta bestetzuk patrikari begira!!!!
bale, eta ze ostiya erosiko dugu orain. euskal herriko esne hori ez da nire inguruko dendetan erosten, ez eta baserritar esnerik ere.
Nik uste KAIKU-k behar bezala argitu duela auzia: salaketa jarri zuten EH ESNEA markaren aurka, baina ez produktuen azalean euskara soilik erabiltzeagatik, beste kontu batengatik baizik: Sorian ontziratzen denez, jakin nahi zutelako ea frogatua dagoen EH-an sortutako esnea dela. Uste dut bakoitzari berea zor zaiola: KAIKUk ez du EH ESNEA euskararen kontuagatik salatu, bi enpresen arteko konpetentzia kontuagatik baizik. Hori behar bezala argitu dute, hedabideetara zabaldutako oharrean, non ageri den lehenbizi jarri zuten salaketa. Beste gauza bat da EUSKO JAURLARITZAk salatu duela gero EH ESNEA, ontzietako testua euskara hutsean jartzeagatik. Akatsa, izatekotan, Jaurlaritzan dago, ez KAIKU-rengan.
Gertatu dena jakin behar zenukete. BENETAN gertatu dena eta ez kontatzen dizutena. Kaikuk salaketa jarri zuen etiketetan Euskal Herriko Esnea dela esaten zuelako (EHtik kanpo enbasatu arren), ez euskaraz zegoelako. Eusko jaurlaritzakoek salaketa hori jaso eta inbestigatzen hasi ziren. Eusko Jaurlaritzakoek aurkitu dutena zera da, euskara hutsean dagoela etiketa (beste gauza batzuen artean) eta EUSKO JAURLARITZAK salatu du euskerarena, ez Kaikuk. Kaiku momentu baten ere ez du ezertxo ere esan euskarari buruz. Mesedez informatu arren, ezer idatzi aurretik. Nola egingo du horrelako astakeria bat halako enpresa handi batek jakinda informazioaren garaian bizi garela eta euskararen kontra joanda euskal herrian izan dezakeen oihartzuna. Marketing krudela da EHEren aldetik. Amua bota dute eta askok KOSK! Benetako salaketa irakurtzeko: http://www.kaiku.es/carta-gv/3195_001.pdf
Barka Gotzon, EHEren marketin krudela dela diozu, baina ez da EHE izan informazioa zabaldu duena, Berria baizik. Ez da, beraz, EHEren marketin krudela. Kontseiluak ere salatu egin du etiketen afera. Beraz, zu ere informatu zaitez ongi idatzi aurretik, motel!
Euskaltzale, mesedez ikusi goizean Kafe Antzokian EHEkoek egin duten prentsaurrekoaren bideoa eta gero hitz egingo dugu. EHEren hitz zehatzak entzun mesedez. EHEk informazio gezurteroa zabaldu ez duela entzutea baino ez zaigu falta. Kar kar kar.
Barka, baina EHE idatzita, Euskal Herrian Euskaraz eragileaz ari zinela uste nuen, eta ez Euskal Herria Esneaz. Uste dut EHE erabiltzeak okerreko interpretazioak ahalbidetzen dituela, hobeki idatzi EHEsnea nahi baduzu.
Gotzonek arrazoi. Kaikuren abokatuak bidalitako gutunean azken esaldian dago gakoa: “(…)cumplimiento de la normativa en materia de etiquetado y trazabilidad del producto”. Alegia, ikertu beharrekoa etiketa zenez gero, Eusko Jaurlaritzako funtzionarioek zorrotz eta zuzen bete dute lana, “etiquetado y trazabilidad del producto”-ren arautegi osoari kasu eginez.
Dena den, niri horrek ez dit kontua asko aldatzen. Suitzar korporazio bat baserritar-kooperatiba bati erasoka hasi da, zergatik eta Euskal Herrian jetzitako esnea Soriako ontzietan jasota saltzen delako. Ez dut Kaikuren produkturik berriz erosteko asmorik.
“Nola egingo du horrelako astakeria bat halako enpresa handi batek, jakinda informazioaren garaian bizi garela?” Egia da. Tontoa behar du pertsonak, horrelako gauzekin herkideei alu-potroak zirikatzen ibiltzeko. Aurki norbaitek lana galduko du, eta ez diot inori begiratu nahi…
Irakurtzazue kaikuk argitaratu duena. Benetan beraiek izena salatu zuten, eta ez etiketadoa euskara hutsean egotea. Benetan, jaurlaritzak egin dau etiketadoaren aurkako salaketa, ofizioz. Beraz, kritika guztiak berbideratu behar dira, gure jaurlaritza espainol maitearentzat.
Berria egunkariak argitaratu du albistea, hasieraz zuhur, baina Kaiku espresak salaketarik egin izana ukatzeak eta argitara atera diren dokumentuek enpresa gezurretan ari zela nabarmendu dute. Hasieratik bertatik Kaikuk afera argitu izan balu, haren kontrako erreakzioa ez zen hainbestekoa izango, baina hasieratik ezkutatu du informazioa kontzientzia txarra izateagatik. Gainera, benetako salaketaren arrazoiak funtsik gabekoak iruditzen zaizkit, eta gaizki pentsatzen hasita, gero gertatuko zen jakitun egin izana ere ezin dut baztertu.
Gonzalo, Kaikuk ez du salaketa egin izana ukatu, euskararekin zerikusirik zuen salaketarik baizik. Benetako salaketa beraien webgunean eskegita egon da arratsalde bueltatik, argi eta garbi esanez zer gertatu den. Informazio traketsa eman duten bakarrak EHEkoak izan dira hasieratik, bestela ikus prentsaurrekoaren bideoa. Bestelako susmoak pertsonalak izan daitezke. Ni datuekin geratzen naiz. Susmoekin hasita pentsatu ze esne marka egin den ezaguna egun batetik bestera.
Argi dago ez diozula Berriaren hariari jarraitu. Berriak esan du Kaikurekin hitz egin duela eta salaketa egin izana ukatu dutela. Gero dekimentuak atera dira eta Kaikuk oharra atera du, salaketa ukatu ondoren. Orduan bietako batek dio gezurra: Berriak ala Kaikuk. Nik Berriari sinisten diot.
Berriaren hariari jarraitu diot egun osoan zehar. Berriro errepikatzen dut, Kaikuk euskararen inguruan salaketarik jarri ez duela esan du. Nik Berriari sinisten izan diot gaur arte, baina kasu hau ondo ezagutu eta gero eta egun guztian zehar jaso dudan informazio guztiarekin diotsut Kaikuk egia esan duela momentu oro. Atera zuk konklusioak. Eta berriro diot, gezurra esan duena EHE izan da gaur goizeko prentsaurrekoan, Berriak beraien hitzak zabaldu ditu. Min ematen dit horrela izatea, ideia ona baita kooperatibarena, baina zikin jokatu dute.
