“Erbesteratuen iruzurra” hauteskundeetarako prest izango dute
La Razon egunkariak argitaratu duenez, Hauteskunde Legearen aldaketa prest izango da EAEko bozetarako. Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak ere iragarri du albistea Intereconomia telebistan. Espainiako Gobernuak “erbesteratuek parte hartzeko datozen egunetan proposamen zehatza” egingo duela aurreratu du Basagoitik, “EAJri eta Batasunari gustatu edo ez gustatu”.
“ETAren presioa” argudiatzea eta Hego Euskal Herrian 5 edo 10 urtez bizi izana nahikoa izango da bozka eskubidea eskuratzeko, hainbat hedabidek azken egunetan jakinarazi dutenez.
Iruzurra
Gehiengo abertzale historikoa iragarri dute, ziur aski udazkenean egingo diren EAEko hauteskundeetan. PP eta PSOEren beherakada eta gobernu aldaketa gauza seguruak dira. Izan ere, EH Bilduren parte hartzeak erabat aldatuko du aulkien banaketa. Gehiengo absolutua bermatuta dute eta Legebiltzarreko bi herenak hurbil izango dituzte.
Espainiako Gobernuak, aldiz, borondate demokratikoa eraldatzeko estrategia bururaino eramateko asmoa du. Espainiako legegizon eta aparatu judizialeko langileak jo eta su aritu dira “erbesteratuen iruzurra” lehenbaitlehen onartzeko. Alegia, ETAren erruz alde egin duten pertsonei bozkatzeko eskubidea emateko aitzakian, hautesle-errolda puztu nahi dute. Haien gezurrezko datuen arabera, 200.000- 300.000 pertsonak egin dute alde ETAren erruz, hau da, biztanleriaren ia %10ak.
Iruzurrak legebiltzarraren itxuran izango duen eragina ez dago argi, ezin baita jakin zenbat espainiarrek erabiliko duten trikimailua. Alderdi Popularren ametsetan 200.000 pertsonak Araban bozkatuko lukete. Hala izanez gero, PPk Arabako 25 eserlekutatik 17 lortzeko aukera izango luke. Horren eraginez, konstituzionalistak eta abertzaleak berdinduta egongo lirateke. Aitzitik, gerta daiteke Hegoaldean bizi baina orain Espainian lan egiten duten euskaldun eta abertzaleek “ETAren presioa” argudiatzea haiek ere bozkatzeko aukera izan dezaten.
“Iruzurrak legebiltzarraren itxuran izango duen eragina ez dago argi, ezin baita jakin zenbat espainiarrek erabiliko duten trikimailua. Alderdi Popularren ametsetan 200.000 pertsonak Araban bozkatuko lukete.”
Ba ez dut uste ETA-ren eraginez erbesteratu diren hainbeste arabar egongo direnik,Araban ETA-ren eragina beste lurraldeekin konparatuta baxuagoa izan da. Beno, ETA-ren eraginez 200.000-300.000 erbesteratu daudenik ere ez dut sinisten, ezer egin baino lehen froga dezatela.
Jakina datuak gezurrezkoak direla. Kasu basatiena gertatuz gero (Arabako eserlekuek boto gutxiago behar dituzte) aulkien banaketa nolakoa izango zen kalkulatu dut. Iruzur-legeak kontuan hartuko duela zein lurraldetan bizi izan zaren? Ikusitakoak ikusita, auskalo.
Horixe, hemen milaka eta milaka daudenez gain, alde egina ziren eta nahi duten beste poliziek, guardia zibilek eta mota guztietako funtzionarioek eta faxistek bozka eman ahal izango dute Euskal Herrian.
.
Eta hala ere hauteskundeak galduko balituzkete edota beren helburua lortuko ez balute beti daukate ilegalizazioaren mehatxua edo errazena dena; Espainiako Konstituzioaren arauak urratzen dituena kartzelara ala ezgaitua.
.
“PP y Dignidad y Justicia ponen en marcha iniciativas para ilegalizar Bildu.”
Nire ustez, Espaiñiak ez ditu sekula galduko berak antolatutako hauteskunde batzuk. Galtzen dugun bakarrak etsaiaren hauteskundeetan zerbait irabaz dezakegula uste dugunak baino ez gara.
Hor sartuko dira noski ETA 1958an-edo sortu zenetik Euskal Herrian ‘zerbitzen’ izan diren Espainiako polizia, guardia zibil, militar eta klase guztietako funtzionarioak. Beraiek bakarrik dira jada 300.000 baino gehiago.
Baita ere noski oraintxe bertan Euskal Herrian ‘zerbitzen’ ari diren Espainiako polizia, guardia zibil, militar eta klase guztietako funtzionarioak.
Oraintxe ez daukat datua, baina inork lagunduko lidake zehazten horien kopurua gaurko egunean bertan? Eta 1958tik hona izan litezkeenak?
Ziur ez naizela inori ideiak ematen ari, bada horrelakoak aspaldi erabili dituen Belarri eta bestelakorik.
Berandu bada ere, ondo izan
Bittor
Orain gogoratu naiz Espainiako polizia, guardia zibil, militar eta klase guztietako funtzionarioen familietakoek ere eman ahal izango luketela boza. Zenbat izan litezke horiek guztiak? Gu guztiok baino gehiago?
Eskatu behar genioke iruzurraren kontu hartzeko Europar Batasunari ere, Nazio Batuen Erakundeari, Human Rights Watch-i eta bar eta abrri, ezta?
Noski, haien jokoa onartzen bada haien arauekin, ez dakit zer problema dagoen orain hori egiten badute.