Festa krudelak animaliekiko, munduan zehar
Festa krudelak animaliekiko, munduan zehar –
“Zezenketak bai” edo “zezenketak ez” gaia gori-gori dago, eta luze iraungo du. Amaierarik gabeko istorioa dela dirudi zezenketen kultura oso errotuta baitago Espainiako zein Euskal Herriko toki askotan. Batzuek goretsi egiten dituzte ospakizun horiek, eta beste batzuek ezin dute sinetsi ere egin animalien kontrako krudelkeria nolatan izan daitekeen kultura. Baina zezenketez haratago, badira beste ohitura herrikoi, jaietako ospakizun bitxi eta higuingarriak, mota guztietako animalia gizajoak sufriarazten dituztenak edo, besterik gabe, beren gorpuekin jolas egitera gonbidatzen dituztenak. Ziur baten bat burura datorkizula. Bestela, horra zerrenda bat:
…
Lekeitioko antzara
Aski ezaguna da Bizkaiko kostako herri honetako festa. Antzara bat hanketatik soka batera lotzen dute herriko kaian eta gazteek ahalik eta denbora gehien iraun behar dute animaliaren lepotik zintzilik, irrist egiten duten arte edo antzararen lepoa mozten duten arte. Azken horiek eskuratuko dute saria. Garai batean animaliak bizirik zintzilikatzen ziren, baina ondoren hilak jartzea erabaki zuten. ATEAren presioa zela eta, plastikozko antzarekin froga egin zuten duela urte gutxi, baina benetako antzaretara bueltatu dira; hilak, noski.
…
Antzara korridak
Antzarak protagonista ere Carpio de Tajon, Toledon. Antzarak zintzilikatzen dituzte soken bidez herriko plazan eta gazteek, zaldi gainean, lepoa moztea lortu behar dute, Lekeition bezala. Animaliaren burua lortzen dutenek saria jasotzen dute eta, ondoren, moztutako antzara-buru guztiak erre egiten dituzte.
…
El toro de la Vega
Ezaguna da Tordesillaseko (Valladolid) Toro de la Vega delakoa, urtero sortzen duen polemikagatik besterik ez bada. XV. mendetik ospatzen da festa eta egun horretan, lantzariek zezena jazartzen dute Duero ibaiaren ibarretik, hiltzen duten arte. Animalia hiltzen duena heroi bihurtzen da herrian.
…
Zakurraren bira
Bulgariako hiriburutik 560km-ra dagoen Brodilovo herrian osapatzen da “Zakurraren bira” (Trichane Na Kuche) izeneko jaia. Soka handi bazuen bidez zakurrak lotzen dituzte, banan banan, ibai izoztuaren gainean eta birak ematen dizkiete. Jostagarriago izan dadin, egun batzuk lehenago janari asko eman eta uzkia ixten diete. Festa iristean, sokatik zintziklik daudela, sabela estutzen dien soka estua biraka hasten da bortizki, zakurra estutzen du eta azkar-azkar biraka hasten da, gelditu ezinik. Ordurako uzkia libre utzi diote eta gorozki guztiak inguru osoan zehar sakabanatzen dira. Usadioaren arabera, geroz eta gorotz gehiago, orduan eta emankorragoak izango dira herriko uztak.
…
Danimarkako izurde hilketa
Urtero, Feroe irletako kostan nerabeek milaka izurde hiltzen dituzte, gizondu direla ospatzeko. Udaberrian ospatzen da, izurde muturmotzak kostara hurbiltzen direnean, eta ura odolaren kolore gorriaz tindatzen da. Urtero 1.000 eta 2.500 animalia akabatzen dituzte. 1200 urte baino gehiago dituen tradizioa dela jartzen dute aitzakiatzat.
Besteren bat ezagutzen?
Ni lekitxarra naz, da esan biharrik be eztao urteko egunik inportantiena dala nitzako Antzar Eguna, eta horreaz batera onartzen dot on dala urte batzuk arte “normaltzat” hartzen nebala horko egunian antzarrakin eitxen douna. On, burua erdi beteta daukatela, krudel ikusteot nahix eta sufridu ez animali batzun gorputzakin jolastia. Baña holan hasten bagara amaitxu be ezin ixango genduan zerrendia eingo genun, jantzirik karuenetik hasi eta esku artian daukaun edozeaz amaitxu.
Saiatu giñian urte baten plastikozko antzarrakin baña ez eben balijo, da badabiltzaz adituak beste alternatibetan pentsaten eta aprobak eitxen, asike ia egunen baten lortzen daben zeozer eitxia.
Holan da be usteot ipiñitxako adibiakin ezin dala konpara, horrek animalijak Antzar Egunera arte dauken bizija ona dalako, eta hiltxeko orduan eztabelako sufriduten, eta enao ezjakintxasunetik berbetan.
Baña bueno, errezorik eztozu falta egija esan!