Boikot zaleak dira asko herri honetan. Non geratu dira produktu frantsesei boikota egiten zitzaien garai (pena/barre)garri haiek?
Oker zaude, ez gara batere zaleak. Boikot gehiago egin beharko genituzke, besteak beste, guri etengabe egiten digutelako boikota.
bai bai, Bic boligrafoak erosten ez zituzten iraultzaile haiek…. Gauzak ondo argi izan gabe esnea harraskatik bota duten espiritu libre horiek….
Erraza da ulertzen, baina badirudi ez duzula ulertu nahi. Boikota egin behar zaio guri boikota egiten digunari.
Gotzon, nik Berriaren web orrian irakurri dut harremanetan jarri direla Kaikukoekin gaiaz galdetzeko eta Kaikukoek salaketa egin izan ukatu dutela. Orduan, berriro diotsut, bietako batek dio gezurra.
Et et et! Hemen bi iruzkin desagertu egin dira! Bata nire lagun Obanoseko infanzoirena eta bestea nirea! Zer gertatu da?
Boikotatu digute Gonzalo… ze paradoja…. ai ama.
Gonzalo, bai, iruzkinak ezabatu egin ditugu. Nahi duzuen luze eta zabal eztabaidatu, baina ez ditugu ZuZeun onartuko elkarren arteko irainak. Denon osasunerako. Argi diogu erabilera baldintzetan: “iruzkin ezegokiak, iraingarriak edo ezer onik ez dakartenak, era guztiz subjektiboan, ezabatu egingo dituzte ZuZeuko editoreek”. Muga hori gainditua duzue, agian aspaldidanik. Mesedez, neurriz aritu.
Egia da Gonzalo. Lasaitu behar zara, eta ez da lehen aldiz hau esaten dizuna, benetan.
Egia da zeu etorri zinela eztabiada honetara ni zirikatzera, auziak hauteskundeekin eta Iparlarekin zerikusirik eduki ez arren. Beraz, zeuk daukazu lasaitu beharra, ezta?
Kontuz notizia honekin. Kaikuk gezurtatu du eta argitaratu du Eusko Jaurlaritzari bidalitako idatzia bere web orrian (kaiku.es). Bertan eskatzen dutena da EHEsnea izenarekin komerzializatzen den esnea benetan EHko esnea dela kontrolatzea eta bigarrena da izen horrekin kontsumitzsileari sinestarazi diotela EH odoko esnea daltzen dela eta seguruasko soilik Bizkaikoa dela esne hori. Euskaraz soilik etiketatzeagatik jarritako isuna Eusko Jaurlaritzaren iniziatiba izan omen da. Beraz, kontuz informazio hauekin eta ez dezagun sortu edo bultzatu bertako produktoreen arteko gerra edo hemen marka bati boikota. Behintzat ez gaitezen engainatuak izan!
Baina zein arazo dago enpresa batek bere produktuari “Euskal Herria Esnea” deitzeko. badakit hau bestelako ezstabaida dela, bi enpresei dagokiena, baina aitzakia nahiko zitala iruditzen zait. “Euskal Herria” ez da jatorrizko izendapena. Kaikuk malaletxearen kontrako kanpaina bere egin izan balu, agian egoera hau saihestu zuen.
Beste iruzkin askotan bai, muga hori aspaldi igaro da, baina ezabatutakoan irainak baino, Espaniari egin beharreko boikotaz ari nintzen ni, arlo politikoan, kulturalean eta ekonomikoan, zirikari erantzunez zirika erabiliz. Ezken egunak kontuan hartuta, nahiko suabea. Susmoa daukat Espaniako ligari egin beharreko boikotak beste ezerk baino gehiago harrotzen dituela bazterrak. Bestela nekez ulertzen da oraingo esku hartze “dibinoa” aurreko bi asteak kontuan hartuta. Bide batez esango dizut abstenzioaren gaiarari buruz eta gehiagoz bi astez alferrikako eztabaidan aritu baldin bagara, talde politiko baten estrategiaren ondorio izan dela, Iparla ildo politikoaren jarraitzaileena, hain zuzen, ZUZEU ataria idearioa zabaltzeko plataformatzat hartu dutelako. Hau guztia asmoak eta izenak ezkutatu gabe egin dute, gainera, eguna joan eta eguna etorri. Aitzakia ez engainua, beraz. Pentsatzen dut edozein alderdi politiko hain modu argian ZUZEU modu berean erabiltzen saiatu izan balitz, lehen egunean bertan abisuren bat jasoko zuela, ez barra librea. Areago, ideario horren barruan biolentziaren eta bazterketa sozialaren apologia egiten bada. Horregatik pentsatzen dut editoreek orain esku hartu behar badute, lehendebazi erruen aitorpena egin behar dutela, haien esku baitzegoen kontua honaino ez iristea. Bestela Casablanca pelikulako jendarmeak bezala jokatuko da: “Hau eskandalua! Hau casinoa da!”, “Jauna, zure irabaziak”.
Gonzalo, hau irakurri ta gero, zu izan beharko zinen hurrengo “libertades ciudadanas”-eko kontsejeriloa. Totalitarioa, delatorea, gezurtia ta demostratu duzun bezala askatasunaren etsaia. Bai, perfila ematen duzu.
ZUZEU eztabaida eta iritzi trukaketarako dago, baina, hala ere, kendu egin ditugu zenbait iruzkin Zuzeuren sortze egun beretik argitaratuak ditugun erabilera baldintzetan oinarrituta. Subjektiboki, prefosta. Egia da lau urteotan ez dugula halakorik sarri egin behar izan, baina azkenaldion erabiltzaile bat baino gehiago iseka eta gaizki-esaka dabil. Ez dugu halakorik onartuko, batez ere iruzkinak ez badu eztabaidan aurrera egiteko balio. Horrelaxe dira gauzak hemen eta halaxe jarraituko dute. Beraz, eztabaidetako beroaldia sukar bilakatzen denean, sartu apurtxo batean hozkailuan gauzak bere neurrira etorri arte. Otoi.
“Euskal Herria Esnea”k bere hasierako tesiari eusten dio. Egoera honetara iristeko, Kaikuk mugitu omen ditu behar ziren hari guztiak: http://www.berria.info/dokumentuak/dokumentua1002.pdf
Kaiku negargarri, eusko kaikuarenak egiten, baina benetan NAZKAGARRIA EUKO JAURLARITZAREN jokabidea izan da. EUSKO JAURLARITZA LOTSAGARRI!
Informazioa/Manipulazioa. Ostiraleko Berriaren web orriko Eusko Jaurlaritzaren dokumentua irakurtzea nahikoa da dena ulertzeko. Gauza gehiegi nahastu dira orokorrean, ezjakintasunagatik jende arruntak eta profesionaltasun faltagatik zenbait kazetarik. Hainbeste entzun eta idatzi duen jende askok, ba al daki zer desberdintasun dagoen Kaiku S.Coop eta Kaiku Korporazioaren artean? Zeinek jarri du salaketa?? Zertan datza salaketa?? Kaikuk hizkuntza erabileregatik jarri du salaketa edo “Euskal Herriko Esnea” terminoaren erabileragatik jarri du salaketa?? “Euskal Herriko Esnea” ezin da erabili. Kalitata fundazioaren (mila aldiz entzun dugun EUSKO LABEL horren erantzuleak) termino bat omen da (ez du Kaikurekin zer ikusirik). Hizkuntzarengatiko salaketa Eusko Jaurlaritzak jarri du. INONDIK INORA KAIKUK. Beste gauza asko esan litezke baina….gogoetarako galdera bat. EZ AL DU “EUSKAL HERRIKO ESNEA”K HAIN MAITEA DEGUN EUSKARA ERABILI (manipulazioaren zentzuan) MERKATUAN BERE PRODUKTUAK SARTZEKO??? Nik ez dut onartuko, “Euskal Herriko esneak” egin duen bezala, nire ama hizkuntza interes komertzial manipulatuetan erabiltzea. Eta zuk???
Niri ezin hobeto iruditzen zait enpresa batek euskara erabiltzea bere produktuak saltzeko, eta Euskal Herria izena erabiltzen badu, askoz ere hobeto. Ezin dut ulertu nola pentsa litekeen produktu bat euskara hutsez etiketatzeagatik euskara manipulatzeko erabiltzen denik. Hala bada, manipulazio gehiago eskatzen dut: “maite nazuzu gutxiago eta erabil nazazu gehiago”. Nire ustez, euskararan erabilera manipulatua erdaraz publizitate kanpainia egitea eta euskarari bost minutu eskaintzea da; horrala sortzen dira “Ni Kaiku naiz” edo “Malaletxearen kontrako kanpainia” bezalako mezu xelebre eta iraingarriak. Gainera, horrelako kanpainen bidez euskarari mesede egiten diotela pentsatuko dute.
Eta ohar bat: markaren izena “Euskal Herria esnea” da, ez “Euskal Herriko esnea”. Izan ere, Eusko Jaularitzaren espedientea Kaikuren salaketaren ondorio da, Kaikuren ustez, legea zuzenean urratu ez, baina izenak nahastea sor lezakeelako. Horren harira, Jaularitzak espainola babesteko legea urratu dela konturatu da eta erdara babestera jo du azkar. Nire ustez, kaikuren jarrera nahiko zitala izan da, baina Jaularitzarena erabat iraingarria euskaldunontzat.
Kaikun gertatutakoaz hausnarketa egin beharko lukete: bidezkoa ala bidegabea izanda ere, egia ala gezurra, zergatik izan da sinesgarria hasierako albistea? Zergatik horrelako erreakzioa euskaldunen aldetik?
Badirudi jende askok ez duela Eusko Jaurlaritzaren dokumentua irakurri oraindik. Komeni da dokumentu hori irakurri eta ondo ikustea: NORK, NORI eta ZERGAITIK jartzen dion SALAKETA eta NORK, NORI eta ZERGAITIK jartzen dion ISUNA. Oraindik jendeak Kaiku baserritarren kooperatiba eta Kaiku Korporazioa nahasten ditu eta ezjakintasun horrek behar ez diren gauzak esatera darama jendea. Adibide bat: Kaiku Kooperatibak (SALATZAILEAK) ez du zerikusirik Malaletxearen kanpainarekin, ezta horrelako inolako kanpainarekin. Euskal Herria terminoa erabiltzearen alde??? Neri ere oso ondo iruditzen zait: baina denok edo inor ez. Ezin zaie empresa askori Euskal Herria esnea, Euskal Herria Tomatea,….. jartzen ez utzi eta bestei bai. Ulertzeko oso erraza dela uste dut, ulertu nahi duenarentzat noski. Azkenean manipulazioarena argitu nahiko nuke. Argi dago Kaikuren salaketa ez dela euskara hutsezko etiketatzeagatik (salaketa irakurtzea nahikoa da hori ikusteko) nahiz eta batzuek Eusko Jaurlaritzaren salaketa Kaikuri leporatu nahi izan. Hori badakite Euskal Herria Esneako kooperatibakoek ere. Euskara erabili (manipulazioaren zentzuan (euskararen erabilera bultzatzen dugunentzako azalpena)) egin dute (baita euskaldunok ere) beraien produktua saltzeko. Horrelako adierazpen manipulatuak merkatuaren lege bortitzenetan ulergarriak izan daitezke batzuentzat. Hala ere, nik ez dut Euskararen erabilera manipulaturik onartuko.
Euskaldunak geure artean mokoka, eta PSEusko Jaurlaritza, auzi honetan bidagabekeriarik handiena egin duena, deskojono bete-betean. Erdaldunak hiper babestu, euskaldunoi irain egin, eta inortxok ere konturik eskatu ez.
Politikari abertzaleak, euskara kontutan ohi duten bezala, nosaben-nocontestan. Bikain!
Kaikuk urtero egin ditu hitzarmenak Ikastolen Elkartearekin, urtero lagundu ditu Kilometroak, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Herri Urrats. Benetan, norbaitek sines dezake, Kaikuk salaketa jarri dezakela euskara hutsezko etiketatzeagatik?? EHtik kanpoko medioek horrelako zerbait esatea ez ninduke harrituko. Bertako jendeak hori sinestea…. Benetan harrigarria iruditzen zait.
Zuk jakingo duzu zergatik zabiltzan kosta ahala kosta KAIKUk egindakoa zuritzen. Amonamantangorrik jarritako estekan argi eta garbi azaltzen dira gauzak:
http://www.berria.info/dokumentuak/dokumentua1002.pdf
KAIKU-k atzo hitzez hitz esan zuen “denuntzia ez zutela etiketatzea dela-eta jarri”. Bere denuntzia-idazkian, ordea, honakoa dio:
“Aurretik esandako guztiarengatik, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu aipatu produktuaren komertzializazioa ikuskatzea eta etiketatze-gaietako araudia betetzea” (Por todo lo expuesto, solicitamos al Gobierno Vasco realicen una revisión de la comercialización de dicho producto y del cumplimiento de la normativa en materia de etiquetado”).
Prentsan adierazi du “MARKA”-ren ikuskatzea eskatzeko sartu zuela idazkia. Alabaina, horrek ez dauka inolako zerikusirik testuaren bukaeran espresuki eskatzen duen “etiketatze-araudia betetze” horrekin, eta hori da, hain zuzen ere, prozedura zigortzailea ekarri duena.
Edozein behatzaile inpartzialek ondoriozta dezake denuntzia jarri duenak “etiketatze-araudia betetzeko” eskatu badu, eta arau horrek hizkuntzari zuzenean erreferentzia egiten badio, salatuak hizkuntza gaietan legea betetzeko eskatzen duela.
KAIKUren ordezkariak EITBn emandako azalpenetan esan zuen beraiek ez dutela EZER saltatu, ez gaituztela euskararengatik salatu, ezta etiketarengatik ere. Non esaten du gezurra Kaikuk? Denuntzian edo orain azalpenak ematean? Ezinezkoa da biak ala biak egia izatea, dokumentuetan baitago. EUSKO JAURLARITZARI GALDE EGIN DIEZAIOTELA EA KAIKUREN SALAKETAK, BAI EDO BAI, ETIKETATZEAREN HIZKUNTZA IKUSKATZERA DARAMATZAN! Ez da inor inozotzat hartu behar, baserritik etorri arren.
Zehatz mehatz azaldu duzu idaztera nindoana, Xabier. Nik ez nukeen hobeto azalduko
Inongo interesik Kaikuk egindakoa “zuritzeko”, egia argitzeko baizik. Euskal Herria Esnearen MANIPULAZIOA gaitzestea bakarrik. Salaketa Kaiku baserritarren kooperatibak jarri du. Ez inongo suizo, ez multinazional, ez… (jendea nahastea bakarrik dute xede). Hori oso ondo dakite Euskal Herria Esneako kooperatibakideek, orain dela bi egun arte beraiek baizeuden kooperatiba horren barruan, eta badakite kooperatiba horretan baserritarrak direla bazkide. Beraz oraindik ulertezinagoa Euskal Herria Esneak kooperatiba eta korporazioa nahastea (nahita agian???). Kaikuren salaketan EZ DA INON HIZKUNTZA azaltzen, MARKA baizik. Kaikuren ikerketa eskarian jartzen du: “Hemos tenido conocimiento que esta empresa solicitó el registro de la marca EUSKAL HERRIA ESNEA en la Oficina Española de patentes y marcas, registro que fue denegado despues de la oposición realizada por Fundación Kalitatea.” Marka hori erabil zezakeela eta ontziratzen den esnea Euskal Herrian ekoitzia dela demostratzea besterik ez zuen behar (beste empresa denek esaten dituzten gauzak ziurtatu behar dituzten bezala: ISO agiriak, Eusko Label agiria,…). Hori egin ez gero arazorik ez zen izango. Galdera/Adibide bat: Eusko Jaurlaritza hori dena ziurtatzera joan zenean, jendea kontratu gabe lanean aurkituko balu (argi geeratu dedila fikziozko adibide bat dela) eta Eusko Jaurlaritzak horren inguruko salaketa bat ireki, Hori ere Kaikuren errua izango litzateke?? Kaikuk salatua izango zen langileak kontratu gabe izateagatik??? (Langileena fikziozko adibide bat bakarrik dela argi geratu dadila mesedez).
Kopeta behar da gero gezurretan jarraitzeko!
KAIKUren salaketa MARKAri buruzkoa omen zen.
KAIKUk hau idatzi zuen bere salaketan “Por todo lo expuesto, solicitamos al Gobierno Vasco realicen una revisión de la comercialización de dicho producto y del cumplimiento de la normativa en materia de etiquetado”?
KAIKUk “etiketatze-gaietako araudia” betetzen ote zen ikuskatzea eskatu zion Eusko Jaurlaritzari, bai ala bai?
KAIKUren salaketak etiketatzearen hizkuntza ikuskatzera behartu zuen Eusko Jaurlaritza, bai ala bai?
Beno, ez naiz ni izango esango duena Eusko Jaurlaritzak hori behartuta egin zuenik, gustura asko baizik, baina gauza da harrikada bota zuena, galanta gainera, KAIKU izan zela.
Zuk esandako gezurrak KAIKUk erabilitako berberak dira. Niri oso adierazgarria iruditzen zait hori eta berriro esango dizut: Zuk jakingo duzu zergatik zabiltzan kosta ahala kosta KAIKUk egindakoa zuritzen.
GOGOETARAKO: Manipulazioa zeuk egiten duzula iruditzen zait. Lehendabizi “Euskal Herria Esnea” jarri beharrean, “Euskal Herriko Esnea” jarri duzu, eta ez da gauza bera, lehena izen hutsa baita eta bigarrena jatorriaren izendapena. Gero marka eta etiketa ere parekatzen dituzu, eta ez da gauza bera: Kaikuk izena eta etiketa salatu ditu, bereizita. Galdera egin dakioke Kaikuri: Zergatik salatzen du etiketa? Euskal Herriko “armarria” agertzen delako? Hori ere debekatzen du legeak? Eta bukatzeko produktu bat euskara hutsez etiketatzea eta enpresa batean langileak kontratu gabe izatea parekatzen duzu. Eztabaida juridikoa balitz, argidioa balekoa izan zitekeen, baina eztabaida ez juridikoa. Ondorioa da Kaiku euskararen kontrako legeriaz baliatu dela konpetentziari kalte egiteko. Egia da salaketan ez dela euskara aipatzen, baina emandako datu guztiek hara begiratzeko baino ez dute balio, lege urraketa bakarra euskararen erabilerari dagokiolako.
Gure arazo askoren iturria non dagoen erakusten du eztabaida antzu honek.
López, Ares, Basagoiti, Mayor Oreja, eta beste “euskaltzale” sutsu asko, barrez lehertzen, itoaginean behar dute.
Hau da hau festibala!
Ez dut uste eztabaida antzua denik, ezta hurrik eman ere. Hurrengo batean euskararekin ez jolasteko balio badu, ez da gutxi. Herri honetan, esukaldunoi kasu puñeterorik egiten ez digutenez, lobbie moduko baten beharrean gaude.
Berriro ere. Gauzak argitzea beste interesik ez dut. Barkatu Euskal Herria eta Euskal Herriko terminoen nahastea, azkar idaztearen kontuak. Gezurretan ari?? Kaikuren salaketan EZ DA INON AZALTZEN HIZKUNTZAGATIKO SALAKETA DENIK. Marka kontua da. Ez al da ba marka etiketaren zati bat (agian garrantzitsuena)??? Ez al du Kaikuk markaren arazoaren deskribapen bat egiten salaketan??? Bai. Kalitatea Fundazioaren kontua adieraziz. Hizkuntza kontuaren deskribapenik?? Zero.
Ez, marka eta etiketatzea oso gauza ezberdinak dira.
Baita hizkuntza eta etiketatzea ere.
Jakina gezurretan ari zarela. KAIKU ibili den bezalaxe. Oso nabarmena baita KAIKUren salaketak etiketatzearen hizkuntza ikuskatzera behartu zuela Eusko Jaurlaritza.
Hori ez daukazue inondik inora ukatzerik eta horregatik zabiltzate gaia desbideratu nahian gezurretan.
KAIKUk hasieran barkamena eskatu izan balu, esanez ez zuela inoiz pentsatu bere salaketak emaitza hori izango zuenik, niri ez zidan konbentzituko, baina jende askori bai. Jokatu duen bezala jokatu du, ordea, eta merezitako ondorioa jasotzen ari da.
Jaurlaritza hizkuntza ikuskatzera behartu? Erotu gara ala?
Eta zergaitik ez du hizkuntza “ikuskatzen” Osakidetzan, edo Ertzantzan, edo beste hamaika erakundetan?
Eztabaida antzuagorik!
GOGOETARAKO horrenak irentsiezinak direnez, hobe eztabaida hau antzua dela esatea, ez? Modu asko baitaude KAIKUk egin duena zuritzeko. Argi eta garbi dago Eusko Jaurlaritzaren ardura. KAIKUrena ere bai.
Kaikuren ardura argi dago. Gaizto jokatu du, eta arduragabe. Bai.
Baina gaiztoetan gaizto Jaurlaritzak jokatu du, eta hemen gu, euskaltzale sutsuok malaletxea batak besteari botaz.
Ars, López, Pastor, Basagooiti, Mayororeja eta beste esnedun guztiak espektakulua ezin sinistuta egongo dira.
Politikari euskaltzalerik bada inon?
Eta inon bada, zertan dabil? Gazta egiten?
Barkatu zure iruzkina gaizki interpretatu izanagatik. GOGOETARAKO bezala, KAIKUren ordezkari bat zinela pentsatu baitut.
Bai, KAIKUren ardura garbi uzteak baino are garrantzi handiago du Jaurlaritzak egin duena gogor salatzeak; eta nola!
Nik frogatu dut Kaikuren salaketa markagatik izan dela:“Hemos tenido conocimiento que esta empresa solicitó el registro de la marca EUSKAL HERRIA ESNEA en la Oficina Española de patentes y marcas, registro que fue denegado despues de la oposición realizada por Fundación Kalitatea”. Kaikuren salaketa hizkuntzagatik izan dela diozuenek ez duzue hori frogatu. Nire aldetik oso argi geratu da dena. Euskal Herritarrontzat Euskarak asko suposatzen du eta batzuek hori erabili nahi izan dute merkatuan sartzeko. Eskerrik asko.
Ez zara batere fin ibili hona KAIKUren ordezkari gisa etorri zarela ezkutatzeko orduan.
Zuk argi dauzkazu gauzak, besteok ere bai. Zuk egokien iriditzen zaizuna egin, nik ez dut Kaiku gehiago erosiko
1)”Legeak” esaten badu etiketak euskara hutsean joan ezin direla, eskandalua eta errua lege hori egin duenak edo lege hori neutralizatzen ez duten “euskal” politikariek dute. Ez beste inork. Punto.
2)GOGOETARAKOk dioena ez du inork ezeztatu. Berak testua esplizituki aipatzen du: marka aipatzen da hor, eta ez hizkuntza. Berdin zait GOGOETERAKO Kaikuko zuzendaria bera bada ere. Ez da hizkuntza inon aipatzen.
3) Kaikuk edo sanpedrobendito markak “legea” betetzen badute (markak sortzean, etiketatzean, eta abar), normala iruditzen zait denek merkatuko joko arau berberak betetzea. Eta batak bestea salatzea araua betetzen ez duenean. Errua, berriro esango dut, araua ezarri duenak baitu.
4) Bitxia da aparteko frogarik gabe nola boikota deitzen den arau horien barnean euskara erabiltzen lehenengotakoa izan zen marka baten kontra.
5)Gorago esan nuen bezala, hemen boikotaren antortxa pizteko gogo gehiegi dago. Garai bateko Bic frantsesa erosten ez zuten iraultzaile sakon horien pare.
Antortxa pizten duenak esplizitatu beharko du euskararen aipua non dagoen. Bikota gauza larria da.
KAIKUk ordezkariz aldatzearena ulertzen dut, baina zuri ere gehiegi igartzen zaizu.
Bai, eta duela 20 urte Bic boligrafoen eta Renault kotxeen ordezkari nintzen, bide batez. Hara bestea!!
Nik aspaldi erosten dut esne lokal bat, ekoizlea hobeto konpentsatzen dela uste dudalako, eta esnea bera ere hobea iruditzen zaidalako.
Huts egin duzu tiro horretan. Baina benetako gaiari ihes egin diezaiokezu (non aipatzen da euskara salaketan?), antortxa piztu eta lekuz kanpo dauden ad hominem tiro okerrak eginez.
Zalantzarik ez GOGOETARAKO baino abilagoa zarela KAIKU defendatzeko orduan. Ziur zuri hobeto ordaintzen dizutela berari baino.
Oso nabarmena da KAIKUren salaketak etiketatzearen hizkuntza ikuskatzera behartu zuela Eusko Jaurlaritza.
Hori ez daukazue inondik inora ukatzerik eta horregatik zabiltzate gaia desbideratu nahian gezurretan.
KAIKUk hasieran barkamena eskatu izan balu, esanez ez zuela inoiz pentsatu bere salaketak emaitza hori izango zuenik, niri ez zidan konbentzituko, baina jende askori bai. Jokatu duzuen bezala jokatu duzue, ordea, eta merezitako ondorioa jasotzen ari zarete.
Hori tema Bic boligrafoekin daukazuna!
Horrela eztabaida desbideratzen da, baina egia aitortzen badadizut, “Ni Kaiku naiz” publizate kanpaniatik boikot pertsonala egiten diot nik Kaikuri, lehenago ere produktu asko erosten ez banuen ere. Gero, malaletxearen kontrako kanpaina etorri zen. Orduan, hilabete luzez Donostiako Equitativa eraikinean aldamioak estaltzen zuen kartel erraldoia ikusi behar izan genuen handik pasatzen genuen guztiok demontrezko malaletxearekin: “Malaletxeak ez zaitu sexy egiten”, zioen. Ni handik pasatzen nintzen bakoitzean, egunero, erdaldunek zer pentsatuko zuten galdetzen nion neure buruari; hobeto esanda, zer nolako barre algarak egingo zituzten euskararen etsaiek hori ikustean. Labur esanda, lotsatu egiten nintzen. Horrela euskara desprestigiatu baino ez da egiten. Niri bost axola Kaikuk zenbat diru bideratzen duen ikastoleei laguntzeko, gero enpresa jardueran euskara serio hartzen ez badu. Publizitate agentzia kontratatzean kanpaina elebiduna diseinatzeko eskatzen ez bada, euskara gutxiesten da. Noski, elebiduna ez da erdaraz diseinatzea eta gero nolanahi euskaratzea. Bestela, Espanianiako Barne Ministerioa ere oso euskaltzalea dela onartu beharko dugu bere kanpainak euskaratzeagatik: “¡A tope sin drogas!”/”Drogarik gabe atsedenik ez!”.
Orain ulertzen dut Kaikurenganako zure eritzia. Orain bai argi geratu dela zuri ezin zaizula inondik inola frogatu salaketak hizkuntzarekin zerikusirik ez duela. Implikatu denek berdina esanda ere ez baizenuke sinistuko. Aspalditik dator zure Kaikurekiko aurreritzia. Eskerrik asko dena argitzeagatik.
Zuk ez didazu ezertxo ere frogatu behar, zu hona etorri baino lehenago ere, ostiralean bertan, dokumentazio guztia irakurrita baineukan: salaketa, Jaularitzaren erantzuna eta “Euskal Herria Esnea”-ren oharrak. Areago, hemengo guztiok irakurri ditugula esango nuke. Ez dakit zer zurezko lapiko saltzera etorri zatzaizkigun. Ba al dakizu informazio eta dokumentazio hori guztia ostiraletik dagoela estekatuta ZUZEUn bertan? Frogatu? Denok ezagutzen ditugun frogekin? Agian “konbentzitu” esan beharko zenuke. Eta ez nauzu konbentzitzen, eta nik ere ez dut inor konbentzitu nahi, baina tontotzat hartzea ere zait gustatzen.
Niri oso ondo iruditzen zait Kaikuk legeak betetzea eta inor baino zintzoagoa izatea. Ondo egiten dituzte etxerako lanak, bai horixe! Baina Kaikuk konpetentziari kalte egiteko euskararen kontratako legeaz baliatzen bada, nire interesekoa da. Kaikuk fundamenturik gabe egin zuen salaketa, antza denez, Euskal Herria Esneak enpresak urratu duen arau bakarra hizkutzari dagokiona baita. Salaketa egitean Kaikuk zein asmo zeukan Kaikuk baino ez daki, baina libre daukagu besteok ondorioak ateratzea.
Esateko “Kaikuk konpetentziari kalte egiteko euskararen kontratako legeaz baliatzen bada, nire interesekoa da” argi izan behar da hori horrela izan dela.
Ondorioa izan dela, baliteke, baina salaketa horregatik izan dela ez dut inon ikusi oraindik. Aurkeztu zaizkidan froga eskasak markari buruzkoak dira.
Eta Gonzalo, ondorioak ateratzeko libre zara, eta ondorio errespetagarriak dira. Baita Kaiku gehiago ez erostekoa ere (nik boikot asko egiten dizkiet hainbat marka, produktu eta establezimenduri, hainbat arrazoi subjetiborengatik).
hori gauza bat da, eta beste bat da nolabaiteko boikot olatu masibo bat sustatzea, inolako froga zuzenik gabe, baizik eta ondorio subjetiboetan oinarriturik.
Nor ari da sustatzen boikot masibo hori?
Ni ere ez naiz KAIKUko ordezkari. Hala izango banintz, agian ostiralean hasiko nintzateke akusazio faltsuei erantzuten, ordurako datu danak izango nituen eta. Hala ere atzorarte (alde guztietako informazio dokumentatua izan dudan arte), ez dut txintik ere idatzi (hobe zuten beste askok ere jarrera hori hartzea eta ez berria atera eta bost minuturako boikot bat bultzatzea). Hala ere ondo diozuen bezala, bakoitza libre da nahi duena erosi eta kontsumitzeko. Hori ez dut uste inork zalantzan jarri duenik. LYNCHek jarri duenarekin guztiz ados. Ezin hobeto idatzia. Hala ere, interesgarria da berri honek internet eta prentsan izan duen eboluzioa. Gaur jada, asteartea, dokumentazio guztia eskuetan dugula, ez du inongo egunkarik mantentzen Kaikuk hizkuntzagatik salaketa jarri izana. Zergaitik ote??? Agian argi geratu da salaketa ez dela hizkuntzagatik izan?? Hala ere oraindik batzuk hala dela uste dute.
Ordezkari bakarra beharrean, bi. KAIKU oso urduri jarri denaren seinale. Horrela ikasiko dute hurrengorako bai KAIKUk eta bai beste askok!
Ea gertaerak gogoratzen ditugun:
1) Ostiral goizean, berria.infok albistea atera zuen enpresa batek Eusko Jaularitzan “Euskal Herria Esnea” salatu zuela esateko. Arrazoia produktua euskara hutsez merkaturatzea omen zen.
2) Goizean zehar berria.info informazioa osatzen saiatu zen, batez ere, salatzailea nor zen argitzen.
3) Nolabait, salatzailea Kaiku zela jakin zuen eta horrela janinarazi zuen berria.infok.
4) Kaikuk berria.infori inolako salaketarik egin izan ukatu zion.
5) Berria.infok dokumentazioaren fotokopiak eskuratu zituen eta salatzailea Kaiku zela frogatu zen.
6) Sare sozailetan salaketak eta boikot deiak hasi ziren.
7) Kaikuk lehendabiziko aldiz onartu zuen salaketa egin izana, baina argitu zuen arrazoia “Euskal Herria Esnea” izena zela, ez hizkuntza. Hizkuntzari zegokion espedientea Eusko jaularitzak ofizioz abiatu zuen. Horrela argitaratu zuen berria.infok eta horrela esan zen sare sozialetan. Salaketan, ordea, euskara aiapatzen ez bada ere, izenarekin batera etiketatzea ere aztertzeko eskatzen da.
8) Ostiraletik beratik eztabaida eta boikot deiak erabat apalduta, Kaikuren “defendatzaileek” jo eta ke jarraitzen dute kontuarekin.
Gauza gara Kaikuri boikota egin eta Puleva erosteko. Gadgetekin bat nator. Kaiku oso gaizki, negargarri, baina Jaurlaritzak oso gaizto eta modu iraingarrian jokatu arren, inork ez dio estula ere egin. Artean, gure artean kaikukadaka, beti bezala. Baskoien despiste betidanikoaren ondorioa izango da.
Batzuek Kaikuren izena garbitzea hain premiazko eta beharrezko izango ez balute, agian Eusko Jaularitzari buruz hitz egin ahal izango genuke. Argi dago aspaldiko kanpaina hark arrakasta handia izan zuela, hemen Kaiku asko dagoelako!
Kaikurena izena garbitzea ez dut xede. Egia jakitea bakarrik. Ez naiz inongo deskalifikazio pertsonaletan sartuko. Ez daukat egia jakitea beste interesik. Lehen esan dizudan bezala frogatuta gelditu da salaketa marka horren erabileragatik izan dela. Zuk aldiz ez didazu frogatu hizkuntzarena. Salaketa irakurri eta hizkuntza ez dela inon agertzen ikusi eta bere horretan jarraitzea lotsagarria iruditzen zait. Euskal Herria Esnearen jarrera txalotzekoa iruditu zait (euskara hutsezko etiketatzeagatik) baina Kaikuren salaketa manipulatzea (eta lau egun pasa ondoren berdin jarraitzea) lotsagarria iruditu zait. Ea benetan garrantzitsua denari heltzen diogun. Agur.
Lehen esan dizut zuk ez didazula ezertxo ere frogatu behar, ezta nik zuri ere. Pentsatzekoa da herritar hutsak garela hemengo guztiok eta egia ezagutzeko datuak falta zaizkigula. Ezagutzen ditugun datuak honakoak dira labur:
1) Kaikuk ez zuen argi jokatu salaketa publiko egin zen momentuan eta informazioa ezkutatu zuen. Inolako salaketarik egin izana ere ukatu zuen. Dokumentuak “filtratu” zirenean baino ez zuen aitortu, eta orduan bere bertsioa eman zuen.
2) Kaikuk salatzen duena ez da arauaren urraketa.
3) Izenaz gain etiketatzea aztertzeko ere eskatzen da salaketan, eta horren barruan hizkuntza ere sar liteke.
4) Jakinaren gainean edo konturatu gabe, Kaikuk osagai guztiak eman dizkio Eusko Jaularitzari zigor espedientea abiatzeko: produktua EAEtik kanpo ontziratzen da eta etiketatzea aztertzeko eskatzen du.
Nik ez dakit zein den egia, baina susmo txarra hartzen diot Kaikuren benetako asmoari. Susmoa bi arrazoirengatik: batetik, Kaikuren jarrera salaketa publiko egitean; eta, bestetik, salaketan ez delako lege urraketarik salatzen, usteak baizik, arriskuak. Kaikuk legeria hain ondo ezagutzen badu, nola liteke benetako urraketa (hizkuntza) oharkabean pasatu izana? Baina hau nire iritzia da eta kitto. Inor konbentzitzeko asmorik ere ez daukat, eta nire aldetik eztabaida hau ostiralean bertan bukatu zen, baita boikot deiak ere. Alferrikakoa iruditzen zait jarraitzea.
Niretzat baina, garrantzia dute bi matizek, eta handia gainera:
1) zure 4. puntuan zehazten dituzun lehen bost hitzek.
Etiketak badira hor zehar euskara hutsean, eta seguruenik inoren salaketarik gabe ez ikusiarena egiten dute autoritateek. Salaketa bat egin bazuen Kaikuk marka dela eta, horrek bestea ekarri badu gauza bat da. Zuzenean euskara ikuskatzearena eskatzea beste gauza bat da.
2) diozu markaz gain etiketatzea ikuskatzea eskatzen dela salaketan. Nik ez dut matiz hori ikusten, baizik eta etiketatzea ikuskatzea eskatzen dela, marka (eta beste gainbat gauza) hor baitago.
Asko ez dakit. Oso kaikuak bai behinik behin.
Bestalde, afera honen ikuspegi desberdin bat izate hutsagatik Kaikuko ordezkari izan behar dudala edo interes pertsonal bat dudala ondorioztatzen duen analizatzaile eta teoriagile supersakon eta objetiboez badut nik iritzi bat: adibidez, elementu apur batzuetan oinarrituz ondorio potolo bat inbentatzeko gauza direla.
Nik ez dut ondorioztatzen besteek beste interes pertsonalik dutenik. Ez dut arrazoirik hori pentsatzeko. Ikuspegi desberdinak dituzten pertsonak ikusten ditut besterik ez. Oso adierazgarria iruditzen zait batzuen pentsatzeko era.
Nire kasuan egin duen bezala egin dezake esnearen kontuan ere. Ondorioak ateratzea libre da, baina baita ondorio horiek lantzeko prozesu arina aipatzea ere. Agian zuek egongo zarete zuzen auzi honetan, baina nik nahiago argitu benetan zer gertatu den, beste batzuek asmatu edo suposatzearekin nahikoa duten bitartean.
Hona hemen salaketa: http://www.kaiku.es/carta-gv/3195_001.pdf
Azken paragrafoa, Kaikuren eskaera: “Por todo lo expuesto, solicitamos al Gobierno Vasco realicen una revisión de la comercialización de dicho producto y el cumplimiento de la normativa en materia de etiquetado y trazabilidad del producto.”
Eusko Jaularitzak eskatutakoa bete eta arau urraketa topatu zuen produktuan: euskara hutsez zegoen.
Hori badakit.
Ez dakidana da oraindik nondik atera den euskara hutsez izatea salatu zen. Salaketa orokorra da, gainera “trazabilidad” hitzak beste matiz bat eransten dio.
Etiketatze araudiaren barruan hizkuntza ere sartzen da, noski. Trazabilidad delakoak produktuaren ibilbideari egiten dio erreferentzia. Norbaitek egia berdaderoa jakin nahi badu, galde diezaiola Kaikuri zein asmo zeukan eskaera egitean. Nik ez dakit, susmoa baino ezin dut egin, eta susmoak susmoak direnez, ez egia, ez dago gehiago esaterik.
Zure zalantzari dagokionez, “Euskal Herria Esnea”-k Eusko Jaularitzaren espedientea jasotzean, ez zioten salatzailea nor zer esan, salatzailea parte ez delako. Nolanahi ere, hasierako informazioaren arabera, enpresak batek salaketa egin zuen eta Eusko jaularitzak zigor-espedientea abiatu zuen produktua euskara hutsez etiketatzeagatik. Horrenbestez, logikoa zen salaketa euskararen ingurukoa zela pentsatzea. Kaikuk, presioak eraginda, ostiral arratsaldean salaketa argitu eta dokumentua ateratzean jakin zen izena salatzen zuela, nahiz eta eskaeran etiketatzea eta trazabilitatea aztertzeko eskatu. Harrezkeroztik, nik dakidala, inork ez dio hasierako bertsioari zein boikot eskaerari eustsi, hemen ez, behintzat. Areago, ostiraletik gaia “lotan” egon da, harik eta astelehenean Kaikuren aldeko iruzkin berriak agertzen hasi ziren arte.
Ezar baino lehen, azken lerroan diozuna. Ezetz ba, nire iruzkinak ez direla Kaikuren aldekoak. Hobe esan, badut kontrako iritzia enpresa handiek ekoizle edo enpresa txikien aurka egiten dutenean. Salaketa hau ez zait gustatu oro har. Ezetz, ni ez nagoela Kaikuren alde, jarrera jakin batzuen kontra baizik.
Bestalde, nahikoa esaten duzu zure azken bi mezuetan zure subjetibotasuna agerian uzteko:
1) “Nik ez dakit, susmoa baino ezin dut egin, eta susmoak susmoak direnez, ez egia, ez dago gehiago esaterik.”
Honekin ezin egon ninteke adosago.
2) “Horrenbestez, logikoa zen salaketa euskararen ingurukoa zela pentsatzea.”
Ez, ez da logikoa. Susmoa da. Logikoagoa liteke (baina susmoa hau ere), trazabilitatea esplizituki aipatzen den unetik, beste kontu bat zuela Kaikuk salaketa funts gisa esne berriaren kontra. Eta horren ondorioz, behin etiketatua ikuskatzen hasita, derrigorrean egin behar zuela Jaurlaritzak euskara hutsaren kontra (legea, tamalez, hala baitago, eta hau da auziaren gakoa). Kaikuk hori zuela azken helburu? Hori susmoa ez, hori iritzi oso subjetiboa da.
Nik ez dut inoiz esan zu kaikuren aldekoa edo kontrakoa zarenik. Atzera egiten baduzu, erraz ikusiko duzu astelehenean berriro bazterrak nahasten hasi zena GOGOETARAKO izan zela. Beraz, eskusatio non petita… Besteaz:
1) Erabat subjektiboa naiz, noski. Hamaika aldiz esan dut eta oraindik ez dut ulertzen zergatik jarraitzen dugun kontu honetaz eztabaidatzen. Datuak ikusita, nik ondorioa atera dut, kito. Zuk beste ondorio bat ateratzen baduzu, bejondeizula!
2) Ostiral arratsaldera arte salaketaren nondik norakoak ezezagunak genituen. Ordura arte, bi datu baino ez ziren publiko: enpresa batek “Euskal Herria Esnea”-ri salaketa egin zion eta horren ondorioz Eusko Jaularitzak zigor-espedientea abiatu zuen euskara hutsez etiketatzeagatik. Bi datu horiekin, berriro diot, logiokoena salaketa hizkuntzagatik dela pentsatzea da; ez da atera daitekeen ondorio bakarra, baina logikoena da. Zuri ondoriorik logikoena iruditzen ez bazaizu, bejondeizula berriro!
Nahi baduzu, alferrikako eztabaidan jarrai genezake, baina dena esanda dagoela uste dut.
Orain “eskusatio non petita”. hara!! Zein “acusatio” manifestatzen da? Agian ,ya Kaikuko ordezkari ez, baizik GOGOETARAKO berbera ere banaizela? Bikaina.
Kaikuren alde “agertzen hasi ziren” mezuen zakuan sartzen ninduzula iruditu zaidalako esan dizut esan beharrekoa.
Eta ez, igual hobe ez errepikatzea, baina zuk datuetatik subjektibotasunetik ondorioztatzen duzunari baino gutxiago erreparatzen diezu datuei berei. horretarako, datuetan esplizituki agertzen diren gauzak (“trazabilidad”) baztertu behar badituzu ere.
Ondo segi.
Hurrengo antortxa piztaldian ikusiko dugu elkar.
Agian ez dakizu zer esan nahi duen “trazabilidad” delakoak. Kasu honetan salaketan hitz hori sartu zuten produktua Sorian ontziratzen dela nabarmentzeko eta esnearen jatorriaz galdetzeko. Bi kasuetan, bai produktuaren izena egokia den aztertzeko, bai euskara hutsez etiketatzea legezkoa den aztertzeko, bietan produktuaren trazabilitatea aztertu behar da. Izan ere, euskara hutsez ontziratzea ez da arau-urraketa, baizik eta EAEtik kanpo euskara hutsez ontziratzea eta EAEan merkaturatzea. Jaularitzaren espedientean oso argi azaltzen dute. Beraz, “trazabilidad” delakoak ez du ezer frogatzen gure eztabaida honetan.
Gonzalo, bai badakit zer den trazabilitatea, eskerrik asko.
Eta, joder, esan behar dizut “jake mate”. Hau da, zuk niri jake mate. Eta mila aldiz barkatu. Eta mila aldiz esango dut astakirten bat naizela. Izan ere, espedienteko paragrafo hori irakurria nuen baina gaizki, dirudienez, edo ez behar bezain arretaz. Joder, hemen euskara hutsean etiketatu badaiteke (banengoen ba, ikusia nintzela bat baino gehiago), baina Sorian ez, guztiz aldatzen da kontua. Nik uste nuen ez han eta ez hemen. Horregatik, esplizituki salaketan trazabilitatea aipatzeak deskolokatzen ninduen zuen interpretazioa ulertzeko.
Ridikulo handi xamarra egin izanaren sentsazioz, agur esan behar.
Hau dek marka!
Josaus Gonzalo! Duela egun batzuk esan nizun bezala, ez al zera konturatzen diskuzioak puntu absurdora eramateko duzun kapazidade innato horrek atzeraka botazen duela?
Gainera edozein gai bailogarri duzu, independentzia, esnea… Idazle bezala bizitza aurrera eramaterik ez baduzu, telebistako kontertulio bezala lana ziurtatua duzu.
Hemen ez da prezeski Gonzalo tematzen ari dena baizik eta KAIKUren ordezkariak. Beraz, zuk jakingo duzu zergatik sartzen zaran Gonzalorekin eta ez beste horiekin. Lehengoan gauza berdintsua leporatu zenion (benetan lehengo eguneko berbera baldin bazara)eta orduan ere ederki erakutsi zenuen zer mania diozun. Bada, zure iritziaren guztiz kontrakoa dugunok seguru naiz mordoska ederra garela hemen eta nire aldetik behintzat esan nahi diot gustura asko irakurtzen ditudala beti bere iruzkinak.
Mila esker, Xabier. Baita nik zurek ere.
Benetan harri eta zur uzten nauzu! Edo asmo txarrez esaten duzu edo ez daukazu ideiarik. Ziurrra da iruzkinak ez dituzula irakurri. Hiru gauza:
1) Non ikusten duzu eztabaida honetan absurdoa? Argudiatzea absurdoa iruditzen al zaizu?
2) Besteek tiraka eta eraginda luzatu da eztabaida hau, ez nahiaren kontra, hainbatetan esan dudan bezala.
3) Zu ez zara nor niri isiltzeko esateko, are gutxiago nortasuna erakutsi gabe. Hemen, majo, bestelakoa gertatzen da: auskalo zergatik, baina ni foro honetan ibiltzeak izorratzen zaitu. Bada, amigo, eutsi gogor edo kendu tema hori nirekin.